IRAGARKIEN AMARAUNEAN

  • Espainiako Publizitate Agentzien Elkarteak antolatzen duen Donostiako Publizitate Jaialdia Espainiako publizitate sormenari eskaintzen zaion ospakizun garrantzitsuena da. Aurten 2.198 pieza iragarki aurkeztuko dira Kursaalean maiatzaren 31tik ekainaren 2a arte.

2021eko uztailaren 23an
Guztira aurten Espainian ekoiztutako 2.198 pieza iragarki aurkeztuko dira Donostiako XVI. Publizitate Jaialdira. Eta modu honetan 2.000 izen emateren muga gainditzen den lehenengo aldia izango da. Aurreko urtean bezalaxe Kursaalean egingo da aurtengo jaialdia maiatzaren 31tik ekainaren 2a bitartean. Guztira 1.500 pertsona inguru biltzea espero dute antolatzaile, ordezkari eta kazetarien artean.
Donostiako Publizitate Jaialdia Espainiako publizitate sormenari eskaintzen zaion jaialdi garrantzitsuena da. Urtean zehar sortu diren ideia onenak saritzen dira bertan, sormenaren aldetik begiratzen dio beraz jaialdiak publizitateari. Duela hamasei urtetik hona urtero burutu den jaialdiak Espainia osoan ekoiztu diren publizitate pieza onenak epaitzen ditu lau atal ezberdinetan, iragarkiaren euskarriaren arabera: Zine eta Telebista; Irudia; Irratia eta Euskarri interaktiboa. Zine eta Telebista atalean 14 kategoria bereizten dira; Irratian eta grafikagintzan kategoria bakarra eta euskarri interaktiboko piezak Web edo publizitate ekintza izenean aurkez daitezke.
Publizitate agentzia askok ordea, ez du jaialdi honetan parte hartzeko aukerarik. Izan ere, bertan izateko ordaindu beharreko diru kopurua handia da eta guztiek ez dute horretarako aukera. Iazko edizioan adibidez, pelikula baten izen ematearen prezioa 45.000 pezetakoa zen, pieza grafiko batena 38.000koa. Eta gainera, ordezkari bakoitzak 65.000 pezeta ordaindu behar ditu.
Aurtengo partehartze datuei erreparatuz, igoera handiena jasan duen alorra Euskarri Interaktiboena izan da -%25eko igoerarekin- guztira 188 pieza aurkeztu direlarik: 92 web eta 96 publizitate ekintza. Era berean, Irudi alorrean ere aurreko urtean baino 30 pieza gehiago arituko dira lehian 1.310 pieza hain zuzen ere. Zine eta Telebista atalean 546 lanek izen eman dute eta jaitsiera bakarra irrati alorrak jasan du, aurreko urtean baino 9 pieza gutxiago izango direlarik, 154 iragarki labur.
2000. urteko edizioan Zine eta Telebistako sari Nagusia Tandem Campmany Guasch DDB agentziak Audi etxeari eginiko "Sueños" kanpainak jaso zuen. Irudiko sari nagusia berriz, "Tiburon" iragarkiak irabazi zuen BMW etxeari S.C.P.F. agentziak eginikoa. Eta irratian "Silicon Valley" izeneko pieza suertatu zen irabazle, McCann Erickson agentziak El País enpresari eginikoa.


Eguzkiko sariak.

Jaialdiko sariak "eguzkiak" izenarekin ezagutzen dira: "Urrezko Eguzkiak", "Zilarrezko Eguzkiak" eta "Brontzezko Eguzkiak" banatzen dira kategoria eta atal guztietan. Sari hauek, araudiaren arabera, pieza bakarrak edo kanpaina osoak jaso ditzake, hau da, kategoria berdinean lehiatzen duten kanpaina bereko hainbat publizitate pieza ezberdinek. Urrezko Eguzkiak dira jaialdiko sari garrantzitsuenak, Sari Nagusiak. Era berean, jaialdirako akreditazioa duten kazetariek "Prentsako Sariak" aukeratzen dituzte Zine etaTelebista eta Irudi ataletan.
Publizitate lanei eskainitako sariez gain, "Jaialdiko Agentzi Saria" eta "Jaialdiko Produktora Saria" ere banatzen ditu festibalak, irabazitako sarien arabera puntu gehien lortu duenari eskaintzen zaizkiolarik. Bestalde, AEAPko (Espainiako Publizitate Agentzien Elkartea) batzorde exekutiboak "Iragarlearen Saria" erabakitzen du. Eta azkenik, lehenengo aldiz XVI. edizio honetan sari berri batzuk banatuko dira ospakizunean lagundu dutenentzat "Sari Berezia" eta "Babesle Saria".


Epaimahaia.

Bi epamahai ezberdinek izango dute lehiaketako piezak baloratzeko ardura. Epaimahai hauetako partaideak hainbat publizitate agentzietako sormen alorretik etorritakoak izango dira, jaialdiaren irizpideen artean, jaialdiko pieza eta kanpainetako sormen lanen epaiketa alor honetako profesionalek burutzea baita. Aurtengo epaimahaiko presidentea Miguel Angel Furones, Vitruvio Leo Burnett agentziako presidentea, izango da eta atal guztietako piezak epaitzeaz arduratuko diren bederatzi laguneko bi talde antolatuko ditu, lehiaketa amaieran azken zerrendan nork egon behar duen erabakiko dutenak. Behin azken zerrenda erabaki ondoren, epaimahaia osatzen duten bi taldeak bilduko dira, XVI. Publizitate Jaialdiko palmaresa osatuko duen Eguzki eta Sari Nagusiak erabakiko dituztelarik.


AEAP Antolatzailea.

Espainiako Publizitate Agentzien elkartea (AEAP) da Donostiako Publizitate Jaialdiko antolatzailea 1986. urteko lehenengo ediziotik. Gaur egun, 37 publizitate agentziek osatzen dute AEAP. Era berean, aipatu agentziak, AEAPko Batzar Orokorreko kideak dira, eta Batzorde exekutiboa aukeratzeko gaitasuna dute. Hamar pertsonaz osatutako Batzorde exekutiboak AEAPko zuzendaritza eramaten du, lau urtetik behin boto bidez aldatzen direlarik komiteko kideak.
AEAPk Espainiako publizitate sektorea hobetzeko egitasmoak burutzen ditu eta aldi berean antolatutako ekintzetan parte hartzen du. Donostiako Publizitate Jaialdia AEAPk antolatzen duen ekintzarik azpimarragarriena da.
Era berean, AEAPk publizitate sektoreko beste erakunde batzuekin ere lan egiten du: SOFRES eta EGAMekin, esaterako. Publizitatearen Autokontrolaren Elkarteko (AAP) zuzendaritzako partaide ere bada, hain zuzen ere, iragarkiak praktikan betebehar etikoak ez urratzeaz arduratzen den erakundea. Eta honez gain, AEAP Europako Publizitate Agentzien Elkartean ordezkaritza duen Espainiako publizitate erakunde bakarra da .

ZUZENDARIAREN KURRIKULUM ZABALA
Agustin Elbaile izendatu dute 2001. urteko Donostiako Publizitate Jaialdiko zuzendaria, McCann Erickson España agentzia ohiko kreatibo zuzendariordea. Bere curriculum profesionala oso zabala da. Bere lanak mundu guztian sarituak izan dira eta Elbaile bera ere festibal garrantzitsuenetako epaimahaikide izan da askotan (Cannes, Londres, Chicago, Donostia...). Horretaz gain, publizitate alorreko hainbat elkarteko partaide da.

EUSKAL HERRIKO PUBLIZITATEAREN EGOERA
Publizitate sektorean, estatu mailan jarrita, Madril eta Bartzelona hiriburuek duten nagusitasuna izugarria da. Bi leku horietan negozioa kontzentratzen dela esan daiteke. Bertoko profesionalek dioten moduan, hiri horietatik kanpo egiten dena "probintzietako" publizitatea da. Bi leku horien atzetik, baliteke Euskal Herrian egiten den publizitatea kokatzea, Valentzia eta Galizia aldean egiten dena baztertu gabe. Baina, publizitatearen sektorea iragarleei esker bizi da eta iragarle handiek Bartzelonako eta Madrileko publizitate agentziei nolabait gehiegizko mirespena diete.
Iragarkien sormenaren mailaz ari bagara, Euskal Herrian badugu behar den kapazitatea publizitate kreatiboa egiteko. Baina ezin dugu ahaztu honetarako dauden oztopoak: bata, hemengo iragarle handiek (inbertsio handiak egiten dituztenak) Madrilera edo Bartzelonara jotzea nahiago izatea; bestea, kanpoko bi merkatu horiek profesional onak erakartzeko duten ahalmena (kanpaina eta soldata interesanteenak han daudelako). Bestaldetik, ezin dugu ahaztu publizitate sektorea ekonomia orokorraren atzetik ohi doala, hau da, herri bateko ekonomia sendoak publizitate sektore indartsua dakarrela. Era berean, publizitatea gure enpresek duten lehiatzeko erreminta izatearren, ekonomia orokor horretarako publizitate sektorea indartsua izatea lagungarria da. Sektorea indartzeko eta ekonomia orokor horretan eragin positiboa izateko gauza desberdinak egin daitezke. Alde batetik, iragarleek barneratu behar dute komunikazio komertzialaren garrantzia eta horren atzean datorren profesionalen beharra. Publizitate sektoreak ahalegin gehiago egin behar du bere zerbitzuak kalitatezkoak izan daitezen, eta Euskal Herriko profesionalen kapazitatea iragarleei erakuts diezaien. Eta jakina, Euskal Herriko Unibertsitateak ere bere erantzukizuna hartu behar du enpresei zein publizitate agentziei oso profesional onak eskaintzen. Eta azken honetarako unibertsitatean gauza asko aldatzeko beharrean gaude

Euskal Publizisten Federazioa. Egun erkidegoko hiru herrialdeen publizitate agentzien elkarteak batzen dituen federazioa dago. Baina hiru elkarte horietatik aktiboena Bizkaikoa dela esango nuke. Hauek ekintza desberdinak burutzen dituzte, horietariko bi urteroko publizitate jardunaldiak eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin harremanak ezartzea dira. Agian, eta behin baino gehiagotan profesional baten bati esan diodan moduan, gure publizitate festibal propioa izatea beharko genuke. Euskal Herriko publizitatearen profesionalentzat eta ikasleentzat sormena, errentagarritasuna eta formazioa biltzen dituena, hain zuzen.
Agentzi baten handitasuna ez da neurtzen sormen alorrean izan dituen sarien bidez bakarrik. Gero eta gehiago agentzia bati sona ematen dion aspektua kanpainaren errentagarritasuna da. Baina hori ez da Donostiako Festibalean neurtzen den aspektua, sormena baizik. Errentagarritasuna saritzeko estatuko iragarleek beste festibal mota antolatu dute, EFI izenekoa.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude