NON OTE DAGO TONBUKTU?

  • "Oihanaren Legea" antzezlana estreinatu berri du Hikak. Lau urtez euskara hutsez aritu ondoren taldeak lana gazteleraz ere atondu du ikuslego zabalago baten bila. Bertan, ohiko kutsu komikoa galdu gabe emakume baten desilusioaren kronika ironikoa azaltzen zaio ikusleari.

2021eko uztailaren 15ean
Maitasuna edonoiz eta edonon topa daitekeela esan ohi da. Askok paisaia idilikoetan kokatzen dute euren ametsetako erromantzea, baina badira egunerokotasunaz zipriztinduta dauden beste hainbat lekuetan esperantza izaten dutenak ere. Hori da Guadalupe Salmeroni, Hikaren azken laneko protagonistari, gertatu zaiona: gauero bezala zakarra botatzera jaitsi eta, bertan, edukiontziaren alboan txundituta utziko duen Indi gizon menturazalea ezagutzen duenean. Senar haginlariak enpasteei buruz hitz egiten dion bitartean, Indik Afrikan zehar egindako bidaia arriskutsuetan murgilduko du. Lierni Fresnedo da bere errutinatik irtetera ausartzen den etxekoandrearen azalean sartu den aktorea eta Mikel Laskurain, berriz, honen senar grisaren nahiz bere amoranteen paperak gorpuztu dituena.
Bere eleberriei esker ezaguna den Elvira Lindoren antzerki lan bakarra aukeratu du Hikak. "Oihanaren legea"arekin ikuslego zabal batentzat erakargarria izan daitekeen kontakizuna hautatu nahi izan dute, izan ere, taldeko kide Mikel Laskurainek azaltzen duen moduan, taldearen asmoa produkzio handi bat egitea zen eta "formatu handiko ikuskizun bat euskaraz soilik egitea ezinezkoa da". Horregatik Huescako Antzerki Ferian estreinatuko dute gazteleraz "Oihanaren legea" ekainaren 26an. Taldeak egin duen lanik "garestiena" den hau Euskal Herria naiz Espainian antzezteko esperantza dute gainera, "beti ere Huescan dugun harreraren arabera", Laskurainek dioenez.
Zuzendari lanetan aritu den Jordi Mesalles katalanak Elvira Lindok 95ean eginiko idazlana pitin bat moldatu zuen testu asko zuela eta astunegia gerta ez zedin. Olatz Beobide izan du alboan Mesallesek, eta euskarazko moldaketan bera izan da arduradun. "Oihanaren legea"ren bi aktoreak bat datoz zuzendarien lana bikaina izan dela adierazteko orduan: "Oso ondo zuzendu gaituzte, oso esku ona izan dute. Biak lehendik elkarrekin lanean jardunak dira eta hori nabaritu da".


GALTZONTZILOAK GARBITUKO AL DIZKIDAZU?

Guadalupe Salmeron, Lupe alegia, bere senarraren zerbitzura bizi den emakumea da. Honek telebistan film japoniarrak ikusten dituen bitartean, etxe guztia garbitu, jatekoa prestatu edota senarra egarrituz gero garagardo bila joaten den horietakoa. Hikak kontakizun "esperpentiko" lez aurkezten duen istorioak badu errealitatearekin halako antzekotasun bat dena den. Harremanak eta bizitza bera modu erromantiko batez ulertzen dituen protagonistak Afrikatik iritsi berri den gizonarengan bere ametsetako amorantea ikusiko du, sentsibilitatez betetako gizona. Laster konturatuko da, ordea, bere senar haginlaria eta ezagutu berri duen gizon lerdena ez direla hain ezberdinak, "emakume honen inguruko gizon guztiak berdinak dira, egozentrikoak, eta guk hori komedia egiteko aitzakia gisa erabili dugu", dio hiru pertsonaia ezberdinen papera egiten duen Mikel Laskurainek.
Lupe ez da erraz kikiltzen den emakume horietakoa eta, ia konturatu gabe, zailtasunek eta desilusioek aurrera jotzera daramate. Fresnedoren aburuz "oso inteligentea da zentzu horretan. Egoera txarrenetik zerbait positiboa ateratzeko gai da, esperientzia txarrek mugitu arazten dute zenbait ondoriotara iritsi arte".
Esaldi bakoitzean hamaika ñabardura ezkutatzen dituen komedia da "Oihanaren legea", pasarte luze eta korapilotsuetan ironia da protagonista nagusia. Dena den, hausnarketa baino ikuslearen irribarrea lortzea helburu duen lana da honakoa: "Gaur egun nahiko informazio dago gai hauen inguruan, guk batez ere ikusleak ordu eta laurden atsegin bat igarotzea nahi dugu", esan digu Laskurainek. Oihala zabaldu orduko eserlekuan lasai eseri eta gozatzeko sortutako lana dugu, beraz, Hikaren azken ekoizpena

Lierni Fresnedo
Lierni Fresnedo
Antzerkiarekin izan duen harremanaz galdegin eta begirada urtzen zaion horietakoa da Lierni Fresnedo. Izan ere, gazte gaztetandik hasi zen fikziozko pertsonaiak sortzearen xarma dastatzen, eskola garaian hain zuzen ere. Ondoren hainbat taldetan ibilia da batez ere haurrei zuzendutako ikuskizunak prestatzen eta kale antzerkia egiten. Baina heldutasun profesionala Iruñetik Errenteriara joatea erabaki zuenean iritsi zitzaion Ur talde sortu berrian sartu zenean, hain zuzen ere. Talde aski ezagunaren urte oparoenetan munduan zehar antzerkia egiteko beta izan zuen Liernik, duela bi urte Ur taldea utzi eta lasaialdi bat hartzea erabaki zuen arte.

Ur antzerki taldean ia hamabi urte igarota uztea erabaki zenuen, zer dela-eta?
Ur taldearen arrakasta barnetik ezagutu nuen eta horrek esperientzia oso anitzak bizitzeko aukera eman zidan. Garai haietan lan bat prestatzen bederatzi hilabete ematen genituen batez beste eta horrek zurrunbilo batean murgiltzen gintuen guztiok. Hainbeste urte eta gero nekatu egin nintzen abiadura horretaz, jada ez nuen antzerkiaz gozatzen. Hori dela eta, bi urtez atseden hartzea erabaki nuen niri nahiz antzerkiari buruz gogoeta egin ahal izateko.

Azken bi urte hauetan, ordea, ez zara antzerkitik erabat urrundu.
Ez, Ur taldearekin lan egiteari utzi eta berehala Lezoko Orratx! antzerki amateur taldekoek deitu zidaten beraiekin zuzendari lanetan aritzeko. Errenteriako udal antzerki tailerretan ere banabil gaur egun ikastaroak ematen. Egia esan, irakasle lanetan aritzeak lagundu dit antzerkiarekin berriro ere adiskidetzen. Antzerkiaren zergatiaren bila nenbilen eta aurkitu dut.

Hika taldekoek deitu eta berriro oholtza gainera igotzea erabaki duzu orain, nola sentitu zara?<
Beldur handia nuen, aktore lanetan aritu gabe hainbeste denbora egon ondoren nire buruari galdera asko egiten nizkion: "Nola erantzungo dut? Lehen bezalako aktorea izango naiz? Ikasitako guztiak ahaztuta izango ditut?". Baina gero konturatu naiz kaxa batzuen gisakoak garela eta gauza guztiak barnean gordetzen ditugula. Eskua sartu besterik ez dago noizbait ikasitakoak berreskuratu ahal izateko.

Eta itzulera hori Hika taldearekin egitea erabaki duzu...
Niretzat oso garrantzitsua da talde batekin lan egitea. Gaur egun antzerkia ere ekonomiaren merkatuan murgilduta dagoen honetan eutsi egin behar diegu taldeen nortasunari. Taldeen eboluzioan sinesten dut eta horregatik hor egotea garrantzitsua iruditzen zait.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude