Gizarte klase bereizkeria eskolan


2021eko uztailaren 15ean
Ikasturte amaierara iritsiak ziren ikasleak eta haien guraso zein irakasleak, eta Z. ARGIAri, gai horri heltzeko garaia zela iruditu zitzaion nonbait. Ez zeukan bere irakurleei azalkeriatan denbora galarazteko inongo asmorik, halere, eta heziketaren inguruko lan sakon baten atzetik ibiliko zen, ahalik eta Etxenikek izenpetutako "Irakaskintza arazoa" eskuratu zuen arte. Lan sakona ez ezik, hondoraino zihoan azterketa egina zuen Etxenikek, eskolan ikasleen artean egiten zen bereizkeria salatzen zuena gainera, esaten zuenagatik sor zitzakeen istiluak asko arduratu gabe, bere lanaren helburua horixe besterik ez zelako, ziur aski: alegia, benetan larria zen arazo baten aurrean kezka zabaltzea.


AZTERKETAREN ONDOREN, IRAKASKUNTZA AZTERGAI

"Bukatu da aurtengo ikastaroa. Guraso askoren galdera hau da: zer egin ote du gure mutikoak? Ondo aterako ote da gure neska? Datorren ikastaroan beste mallara pasako ote? Aurra, berriz, gehienetan beldurrez, zai dago notak azalduko. Ondo atera ez bada, etxean ez dira gustora izango eta aserre gogorren bat ere jasan beharko dualakoan dago".
Zertzelada hauexerekin laburbiltzen zuen idazleak "etxeko" giroa. Gurasoak urduri, eta ikaslea, hainbeste gorabehera eta estuasun jasan razi zizkioten azterketen ondorengoak itxaroten. Beldur, izuz, gehienetan, txarrenean gurasoek esan (edo egingo) zizkiotenaz jakitun. Gutxi gorabehera, honakoa esango baitzioten: "Alfer bat besterik ez aiz. Urte guzian jolasean ibiltzea besterik ez duk pentsatu. Aizea buruan eta ibilli mundan. Irekin etzegok ezer egiterik. Aurten lanean asi beharko duk. Orduan ikusiko duk ona zer dan". Ulertu, ulertzen zituen Etxenikek bere seme-alaben porrotaren aurrean horrela mintzatzen ziren gurasoak. Haatik ez zuen jarrera hori txalotzen, ezta gutxiagorik ere!
"Zenbat eta zenbat guraso, aurrak ikastolara bidali eta nahikoa egin dutela pentsatzen dutenak... Gero aurrari erritan egin eta beren burua zuritzen dute. Ez dira ohartzen eskolako eziketa etxeko eziketari oso lotua dagoela. Aurrak, nahiz eta azkarra izan etxean giro egokirik arkitzen ez badu, atzeraka dijoala gauza garbia da", adierazten zuen bipilki, zeren bere ustez "asieran, aur alferrik ez da. Denek dute ikasteko min bizia. Pixkanaka eta batipat giroaren eragiña dalata asten dira ikasketari uko egiten. Giroa esaterakoan familia giroa esan nahi dugu". Zoritxarrez, familia giro horretan utzikeria handia somatzen zuen: "Gurasoak urtearen zehar umeen eziketaz arduratzen diran ala ez jakiteko galde besterik ez dago zenbat aldiz gurasoek andereño edo maisuarekin elkar izketan jarduten duten. Asko ta asko urte guzian behin ere ez dira izan ikastoletan andereñoekin itzegiten. Horrela ezin diteke umea behar bezala ezi. Alferrikan gabiltz".


ERANTZUKIZUNAK ESKATZEKO ORDUA

Dena dela, Etxenikek ez zien gurasoei leporatzen haurraren porrot posiblearen arrazoi guztia. "Ez diezaizkigun erru guziak gurasoei erantsi" zioen, nabarmendu nahi zuena eriaz erakutsi aurretik: "Irakaskintzaren egitura barna aztertu behar da", eta ez hori bakarrik, "irakaskintzak gizarte batean duan eginkizuna" ere bai. Eta azterketa hori egiteari ekiten zion, besterik gabe: "Zein ume da atzera gelditzen dena? Zein ume da urtea berritu behar duena? Noren seme dira?". Antza denez, horrelako ikerketarik Euskal Herrian ez zen oraindik egin eta gure inguruko daturik ez zuten, baina "beste laterrietan" egindakoak garbi erakusten zutena kontuan harturik "zehatz eta mehatz ikusten da langille ta baserritarren semeak dirala atzean gelditzen diranak. Ta hori zergatik? Langillearen semea hain azkarra ez delako? Jainkoak doaiak desberdin zabaltzen dualako?".
Ah, baina Etxenikek bazekien hori ez zela horrela, Jainkoak ez duela inoren bereizkeriarik egiten! Horregatik, beste alde batera begira jartzen zen. "Langillearen semea gaizki ateratzen bada eskolak interes batzuk zaintzen ditualako da. Gaur eskola ez da denentzat berdin, eskolak ez ditu gizarteko diferentziak puskatzen". Areago, "gaur egun eskolak ez dio langillearen semeari aurrera ateratzen uzten. Eskolak gizartearen klase diferentziak zaintzen eta berritzen ditu. Begiratu besterik ez dago zenbat langilleren seme Unibersidade maillara iristen den. Baina hori bakarrik ez da. Egin dezagun langillearen semeek nahiko dirua dutela Unibersidadeko ikasketak egiteko. Ala ta guziz gure iritzia berdina izango litzake".
Zergatik hori? Honakoagatik: "Ikusi besterik ez dago zer kultura ematen dan eta nola ematen dan ere bai". Hor zegoen koska! Eta, jakina "honela langillearen semeak, danak aurka dauzka. Izugarrizko diferentzia dago bere kultura eta eskolako kulturaren artean".
Bukatzeko, ariketatxo bat proposatzen zion edonori udako "etxeko lan" gisa: "Ikastolak arazo hauei buruz nola dabiltza? Gure ikastolak bide al dira, euskal kultura zabalduaz diferentziak garaitzeko? Hau da gure galdera gogorra".
Nola erantzungo ote litzaioke, 2001. urteko uda honetan, Etxenikek 1971n egiten zuen galderatxo horri?

