KEINU ARTEKO HITZAK


2007ko otsailaren 21ean
Euskararen normalizazioa beste urrats handi baten atarian dago. Hiztunon artean euskara indar handia hartzen ari da, baina hiztun ez diren euskaldunak ez dira orain arte aintzat hartu. Joan den astetik, ordea, gorrek euskara ikasteko aukera dute Zarautzen.

Gorrentzako euskara ikastaroa antolatu du Zarauzko Euskara Zerbitzuak Martha Kaperotxipi filologoaren ekimenez. Keinu hizkuntzari buruzko tesia ari da egiten bera; amerikarren ikerketetan oinarrituz, gaztelerazko eta frantsesezko keinu hizkuntzen egituretatik abiatuta euskarazko keinu hizkuntza sortzea da bere asmoa, horretan dihardu, eta ikastaro hau euskarazko keinu hizkuntza sor dadin urrats handia dela dio. Euskal Herrian bizi diren gorrek keinu hizkuntza erabiliz euskara ikas dezaten da ikastaroaren helburua. "Beraiek ere gure gizartearen eta kulturaren parte direnez, parte hartze hori areagotzea", azaldu digu Martha Kaperotxipik. Euskaraz irakurtzen, idazten eta beren burua deskribatzen ikasiko dute Kaperotxipiren laguntzarekin. Giro euskalduna oso gertukoa duten gorrek ez dute orain arte euskaraz bizitzeko aukerarik izan, eta ahalegin hau euskal gizartean aktiboki parte hartu dezaten garrantzitsua izango dela uste du irakasleak.
Gutxi omen dira euskaraz dakiten gorrak, eta dakitenek ahozko hizkuntzan ikasi dutela dio Kaperotxipik, alegia, keinu hizkuntzarik ez dutela erabiltzen, nahiz eta askok erdarazkoa jakin badakien. "Batzuek keinu hizkuntza daukate ama hizkuntzatzat eta ahozkoa ere erabiltzen dute, baina beste batzuek zuzenean ahozkoa ikasi dute, oralistak dira, eta ez dute keinu hizkuntzarik erabiltzen", azaldu digu. Bestalde, keinu hizkuntzaren bidez komunikatzearen aldeko direnei, orain arte, babestearren-edo ez omen zaie beste hizkuntzarik ikasteko aukerarik eman: "Behar-beharrezko izango zutena gaztelera izango zelakoan berau hartu dute oinarri". Hori dela eta, giro euskalduna gertutik bizi dutenek ez dute lagunekin euskaraz komunikatzeko, edo euskaraz irakurri eta idazteko aukerarik izan.
Zazpi lagunek hasi dute ikastaroa: bost zarauztarrek, azpeitiar batek eta donostiar batek. Abuztua arte astean hirutan euskara ikasten jardungo dute. Gehienak helduak dira, hogeita bost urtetik gorakoak, eta bakoitzak bere arrazoiak ditu euskara ikasteko: "Badago bat Donostian irakasletza ikasketak amaitzear dagoena, dena gainditu du beti baina euskara irakasgaia azkenerako uzten ibili da, ez baitzekien euskaraz, eta orain ez badu gainditzen ezin izango ditu ikasketak amaitu. Orain arte horrelako ikastarorik egon ez denez, ez daki euskaraz idazten, ezta irakurtzen ere". Bestalde, entzumendun batzuk ere jakinmina zutela-eta, horiei ere aukera eman zaiela esan digu irakasleak: "Ikusi behar da bi talde daudela: gorrena eta entzumendunena; eta bien helburuak betetzen saiatu behar dugu. Badago entzumendun bat lagun gor batekin datorrena, biek ikastea ezinbestekoa da beren arteko komunikazioa eman dadin".



GORABEHERA HANDIKO HIZKUNTZA.

Ehun eta hamar urtez, keinu-hizkuntza debekatuta egon da Europan. Espainian eman zituen lehen urratsak duela sei bat mende, eta Europa eta Amerikara zabaldu zen pixkanaka. Baina XIX. mendeko azken urteetan, Europan, ahozko bidea, bide oralista, hartzea erabaki eta keinu hizkuntza debekatu egin zen. Estatu Batuetan, aldiz, keinu hizkuntzaren garapenari heldu zitzaion; gaur egun, gorrentzako unibertsitatea eta eskola ugari daude. Europan, ordea, duela hamar urte hasi dira keinu hizkuntza berriz ere lantzen. Baina Euskal Herriko gorrek gaztelaniazko edo frantsesezko keinu hizkuntzak ikasi beste erremediorik ez dute izan. Euskal Herrian gorrentzako bizpahiru ikastetxe daude, baina orain arte erdarazko keinu hizkuntza erabili dute. Ikastetxe arruntetan, berriz, irakasle eta logopeden laguntzaz, ahozko bidea jorratu dute gorrek.
Dagoeneko gor batzuk hasi dira jokuen bidez eta uneoro keinuak erabiliz euskara ezagutzen. Baina Zarautzen abiatu den ekimen hau Euskal Herri osora zabaldu behar dela deritzo Martha Kaperotxipik: "Eusko Jaurlaritzak orain du abagunea euskararen egoeraz gogoeta egin eta euskararen normalizazioan hau beste aurrerapauso bat dela ohartzeko"


Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude