EMAKUMEA EDOTA HUTSAREN HURRENGOA

  • Euskal Herriko emakumeen bizimodua izan zuen hizpide nagusi orduko aleak, sehaskako haurtxo izatetik etxekoandre izatera heldu arteko garaiak aipatuz.

2021eko uztailaren 15ean
Antza denez misoginia, hau da, emakumea gutxiestea, oso ohitura zabaldua genuen geurean, baita 1971n ere. Hori atera daiteke ZERUKO ARGIAren 431. zenbakian agertzen zen "Goierriko emakume batek" izenpetutako idazlanetik behintzat: "Gure auzoko Mikelak alaba bat izan du eta urrengo azokan, bere senar Milixio ferian ikusi ta asten zaizkio zorionak ematen. Eta ala dio: 'Bai! Ez da gutxiagotarako ere'. Eta berriro galdetzen diote: 'Ez al aiz ba aita egin?'. 'Bai. Azaldu zaigu utsaren urrengo bat'. Ori entzutean, ardangelako mirabeak esaten dio: 'Kontuz itz orrekin. Zerorri ere, andra koskor bat etxeratu arte larri ibilli zerala entzun det ba. Alabatxo bat izango zan ura ere, zurea bezalaxe!'". To!


EZJAKINTASUNA NAGUSI

Nork esan zenbat itsutasun eta ezjakin zegoen -ala, dagoen?- kontu honetan? Nik ez, bederen. Baina ezjakintasuna aitatu dudanez, joka dezadan gizalegez eta ezer baino lehen neurea aitortu: izan ere, Jose Antonio Sistiagak egindako filmari eskaintzen zion Z. ARGIA hark bere lehen orrialdea. Film hori, Sistiagak eginiko lehena, oso interesgarria behar zuen izan -"munduaren zehar, txalo eta sari ugari jaso ondoren Donostian ikusi berri" zuela ohartarazten zien irakurleei Luis Haranburu-Altunak-. Haatik, nik ez nuen ikusi, eta barkatuko ote zait haren titulua ere ez badut aipatzen, lehen orrialde osoaz gain zazpigarrenaren pusketa dezentea bete arren, elkarrizketa luze hartan behin ere ez baitzen aipatzen film horren izenburua -behar ere ez orduan, apika, hain ospetsua izanik seguruenik denen ahotan egongo zen-eta-. Apustua egitea balitzait, "Lan" izan zitekeela esango nuke, han-hemenka horixe agertzen zelako izki larriz idatzia... Dena dela, film horri buruz neukan ezjakintasun ikaragarria medio, erabaki nuen beste gai bati kosk egitea, eta hara zergatik iritsi nintzen "Goierriko emakume batek" izenpetutako "Emakumea dala-ta" idazlan bikainera!
Ni bezalakoen ama, izeba edo amonak bizi izandakoari eskainitako lan hark, "etxekoandrea" hitza zeukan hizpide. Egilearen iritziz, "entzun edo irakurtzean, itz bat nola edo zer eratan artzen dan, asko esan nai du eta 'etxekoandrea' baiño itz txukunagorik, oitura bezela ez da noski Euskal Errian emakume eldu batentzat, zeren orren urrena ibilli oi dana, neskazarra edo atsua izan oi da". Halere, bere ustetan, "aurreko orren idazlanari -Luis Haranburu-Altunaz ari zen- bere esnaia edo muiña ateratzeko ez dago Euskal Erritik atera bearrik", zeren emakumea "etxekoa, etxeari lotua, beti katibu dago gizonezkoaz konparatuta. Orrengatik, ongi daritzat emen jartzea, emakumearen bizitza nolakoa izan dan; eta guzia dijoa nik nere senitarte, erriko eta inguruetan ikusi ta entzun eta ezagutu dituanaz, gutxi gora beera".
Eta hitzaurrearen ondoko lehen emaitza gisa, lan honen hasieran jasorik agertzen den pasadizoa eskaintzen zuen.


GUZTIEN MENPE BIZI BEHARRA

Gero, "Senideak ugaritzen" zeritzan pasartea zetorren. "Ba ditu anaitxo bat edo bi eta orra aiei kontu egiten gure neskatxoa lau-bost urte orduko, seaskari eragin negar egiten badu, berogarriak zuzendu eta abar. Ara berealatik asi egia biurtzen, idazlearen 'mitoa', etxekoandre edo etxeari lotua bein sei, zazpi urtez gero, sukaldeko lana, ontziak garbitu, naiz ta garbilekura ezin iritxi. Eta bitartean, mutikoak azitzen baiña oriek gero ere ba daukate noski non nekatua eta orain behintzat, utzi deiogun. Eta or dabiltz jolas ta borroka, euren biurrikeritan".
Eskola ordua iristean, "ikastolara ere pozik joango litzateke gure neskatxoa. Iñoiz bidali izan dute baiña badakizute zer erantzun dioten: Orrek, meza-liburua irakurtzen ikastea, aski du. Zertarako emakumeak eskola gehiago?". Hamar urterekin, "Jaunartze aundia" ospatu ohi zen lehengo garai haietan, eta "ori egin orduko, zai dauzka batetik eta bestetik, neskametzarako eske". Eta neskame zihoazen, "Goierriko emakume batek" aipatutako adibide hartan baserri batera. Han, lan eta lan arituko da, etengabe. Gaitz erdi, halako batean erromerira joateko baimena ere ematen zaio, baina "erriko festak eta erromeria ustekabean luzatu eta etxeratzerakoan, bidean, jo ez diote ba, illunabarreko 'avemaritako' kanpaiak? 'Au al den neska etxeratzeko garaia?'. Zigorra eta ez nolanahikoa, aitaren eskutik artua; eta binbitartean, anaia, oraindik gazteago dana, or dabil, Jainkoak dakian ordutan. Orri, barkatu bear zaio; ez da itxurazkoa orri erritan egitea".
Hemezortzi urte. Maitemintzen da. Ez alferrik! Bere kuttuna ez da aitaren gogokoa. "Nik billatuko diñat ori baiño etxe obegoko maiorazkoa!", ohartarazten du hark. Esan eta egin. Aitaren "kinto" -lagun baten semearekin ezkondu beharko du, nahita nahiez. Trukean, hamar mila erreal ordainduko ditu aitak eztei egunean, diru-poltsa atera eta esanaz: "Au da nere alabari ematen diodan dotea". Baina, "aitak azaldu, alabak ikusi eta senarrak jaso"tako dotea izango da "berea".
Jarraitzen zituen ematen "Goierriko emakume batek" hain era bikainean agertutako gure kulturaren ezaugarriak, baina... lekua bukatu zait eta besteak ezin jaso.

DABILTZANAK
Urkidi, 1971-VI-06
Aberritik urrun, amairu urte luze egin ondoren, Australiako Melbourne uri ederrean, etxeratu da aita-amari ikertalditxo bat egitera etorrita Joseba Urkidi Bilbao eta bere emazte liraiña. Laster, berriro be, arantza joateko asmotan dabiltzaz. Ostera on bat egin. Obeto bizi eta Kurtziotarrakaz ez aaztu. Atzerrietako lan ogia/ Gozoia baiña latzagoa...

EUN DA LAU LANGILLE LANETIK BIALDUAK
Astez aste, 1971-VI-06
Bizkaitik datorkigu berria: "Franco-Belga de Minas" lantegintzak eun da lau bialdu-agiri zabaldu ditu bere langilleen artean. Elkarte orrek Gallarta eta Somorrostroko lurretan lan egiten du. Eun da lau sukaldetan, beraz, giro estua sortuko da, biar zer jango asmatu eziñik. Lantegi berean 239 langille ari dira lanean; eta leengo batean, bizimodua garestitu dala ta jornala jasotzeko eskatu zuten. Gorakada ori iristeko asmoz, batzuek lana utzi zuten. Ortik etorri zaie orain lan-tokitik bialduak izatea. Ez bear au ezin luza diteke guztion kalterik gabe. Leenbaileen zuzenduko al dute nagusi-langille arteko kinka au!

EMAKUMEEN LEKUA
Eliza bizi da, 1971-VI-06
Oraingo iraultze ta zalantzen erdian, Elizak berea duen irakatsirik badu emateko; eskua eman bearra dauka gizonei etorkizuna menderatu ta antolatzeko ari dituzten ekiñaldietan. (...) GAZTEAK: Uri-bizitzak eta industri berriak, gaiñera, orain artean gutxi ezagunak ziran arazoak ateratzen dituzte azalera. Esaterako, sortzen ari dan mundu ontan zer egiteko izango dute gazteek? Gazteri berrizale, goranai ta nora jo ez dakianaren eta adiñekoen artean zail agertzen da elkarrizketa. Nork ez du ikusten, famili-barruetan ere, paketxarrak, elkar artu eziñak eta igeskadak sortzen dirala, eta or eztabaidaka diardutela, ea nola agindu bear dan, nola aukeramena landu, nolako bizilege ta siñiskaiak eman. Orra gizartearen sustrairik sakonenak jotzen dituzten eztabaida-gaiak. EMAKUMEEN LEKUA: Errialde askotan, era berean, badiardute, eta batzuetan eskabide gogorrak egiñez, emakumearentzat bere legea egin bearrez, oraindik or dirauten ezberdintasunak kendu eta emakumeak eskubide berdiñak eta berari zor zaion begiramena iritxi dezan. Ez degu aipatu nai beste berdintasun gezurrezko ori, Egilleak berak jarritako ezberdintasunak ukatzen dituen ori. Berdintasun ori, emakumeak etxean eta gizartean daukan eginkizun berezi ta ain bikaiña ukatzea litzake. Legeak, ordea, aurrera egiterakoan, emakumearen eginkizun bereziaren alde jo bear du, eta, era batera, aren nortasuna ta jabetasuna zaitu, eta berdin, ekonomian, gizartean, kulturan eta politikan parte artzeko daukan eskubidea ere.


Azkenak
2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Greba zikloari ekin diote hezkuntza publikoan, Jaurlaritzaren gutun polemikoak giroa berotuta

Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda izango da, eta lehenengo egunerako Bilbon deitu dute manifestazioa. Mobilizazioen atarian Eusko Jaurlaritzak gurasoei email masiboa bidali izanak haserre ditu sindikatuak:... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Eguneraketa berriak daude