Ikastolaren besta haundia Arrangoitzen (Hendaiatik 20 kilometro)
Oroit gira zonbat jende bildu zen joan den urtean besta hortarako. Zer mundua elizan eta plazan! Zer bildutasuna eta kartsutasuna goizeko mezan, eliza jendez kokorreraino betea. Hura zen hura herri meza! Aurten ere berdin berdina hasiko da besta. Hor izanen ditugu bertsolariak Mattin, Ezponda eta Xanpun, bai eta ezpata dantzariak ere sagara denboran egiten diotela beren harrigarrizko agurra aldare gaineko Jainkoari. Mezatik lekora dantzariek emanen dute jende guziaren aitzinean aurresku bat alaia, eta gero ikusiko ditugu ikastolako haurrak beren kantu eta josteta hunkigarrietan. Gero eliza aldeko aterbe ederrean, egun hortarako dena xingola eta ikurrin estalia, mahainetan jarririk emana izanen da egunari doakon apairu nasaia. Zikiro alimale batzu ilarrekin bero beroa. Iratiko gasnatik ausarki. Arno gozoena (igazko hura bera!). Eta kafea nahi duenarentzat ondoko hautarekin (Izarra lehen, bixtan da!). Kafe denboran hasi eta ikusgari jarraiki baten gisa "spectacle permanent" moldean, izanen da soinu, kantu, dantza, ixtorio irringarri, eta bixtan da bazkaltiarren kantu eta irrintzina. Arratsaldeko besta hunen berri heldu den astean xehekiago emana izanen zaiku. Zer nahi gisaz, Lapurdi hegal huntan egun xoragarri baten mentura ederra dugu. Ez ahantz beraz egun hori. Ekainaren 27a, hilabeteko azken igandekari. Gora gure ikastolak!
(1971-VI-27)

Irun zarraren deia
Kanpantorrian/ Kanpaiak,/ Izagako/ Eliza zarrian/ Irungo Andra Mari ona/ Gora-goratzian./ Mendiak mendian/ Eta,/ Beiak ibarrian,/ Izagako kanpai-otsak/ Entzun diranian:/ Irun zarraren/ Deia/ Nire biotzian
(1971-VI-27)

Mozanbikeko «Aita zuriak»
Aita zuri izeneko berrogeita bost mixiolarik ihes egin dute Mozanbiketik, beren amar mixio-toki utzirik. Potugal-en maiztarra dugu Mozanbike. Portugalen mende dagoen Erria, alegia. Kristau eta katoliko ditugu izenez Portugaleko agintariak. Eta sasi ezkontza egiñik dadukate Mozanbikeko eliz agintariekin. Onela Eliza eta Estadua biak dira mozanbikearren zapaltzaille eta etsai. Biak zailtzen dute mozanbikearren askatasuna eta jasokuntza. "Zoritxarrez, Estaduaren neskame bihurtua dago Eliza gai askotan... Ebanjelioaren zenbait alderdi otsegitea debekatuta dago... Gizarteko zuzentasunaren alde lan egitea azpi lantzat artzen dute eta neke aundi, tratu txar eta kartzela askoren iturri da. Askotan eskatu diegu eliz agintariei jokabide garbia artzeko poliziaren zuzengabekeria eta basatikerien aurrean. Ez ditugu, isillik dauden Gotzaiekin batera, onelako Estadu baten okerrak gure gain artu nahi... Elizaren etsai dan Estaduaren barruan ongarri gerta diteke Eliza isilla, Eliza mutua. Baiña ez agirian katoliko eta Elizaren babes Estaduaren barruan...". Ona garbi esanda zergatik uzten duten Mozanbike. Ez dute uzten goitik babes goxorik eskeintzen etzaielako. Ezta jendez urri daudelako ere. Beren mixiolaritza mozanbikearrentzat kaltegari dalako baizik. (...) Ba ditugu guk ere egoera berdintsuko lurraldean, mixioak. Angolan ain zuzen ere. Batek baiño gehiagok galdetu zuten asieran nolatan ar zezakean Euskal Erriak mixiorik. Ez ote gera gu euskaldunok ere angolarrak zapaltzen ari? Ez ote ditezke kaltegarri gertatu guk Angolara bidaltzen ditugun mixiolari eta diruak? Dirua eskatzerakoan denonak badira euskal mixioak, gauza au aztertu eta erabakitzerakoan ere guzionak izan behar dutela uste dugu. (1971-VI-27)


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude