Deba-Urola-Oria Kostaldea. Mutriku Hondarra eta harria arrantza sarean


2007ko otsailaren 21ean

Deba Behea

Gipuzkoar kostaldeko lehenbiziko hondartza, eta baita ikusgarrienetako bat, Saturraran arrokatsua da, oraindik Ondarroaren ondoan.
Lehenbiziko herria berriz, hondartza eder honetatik errepidera atera, eta ezkerrera eginez harrapatzen dugun Mutriku da, alde zahar interesgarri bezain aldapatsua (kotxea herriko alde altuan utzi beharko duzue) erakusten duen itsasgizon ospetsuen sorterria. Errepidea jarraituz, kilometro bat geroago portu atsegineraino jaisteko bidea aterako zaizue (horra bai sar daiteke kotxez). 500 metro aurrerago aldiz, aparkatzeko lekurik uzten ez duen begiratoki handi bat duzue.


MUTRIKU

Betidanik arrantzarekin lotua, bere armarrian irudikatzen den balearen arrantzak erakusten duen moduan, maldan gora antolatzen den herri polit hau itsasgizon eta pertsonaia garrantzitsuen jatorria izan da, Trafalgarreko batailan hil zuten Txurruka itsasgizon ilustratua kasu. Neolitiko arotik populatua, hiri gisa 1209an fundatu zen, eta XVI. mendearen erdialdean berau suntsitu zuten suteak pairatu behar izan zituen. Urbanistikoki, herriaren alde altuko bi plazak eta beheko portua lauxatutako kaleek lotzen dituzte, Gipuzkoan hoberen zaindu den alde zaharretako bat osatuz.


Ikustekoak

Txurruka enparantzan hasiz, (gaur egungo herrigune nagusia), bere erdian Txurruka berari eskainitako estatua altxatzen da. Plaza inguratuz eraikin interesgarriak ditugu, hala nola, udaletxea (hiru armarrirekin), Jasokundeko Ama Birjinaren eliza neoklasikoa (kapera batean Zurbaranen margo bat dago) eta harlanduz eginiko Galdona Etxea, lehen solairuan armarria erakusten duena.
Mutrikuko Kondea kalea hartuz Txurrukaren etxea aurkituko dugu, «Arrietakua» izenez ezaguna, Gaztañetak Arrieta dorrearen gainean eraiki zuelako. Beranduago Txurrukak erosi zuen. Plazatik Erdiko kalea hartzen badugu aldiz, Zabiel jauregiarekin topo egingo dugu, XVI. mendekoa eta gaur egun kultur etxea. Beherantz antzinako parrokia gotikoa dagoen bigarren plazaraino iritsiko gara, eta pare bat aldiz eskuinerantz joz, Barrenkalen Olazarra-Mizkia etxea parean geratuko zaigu, bere harlanduzko aurrealde, balkoi eta armarriarekin.
Porturaino jaisten den Tranpakaletik jarraitzen dugun bitartean XVIII. mendeko Montalibet jauretxea, eta Berriatua dorretxea edo "Sulengokua" (1533ko suteari aurre egin ahal izan ziolako) behatzeko parada izango dugu. Azken honek, bere atarian arku bikoitza eta arku konopialeko leiho bikiak erakusten dizkigu, erreformak jasan aurreko aztarna gisa.
Amaitzeko, zenbait dike eta harrizko hondartza kala artifizial (edo igerileku natural, nahiago duzuen moduan) baten inguruan arrantza portu oso atsegina dugu, bertatik paseo ederra egitera gonbidatzen gaituena. Portu tipikoa izanik ere, gaur egun turismoari zerbitzuak eskaintzen dizkioten enpresa txikiak daude, hala nola, urpekaritza, belauntziak, uretako motorren alokairua, piragua alokairua...


Saturraran Hondartza

Ondarroatik oso gertu badago ere Mutrikuko udalerriarena den hondartza honek Gipuzkoako hasiera markatzen du, eta kostaldeko hondartza basatienetakoa eta ederrenetakoa da. Uren gainetik gailentzen diren itsas-haitz handi eta ederrez inguratuta, alboko berdegune, atzeko Ondarroa eta bertoko hondar finaz, herrialde honetako hondartzarik atseginenetakotzat jo dezakegu. Gainera, ez dago apenas urbanizaturik eta itsasbeheran ezkutuko kala bat baino gehiago erakusten du. Saturraran alboan, zazpigarren hondartza bezala ezagutzen duguna dago, hondartza nudista.
MUTRIKU
Herrialdea: Gipuzkoa
Donostiara: 56 km
Altitudea: 49 m.
Biztanleak: 4.750
Euskaldunak: %85
Azalera: 28 km2
Dentsitatea: 170 bizt./km2
Jaiak:
San Isidro (maiatzak 15)
Madalenak (uztailak 22tik 25era)
Kalbarioak (irailak 14tik 16ra)
Arrantzaleen Eguna (irailak 16)

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Turismo Bulegoa-Udaletxea: Txurruka Enparantza. 943- 60 33 78 / 943- 60 32 44. turismomutriku.net / udalamutriku.net
Udaltzaingoa: 943- 60 32 44.
Larrialdiak: 679 162 500.
Kotxe-tailerrak: Autos Mutriku (Citroen)- Mijoako industrialdea (Mutriku-Ondarroa errepidea). 943- 60 31 00. Txirritxa autoak - Mutriku-Ondarroa errepidea. 943- 60 41 28 Ifar auto - Deba-Mutriku errepidea. 943- 19 12 77
Jatorduan:
Jarri-Toki Jatetxea- Debara bidea. 943- 60 32 39
Kai Jatetxea- Madalen auzoa. 943- 60 33 44
Zumalabe jatetxea. Porturako bidea. 943- 60 35 47
Zelaieta jatetxea. Olatz auzoa. 943- 60 45 95
Olatz jatetxea. Olatz auzoa. 943- 60 38 14
San Juan jatetxea. Laranga auzoa. 943- 60 31 67
Kalbaixo jatetxea. Kalbarioko gaina. 943- 60 32 56
Batzokia. Konde kalea. 943- 60 41 49
Jan eta lo egiteko:
Matzuri Nekazal Etxea- Galdonamendi auzoa. 943- 60 30 01. Logela bikoitza 5.500 pzta.
Camping Galdona- Galdonamendi auzoa. 943- 60 35 09.
Kofradi Zaharra Hostala - Portuko pasealekua. 943- 60 39 54
Lo egiteko:
Koostei Nekazal Etxea- Artzain Erreka auzoa. 943- 60 58 30 08. Logela 4.000-4.500 pzta.
Camping Santa Elena- Galdonamendi auzoa. 943- 60 39 82.
Camping Aitzeta- Debara bidea. 943- 60 35 56.
Camping Saturraran- Saturraran auzoa. 943- 60 38 47.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude