Euskal lanbidearen egoeraz kezkati


2021eko uztailaren 15ean
Euskal Herriaren geroaz kezkaturik agertzen zen J. Elustondo eta bide batez ZERUKO ARGIA ere, gai hari bere lehen orrialde osoa eskainiz. Horretarako arrazoiak bazituzten, nonbait, "euskal lanbidea, atzeratua" zegoela somatzen zutelako, eta jakina, gauzak aldatzearen premia ikusi ikusten zuten ere, "baiña zer aldetatik?" galdetzen zuten hasteko.

Izan ere, aldaketek hori dute: ondo aztertu eta gero egin behar direla, bestela, edozein eratara gauzak desberdin bilakaraziz, arazoa areagotzea legokeelako. Eta hori ez zuten inolaz ere nahi, ez Elustondok, ez gure aldizkariak.


EUSKAL HERRIAREN ETORKIZUN GARRATZA

Gauzak oso garbi omen zituzten; behintzat "ez gara nekatuko" ohartarazten zuten lehenengo lerrotik hasita. "Guk, behin eta berriz geureari elduko diogu. Beti gauza berdinak esaten ditugula... Etzaio ajolarik. Gure erriaren etorkizun garratza ikusirik, ezin genezake besterik arazo berdinak behin eta berriz aztertu ta adierazi, baizik. Honela jendea esnatu ta jabetuko da zein eskasa dan, alderdi askotatik begiratuta, Euskal erriaren etorkizuna".
Horrelako ikuspegi etsiak, ordea, gutxieneko azalpentxo bat merezi zuen, eta azalpen hori ematen saiatzen zen gogotik Justo Elustondo, Z. ARGIA osoaren bozeramaile bilakaturik: "Sozial ta ekonomi saillean gabiltza ta gauzak zehatzago esateko, profesio alderdia nolakoa dan, gure errian, adierazi nahi genduke. Ekonomi arazoak aurrera eramateko jende preparatuz ornituta al gaude? Ez al da gure egoera erri atzeratu baten egoera?".
Galdera gogorrak ziren biak. Eta beharbada gogorregiak izan zitezkeela pentsatuz-edo, irakurlea gehiegitxo ez izutzearren, honakoaz haren barrena lasaitzeari ekiten zion Elustondok: "Edozein gizarte arkitzen da beharturik galdera hauei erantzuteko. Ta bestalde, etorkizunari buruz kezkatuta dagoen edonorri sortzen zaizkion galderak dira. Pentsa besterik ez daukagu ta au sozialista deritzaien estaduetan guzietan gertatutakoa da, Rusian teknikoen gabeziak Lenini sortu zizkion arazoak ta orain bertan ere sortzen dituanak. Beraz sistema guziei dagokien arazo batekin gabiltza".
Zaudete trankil, bada, besteok bezalakoxeak gara-eta, ematen zuen esan nahi ziela idazleak bere irakurleei. Baina behin animoak nahikoa baretu zituela iruditu zitzaion unean, kritikaren ezpata dantzan jartzeko ordua zela estimatuz, hauxe argitzen zuen: "Garrantzi andiko gauzak ditugu eskuartean. Euskaldun den edonork planteatu behar dituan arazoak. Burgesiari dagozkionak ta langilleriak ezer ikusirik ez duanak direla diotenak iñuzu batzuk besterik ez dira!!!".


GIZARTE INDUSTRIALAREN HIRU FASEAK

Hortik aurrera, gizarte industrialean eman ohi diren hiru fase edo garaiak garbiro azaltzeari ekiten zion gizonak. Laburbilduz, "ofizio duan jende asko", "peoi jendea ere ugari" eta "karrera duan gizonik bat edo beste ez bada" ikusterik ez zen aldia zen, berarentzat, lehena. "Mekanizazioa geroz eta andiagoa" zuena zen bigarrena eta, noski, "karrera duan jende gehiago eskatzen du", nahiz "langille xehea, ofiziorik gabeko langillea gehitzen" zuena izan ere. Hirugarren aldian, berriz, "teknika aldetik iraultza bat sortzen da. Aurreko bi maillen eboluzioa erro errotik aldatzen du. Peoi lana galdu egiten da. Lan espezializaturik ez dago edo asko gutxitzen da. Jende preparatua behar da".
Eta nola ikusten ote zuen Elustondok Euskal Herria gizarte industrialari zegokionean? Bada, gaizki samar, antza. "Nere iritziz eta beldurrik gabe esaten dut, lehen aldian arkitzen da. Goierrik obeto adierazten du Euskalerriaren egoera Mondragoek baino. Euskalerriko industria askoz atzeragotua da Mondragoeko industria baino, naiz eta Mondragoen bertan ere industria batzuek oso atzeratuak izan. Beraz datoak ikusi ondoren, gure egoera zinez tristea dala esan behar dugu". Are gehiago, "parregurea ematen digu zenbaiti entzutean Euskalerriaren egoera 'postindustriala' dala norbaitek, itzaldietan gainera, dioenean. Baina gure parregurea tristea da, erri atzeratua gerala ikusirik. Euskalerria industria aldetik atzeratua da. Nahi duanak nahi duana esan, baina hori ukatzerik ez dago. Ez al dago soluziobiderik? Aldaketarik ezin al diteke egin? Galdera honi erantzuteko, Mondragoeko egoera datorkigu oso ondo. Mondragoen egin den aldaketa beste lekuetan ere egiten bada, Euskalerrian peonaje gehiago sortuko da. Mondragoe aurreratuago dago baina langille espezializatu gehiago sortu du. Ta au da guk onartu ezin duguna".
Zer zela-eta iruditzen zitzaion hain onartezina hori, ez zuen argitzen. Baina harentzat "Euskalerriak aldaketa egin behar du lehen alditik irugarrenera paseaz. Beste biderik ez daukagu. Gauza al gera? Beldur naiz ezetz. Azken aldi onetan ez dugu asko erakutsi behintzat"

Euskara berriz ere morroin
Larunbat batetan etxera etorri nintzan (Burgosen bait nago soldadu) eta mahain gainean xartel bat aurkitu nuen. Xartela liburu baten anunzioa zen, alegia, "Viejas canciones donostiarras. Donostiako kantu zarrak" liburuarena. Liburua nahi nuelakotz, xartela bete eta Donostiara igorri nuen. Hurrengo larunbatean etxean nedukan liburua: lodi, handi, ederki argitaraturik, BAINA ERDARA HUTSEZ. Hori bai faltseria (klarki esan dezagun): xarteletan liburua elebiko ageri, eta izanez erdera hutsez (kantuen letrak ezik, jakina) (...) (1971-VI-13)

San Juan-suak, noiztikoaz?
San Juan-suak nozitikoak dira gure artean?". "San Juan bera baño millaka urte leenagokoak". San Juan jaio baño millaka urte leenago bizi zan euskalduna gure lur auetan; eta bere erligio-saioetan, eguzkiaren gora-beherak aztertzen eta ospatzen zituan; eta gora-beera oietan bat, Ekaiñak ziran; ots! eguzkiak bere ezker eskubirako ibillian irixten zituan azken-mugak: Solstizioak: urteak dituan egunik luzeenak eta laburrenak, alegia: Ekaiñak. Ebanjelioko San Juan, ba dakigu orain bi milla urtekoa dana. Bañan egiten zaizkion "suak", millaka urte leenago ere egiten ziran Euskalerrian. Zenbat milla? Zortzi-amar bat milla urte. Ori da esan nai deguna. "Suak" Ekaiñetako rito bat dira, euskaldunak Ekaiñetan goratzen zuten San Juan’ez besteko Norbait’i eskeiñitako rito sagaratua (...) (1971-VI-13)

Heath Jaunari Euskal eskeintza
Europa Berriaren gurasoek(edo ugazabatzakoek) urrats berriak ematera doazkigula dirudi. Nabari dugunez, Inglaterra ta iparraldeko beste hiru erresumek laster izanen ditugu Europako batasunaren barrutian. Eta hala beharko ere batasun hori europarra izango baldin bada. Parisen, Ponpidou eta Heath jaunek, bide-urratzailearenak egin dituzte. Beste jaun sudur-luzea, Europako eta munduko izatearen haria bere gogoko zuloetatik pasaerazi nahi zuana, ondo hilla dago. Eta jakina da hildako oillarraren kukurrukua, oihartzun makal bihurtzen dala. Halaxe dira gaur De Gaulle haundiaren aginduak. Eta Inglaterra ta Frantzia, berriz ere, lagunkiro dabilzkigu. De Gaulle berriren bat sortzen ez bada, Europako Elkartearen ustea, hedatuz eta indartuz joango da. Eta emeki emeki, europar herri gehienak (erresumek oraingoz) bereganatu beharko ditu. Guk euskaldunok, ez dugu onartzen egungo antolaketa bihurri hori, Mikel Ugaldek lehengo batean esaten zuan bezala. Baiña mundu hontan "zezena" izateko haundi izan behar da. Beraz, txikiok (herrialde txikiok) "ziraun" izan beharretan gara. Zera esan nahi dut, galiziatarrena egin beharrean garela: galiziatar batek, lan-bide on bat nahi duanean, eztu berehala eskabide hori egiten. Lantegian sartu, eskeintzen zaion zeregiñerako, baiña barnera sartu, izaten da bere jokera. Gero, egunoroz eta miñuturik galdu bage, berak nahi duana lortzen saiatuko da. Eta gehienetan nahi hori lortzen du. Horrek esan nahi du, arraiñak harrapatzeko ibaian sartzea dala egokiena eta ez bazterretik saiatzea (...) (1971-VI-13)


Azkenak
2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude