"JOANDAKO BOTOEK EROSOAREN AUKERA EGIN DUTE"

  • Hauteskundeetako emaitza txarren ondorioz hausnarketa prozesuan dago EH. Oso gainetik bada ere, hausnarketari usaina hartu nahi izan diogu eta Bizkaiko EHko zerrendaburuarengana jo dugu, Jone Goirizelaia abokatu eta EHko parlamentariarengana.

2007ko otsailaren 21ean
Dagoeneko lehen batzar nazionala egin du EHk eta han hausnarketarako zenbait puntu finkatu zen. Sakondu dezagun horietan banan bana. Aipamenak ez dira hitzez hitzekoak, jakina. Lehenengo arrazoia: "Euskal gizarteak ez du ikusi guk eskaintzen genuen herri eredua".
Gure ustez burujabetzan aurrera egin behar da eta horretarako planteamenduak egiten ditugu, baina gero ez gara gai izan planteamendu horiek gizartearen aurrean ondo azaltzeko; baina ez bakarrik gizartearen aurrean, zentzu oso zabal batean gure militantziaren aurrean ere bai. Zergatik? Komunikabideetatik oso gaitza da hori azaltzea, komunikabideetan guk planteatutako guztia zentzu negatiboan ateratzen da eraikitzailean baino, eta gainera egiten dugunarekiko zentsura ere hor dago. Kanpainan sartu gara komunikabideetan, baina jadanik berandu zen.

Hau da, zuk zera diozu, jendeak ez du ulertu, baina planteamendua bera egokia da.
Orokorrean bai. Eskubideak dauzkagula eta, besteek eman arte itxaron gabe, guk gauzatu egin behar ditugula diogu, apurka aurrera egiteko. Adibidez, jendeak ez badu ulertzen Udalbiltzak zer egiten duen, eta guk Udalbiltzarekin bata bestearen atzetik jarraitzen badugu, Udalbiltzak egindako ondorengoak ere ez dira ulertuko. Komunikazio arazo handia izan dugu.

Ez ulertzearena aipatzen duzu, baina ez al da planteatzen akaso ulertu egiten dela baina epe laburrerako sinestu ez.
Batzuentzat hala izan liteke bai. Horregatik, bi aukera izan direnean bata guztiz posibilista, hau da, duguna sendotu eta gero beste pauso batzuk eman; bestea gurea da, honek ez duela ezertarako balio eta dugun gatazka politikoan ez dela aurreratzen, beraz beste zerbait egin behar dela. Gurea zailagoa da, borrokatzea eta lan egitea eskatzen du, eta hautuaren aurrean jendeak lehenaren alde egin du.

Dugunak ez duela ezertarako balio diozu, baina dirudienez EAEko abertzaleen gehiengoak baloratzen du.
Ez dut uste jendeak markoa bera baloratu duenik, baizik eta PP etorriz gero daukaguna gehi beste gauza asko kenduko ziguten ustea.

Azter dezagun hausnarketaren bigarren eragile bat: "Ez da jakin izan azaltzen EAJk eta EAk zein neurri handian egiten zuten atzera Lizarra-Garaziko prozesuaren planteamenduetatik, eta haien zain egon gara gurea indartzera aritu beharrean; horrela, beraiek markatu izan dituzte erritmoak eta edukiak".
Lizarra-Garazik burujabetzaren bidean aurrerapausoak ematen hastea suposatzen zuen, horregatik zen horren garrantzitsua Udalbiltza. Baina EAJko batzuek pentsatu zuten horrekin jarraituz gero ez zegoela atzera egiterik, eta ez zutela aurrera egin nahi, nahikoa dutela kudeaketarekin eta dituzten interesekin. Hortik etorri zen apurketa eta guk ez genuen jakin izan hori azaltzen.

Dirudienez, orduan testu bat adostu zenuten, baina hark zabaldu behar zuen prozesuarekiko interpretazio bateratua ez zenuten egin. EAJ eta EAkoek behin eta berriro ukatzen dute zuk aipatzen duzun ikuspuntua.
Nik uste dut arazoa ez zela izan testua eta interpretazioena, borondatearena baino, nahiago izan dute gelditzea aurrera jarraitzea baino.

Hirugarren hausnarketa: "EAEko instituzioen aurrean EHk izandako jarrera; batetik, EAJ eta EAren gobernuari emandako sostengua dago eta, bestetik, EHk Gasteizko Legebiltzarra utzi izana; honek ekarri du Gasteizko instituzioek erreferentzialitate nagusia berenganatu izana".
Lehenik garrantzitsua da azaltzea guk ez genuela gobernu akordioa apurtu, hori egin zuena Ibarretxe izan zela. Gero guk zera erabaki genuen, egungo markoa prozesuaren zerbitzura jarri ezean, lehengo irakurketara itzultzen ginela, momentuz ez ginela Legebiltzarrera joango. Hau guztia azaldu genuen bere garaian, baina EAJk esan du gu hor ez gaudelako espainolak irabazten ari direla. Gu ez gara gai izan azaltzeko hori ez dela egia eta hori lehen ere gertatzen zela.

Beste faktore bat ere azaltzen da: ETAk su-etena bertan behera utzi zuenean horrek desilusioa eragin zuela sektore zabaletan eta egoera horren erantzukizuna, agente desberdinen artean banatu beharrean, ezker abertzaleari bizkarreratu zaiola. ETAren jarduerak boto galeran eragin duela esateko modu bigunago bat al da?
Azterketa hori gertatutakoaren baieztapena da. Jende askok pentsatu izan du ETAk jarraitzen duela guk ez ditugulako politikan "egin behar diren gauzak" egiten, politikoki politak diren horiek.

Puntu guztietan aipatzen da ez dela jakin izan zerbait azaltzen. Eta lerro eta jarduera politikoaz? Badirudi dena ondo dagoela, baina "besteek gu ez gaituztela ulertzen".
Horrenbeste ez nuke esango, ez gu ez inor ez gara perfektoak. Begiratu beharko ditugu gure planteamendu batzuk, nahiz eta proiektu orokorra zuzena eta posible dela iruditzen zaidan. Gure proposamenarekin gatazka amaitzen dugu, baina ez da gure proposamenaz hitz egin nahi. Burujabetza, bakea eta askatasuna lortzeko EAJren proiektua ez dut ikusi, eta zeresanik ez EArenaz.

Oraingoan EHren boto beldurtiak joan direla aipatu izan da, mitxelinak... Azterketa hori hutsegite erraza dela ere irakurri ahal izan da... Zuk zer uste duzu?
Gehienbat erosoenaren aukera egitea izan da. Egia esanda, herri honetan oso ondo bizi gara, eta orduan, guk planteatzen dugun borroka eta lanaren aurrean, erosotasunaren hautua egin da. Adibidez, EHNA, edo Udalbiltza, edo Herrialdeen Ganbara edo beste gauza asko ateratzean fiskala dator kartzela mehatxuarekin. Besteen planteamendua, aldiz, horrela ulertzen da: "Daukaguna mantenduko dugu, gehiago ere negoziatuko da eta ez gara horren txarto egongo".

Baina abertzaleen gehiengoaz ikuspegi hori baldin baduzu, zuen proiektu politikoak jai du.
Ez da horrela, baina une honetan espainolismoari eta faxismoari erantzuteko ereduen artean hori hautatu da, boto komodoa eta erabilgarriena. Dena den, jende hori ez da ezker abertzaletik joan, une honetan bere botoa baizik.

Eta pentsatzen al duzue oraingoan ere EH bozkatu dutenen artean, askok ez dutela gustura bozkatu EH? Hau ez da azterketa soziologiko baten ondorioz esandakoa, jakina, susmo bat da.
Ez dakit, ez dut hori somatu; bestea ordea bai, nire inguruan betidanik ezker abertzaleko boto emaileak izandakoek badakit EAJri eman diotela botoa. Nire ustez, 140.000 boto horiek oso kontzienteak izan dira, hori ez da boto behartua izan. Bizkaian adibidez Atutxaren papera hartu duen EHko lehengo botoemaileak -Atutxak ezker abertzalearentzat suposatzen duen guztiarekin- horrek ez du asko pentsatu, beste era bateko arrazoiek izan dute pisua.

Kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa dela ere aipatzen da.
Segun eta zertarako...

Ezker abertzalearen proiektu politikoa aurrera ateratzeko.
Une zehatz batzuetan gauza batzuk oso argi izan behar dira, alboko pertsonek ere horretan sinetsi behar dute eta gainera bide horretatik gauzak lortzea posible dela pentsatuz. Baina guk diogu "Euskal Herriak duela hitza eta erabakia" eta hor gehiengoa izan behar da. Bestela zelan egingo duzu? Beraz, segun noiz eta zertarako.

Eta orain, hauteskunde hauek pasatu ondoren?
Une honetan gauza guztiak kontuan hartuta hausnarketa batean sartu behar dugu, zuk diozun hori barne. Hor ikusiko dugu dauzkagun indarrak nahikoak diren buruan duguna aurrera eramateko, edo nola planteatu behar ditugun gauzak EAJ eta EA erakarri eta dugun prozesua aurrera eramateko.

EHk ez du oraindik erabaki Legebiltzarrera joan ala ez joatearekin zer egin. Dena den, hausnarketa horretan zure ustez zer da kontuan hartu behar dena?
Errenteriako batzarrean era guztietako jarrerak azaldu ziren: inoiz ez joatea, egunero joatearena... Ikusiko dugu, guk kanpainan zenbait gauza aurreratu ditugu, adibidez inbestidura plenoan izango garela, eta euskal gizarteak borrokaren bidez lortutako garaipenak atzera botatzen ez ditugula utziko, honek suposatzen duen guztiarekin. Hori nola bideratuko den ez dakit.

Ba al diozu beldurrik ezker abertzalearen zatiketari?
Momentuz ez dut halako arriskurik ikusten. Batasuna prozesua hasi denean iritzi eta korronte desberdinak izan dira, eta erabaki batzuk ere atera dira. Orain arte inork ez du esan prozesutik aterako denik.

Hauteskundeen aurretik Aralarrekin izandako ika-miketatik ia beste hautagaitza bat atera zen.
Eurek planteatzen zuten Gasteizen beste politika bat egitea eta han egon behar zela. Hori euren ponentzian ez zen atera, orain emendakinen fasean gaude eta ikusiko da zer gertatzen den.

Beraz, zuk ez duzu halako arriskurik ikusten.
Arriskuak egon badira, nik diodana da orain arte ez dela halakorik planteatu eta barne eztabaidan ari garela. Gauzak beren lekuan eztabaidatzen badira, hori aberasgarria da. Une honetan iritzi guztiak dira garrantzitsuak.

Alderdietan porrotak izaten direnean dimisioez hitz egiten da sarritan. Planteatu al da halakorik EHn?
Ez da halakorik atera. Beti esan dugu gu ez garela betiko alderdiak modukoak. Horregatik, ez militantearen aldetik, ez batzarrean parte hartu zutenen aldetik ez da halako planteamendurik egin.


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


Eguneraketa berriak daude