argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2021eko uztailaren 19a
BIDEA
Utikan
IZ
12 kanta
2.195 pezeta
87 libera


UTIKAN-EN AZKENA, INDARTSU BEZAIN BOROBILA

Sacco eta Vanzettiren omenez eginiko «Heriotz zigorra» kantuarekin hasten da Utikanen azken disko indartsu bezain borobil hau. Jarraian, «Bidea», diskoari izenburua ematen dion kantua entzun daiteke. Eta horren ondoren, «Sorginen gaua», «Etsipena», «Lurralde psikotikoa», «Jolasten», «Eztanda», «Ajia», «Itzelak», «Gertu da» eta «Leihoa» datoz, hamabi kantu baitira, denera, Utikanen hirugarren disko honetan agertzen direnak. Dagoeneko badira hamabost urte Utikan sortu zenetik, eta taldekide zein musika estilo ugari ezagutu ditu urte mordoska horretan. Halere, beti jakin du aurrera egiten. Oraingoan, Mel, Kokal, Iker, Ran eta Kol dira Utikan, eta rocka nagusi, Xabier Silbeira bertsolari lesakarraren eta Iaki «Agila»ren hitzak jaso dituzte beren kantu hauetan.