Iribar Ostikolariarekin Izketaldia


2007ko otsailaren 21ean
Angel Iribar futbolariari elkarrizketa.

Zarautz'tar mutil gazte au degu gaurko egunean, Españi'ko kirolari guzien artean entzute aundiena artu duana, ta egunkari ta aldizkari guzietan beratzatz goralmenik aundienak irakurtzen ditugu. Ain ospetsua egin bazaigu ere, ez uste goi mallara irixte orrek, aldaketarik erangin dionik, bera, lenago zan bezelakotxe umil, zintzo ta adiskide atsegiña jarraitzen du guzientzat, eta bere jokabide arrigarriaz gañera, doai auek dituala buru, iñork ez dituan ainbat jarraitzalle ditu berak, eta Euskalerri guzian berari ederretsitzen diote.

Euskaldun jator bat izanik, egoki iruditu zait ZERUKO ARGIA'n beratzat zerbait idaztea, baña egokiago oraindik berarekin izketaldi bat edukitzea, ta onetarako eragozpenik ez det arkitu, ta poz atsegiñez artu nau bere etxean, nere asmo au agertu diotanean.

Ni sartu naizenean, bere etxeko jantokian aparitan arida, aragi-xerra ederrari kontu ematen, eta bitartean ekin diogu izketaldiari, ona emen gure jarduna:

Begira Angel, lendabizi izan berria degun Munduko txapelketatzaz mintzatuko gera.

Zuk nai dezun bezela. Galdetu.

Españiak egin lezaken ainbat egin aldu zure iritziz txapelketa onetan?

Ez, geiago egin genezakeala derizkiot, baña gaizki jokatu genduan, eta ezin aurrera jarraitu.
 
Bañan jokalari bat edo bigatik izan alda ori?

Ez, amaikakoen joko-aldi txarra izan da, ori gertaarazi duena.

Zuk zare lekuan, au da; atezal, goralmen aundiak jaso dituzu, ta ludi guzikoen artean onenetakoetzatz izentatzen zaituzte. ¨Egin zenduan lanatzatz, zeuk zer derizkiotsu?

Nik alegiñak egin nituan, eta ez det uste gaziki egon nintzanik, ortik aurrera... ikusleek erabaki dezatela.

Guk telebizioz ikusi gendunok oso pozik egon giñan zuk egiten ari ziñanak ikusirik, baña Alemaniatarrak sartu zizuten lenengo golatzatz arriturik gelditu giñan. Esango alzenidazuke nola izan zan?

Nik nere ustez gure aterako bideak itxiak nauzkan, bera zegoan tokitik oso zalla baizan sartutzea, baña nere ta makilla artetik sartu zan, neroni ere arrituaz, jokalariak asmo guziz tira zuan eta ondo atera zitzaion, baña ori milletatik bein ondo ateratzen dan jokoa da, ta beingo ori, orduantxe gertatu.

Gure izketaldia bere amaren aurrean da, ta berak ala dio. Suerte txarra eduki zuten eta gañera, gero ikusi da, beren aurka jokatu zutenak onenak zirala.

Semearen erantzuna: Suerte txarra bakarrik ez ama, gaizki jokatu genduan eta orrela ezin irabazi.

Munduko txapelketatzaz, kanporako galderak orain. Bilbo-ko amaikakoak pozik arkiken altzera?

Bai, oso pozik gañera.

Esango al zenidazuke, zure iritziz, laixter asiko dan aurtengo txapelketan nola ibiliko zeraten?


Orri erantzuten zalla da. Azkenengo urte onetan ondo ibili gera, ta asko nola oso gazteak diran, itxaropena eduki liteke datorrenean oraindik obetoago egoteko.

Zure lagun gazte oien artean, bai aldago zure iritziz, jokalari ona izateko gaia duanik?

Bai, badaude batzuek, eta auen artean bat izentatzekotzatz, ROJO. Zerbait ondagarri gertatzen ez bazaio oso ona aterako da.

Zure lagun oien artean asko aldira euskeraz dakitenak?

Errex itzegiteko eran dakitenak, lau edo bost Argoitia, Arieta ta abar, eta orain berrietatik badira, beste lau ondo egiten dutenak; ugaritzen ari gera.

Zaragozatarren aurka, azken jokoko arratsalde ura izan aldezu guzietan onena, zure iritzitz?

Onenetako bat bera izan nuan, eta badakit goralmen aundienak beragatik izan ditudala, baña batez ere garrantzi aundiko jokoa zalako. Nik ordea esango nuke ta badakit arratsalderik onena Canarias'en eduki dedala, emengo egunkariak aitatu ez arren.

Igarotzen ari zeran opor-aldia nola dijoa?

Aurtengoa laburra det, biar, illak 4 eta Bilbora noa berriro erasotzera. Emen oso atsegiñ aundiz igarotzen ari naiz, ondartzara bein bakarrik joan naiz, berak gañera kalte egin ziran. Gertatu zait Inglaterratik etorritakoan txertua jarri zidatela eta orrentzat txarra izan itxasoa ta orregatik mendi aldetik ibili naiz. Oso pozgarri zait emen egotea.

Ez da arritzekoa diot nere artean, emen dauzka ama, senideak, adiskideak eta... Iñurritzatar neska gazte lirain bat, bere zorionaren geigarritzat.
Egia al da esaten dutena, aurten ezkontzen zerala?

Iripar egiñez erantruten dit,
Ori ere esan aldute. Ara, geuk ere oraindik ezdakigu noiz izango dan, baña lenenaz ere datorren udaran.

Zeruko Argia'ren irakurleeri zerbait esan nai badiezu?

Pozik egin dedala izketaldi au berarentzat, eta saiatuko naizela nere aldetik nigan jarrita daukaten itxaropena orreri erantzuten, nere aldetik alegiñak egin gabe ez naizela geldituko.

Milla esker emanaz agurtu det eta gure izketaldl onetan antxe arkitzen zan bere amak, laguntzen dit ateraño, ta belarri ertzera diot, zenbateraño goxatu ote dezu egun auetan zure semea.

Nai ainbot ez, ez bai diote etxean pakean bizitzen utzi, bateko aparia, besteko txuletak eta periodista noiz nai, ta uek okerrenak, nik ezertxo esan ez, eta au eta ori esan dedala.

Geiago ez nua jerraitzera, bestela neregatik ere ori esan lezake, ta gañera beragatik ez dedala ezertxo ere esango esan diot, eta ez det gaizki gelditu nai.

Amaren azken itzak: Gabon eta nai dezun arte.

URRUTI


Gaiez\Kirola\Futbola\Taldeak\Athletic Cl
Gaiez\Kirola\Futbola\Jokalariak
Pertsonaiaz\IRIBAR1
Egileez\URRUTI1\Kirola


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude