GARAI BATEKO OGI GOXOA KALITATEZKO EUSKAL IRAKASKUNTZA BIHURTURIK

  • Abusuko umeek garai batean irin lantegia izandako eraikin batean ikasten dute. Beren baitan mende ugari gordetzen duten harri horiek Erdi Aroan errota bat osatu zutela uste da, beranduago berriz, okindegia eta labeak. Horrela, gaur egun ikastolako haurrek labe goxoetatik jaten dute euskal hezkuntza.

2021eko uztailaren 15ean
Abusu auzoa (gazteleraz La Peña esaten zaio) Bilboko ezezagunenetakoa da, zentrotik ere nahiko alderatua dagoelako eta ondoan duen Arrigorriagarekin (auzo batekin, ez erdigunearekin) Bilboko gainontzekoarekin baino harreman estuagoa duelako. Bere egoera sozio-ekonomikoa ere ez da orain arte onena izan, langile etorkinak bildu dituen etxe multzo xumea izan delako, baina azkenaldian inbertsio ugari egiten ari dira bertan, ibaiaren inguruan sekulako parkea zabaldu berri dute, etxebizitza berri asko eraikitzen ari dira ("Mina del Morro" izeneko tokian bakarrik 3.000 inguru egitekoak dira), eta hau guztiaren ondorioz Abusu handitu eta biziberritzen ari da.
Bere kokapen geografikoagatik, Arrigorriaga eta Abusu betidanik oso lotuta egon dira, bata bestearen ondoan daudelako. Horrela, Abusuko gazte askok Arrigorriagan ikasi dute eta beste hainbeste egin dute Arrigorriagakoek ere. Horregatik, Ibilaldiaren zirkuituaren erdia Abusuko lurretan egingo da eta beste erdia Arrigorriagan zehar, bien arteko lotura eginez, alde bakoitzean dagoen parke handi bana dagoelako. Kontuan izan behar da duela gutxi arte ikastola Arrigorriagako auzo batean zegoela, Abusu ondoan baina Arrigorriagako lurretan.
Abusu, lehen Ibaizabal izenez ezagutzen zen auzunea, Bilbo eta Arrigorriaga artean dago, Malmasin eta Arnotegi mendien magalean eta Ibaizabal ibaiak bere azkeneko meandroa egiten duen tokian. Auzoa bukatzen den tokian, hain zuzen, ibaia itsas urarekin nahasten da, eta puntu horretan -lehengo San Kristobal uhartearen parean- mareak nabari daitezke. Bilbori dagokion partea hiru kalek osatzen dute: Abusu, Ibai-Alde eta Zamakola. Arrigorriagako zatia, berriz, beste hiru etxe multzok osatzen dute: Ollargan, Santa Isabel eta Olatxu. Denen artean 13.500 bat biztanle bizi da, gehienak bere garaian garrantzi handia izan zuten meategietara lanera etorritako langile etorkinen ondorengoak.
Bere historia eta kokapena direla-eta, Abusuko erakarpenik handiena Ibaizabal ibaiaren meandroa eta bere inguruan zabaldu berri dituzten bi parke handi eta ederrak dira, bata Bilboko lurretan eta bestea Arrigorriagakoetan. Hala ere, bada besteen artean historikoki eta arkitektonikoki nabarmentzen den eraikinik, eta horien artean garrantzitsuena seguru aski Abusu Ikastolak berak egoitza gisa aukeratu duena dugu.


ANTZINAKO IRIN OLATIK GAURKO IKASTOLARA.

Ibaiaren eta atzeko mendiaren artean ederki kokatua, bakardadean bere harrizko kubo handiosak ezagutarazten duen moduan, eraikin honek eginkizun garrantzitsua jokatu du Abusuko bizitzan.
Hasteko, Erdi Aroan bertan errotaren bat egon zitekeela uste da. Kontutan izan behar da kokatuta dagoen meandroa Bizkaia osoko potentzial hidraulikorik handiena duela, hots, errota bezalako eraikuntza baterako lekurik aproposena da. Bertan Ibaizabal ibaiaren azken meandroa dago, beraz, ur aprobetxagarri kopururik handiena isurtzen da. Metro batzuk beherago, San Kristobal uhartean, ibaiak itsas uraz nahasi eta indarra galtzen du. Errota zahar honen lehenengo erreferentzia 1523. urtekoa da.
Bi mende eta erdi beranduago, 1793an, Bilboko erregidore-batzordeak zera eskatu zion Juan Ortiz de Azorin korrejidoreari, Alejo de Miranda izenekoari errota zaharra izandakoaren gainean okindegia eta labeak egiteko planoak egin ziezazkiola. Horixe da historiak dioena behintzat. Aurreproiektua Gaztelako Batzorde Goren eta Errealaren aurrean aurkeztu eta honek baimena eman zion, 1793ko urriaren 3an hain zuzen ere. Bitxikeria bezala, liburuek hauxe ere argitzen digute, hots, eraikuntzaren planoengatik Bilboko Udalak 40 dobloi ordaindu zizkiola Alejo de Miranda jaunari, baina azkenean ekimena ez zen azken honek pentsatu bezala burutu eta prozesuan zenbait aldaketa izan zen. Aldaketak aldaketa, emaitza lau eraikinen multzoa izan zen: errota, okindegia (gaur egungo ikastola), bihitegia eta egurtegia. Okindegian zentratuz, gaur egun arte iritsi zaigun harrizko eraikin honek lau solairu ditu, eta bere neurriak 46 metro luzeran, 34 metro zabaleran eta 17 metro altueran dira.
Bere historiaren atalik garrantzitsuena, dena den, XIX. mendearen erdialdean izan zuen, karlistadetan erakutsi zuen balio estrategikoagatik. Horrela, 1835. urtean, lehenbiziko guda karlistan, karlistek su eman zioten.
Guda arteko garaian, 1844an, Bilboko Udalak enkantean jarri zuen eraikina, baina hasieran ez zuen eroslerik aurkitu. Hala ere, enkante egunetik hiru astera Maximo de Agirre izeneko jaunak idatzi bat bidali zion udalari, zeinean eraikuntza erosteko asmoa azaltzen baitzuen. Horrela, erosi eta zuzenean ehundegi bihurtu zuen. Dena den, 1860ko hamarkadan beste jabe bat ere ezagutuko zuen, Eduardo Coste y Vildosola hain zuzen. Honek ehundegiaren negozioarekin jarraitu zuen. Utzi zioten arte behintzat.
Bigarren karlistadan aurreko gudan erakutsitako balio estrategikoa beste behin ere agerian jarri zen, eta orain ere karlistek erre egin zuten. Hortaz, Bizkaiko historian lehenbiziko ehundegia izan zena bere horretan geratu zen. Coste y Vildosola jaunak ehundegia baztertu eta errotaren berreraikuntzari ekin zion, luxuzko ogia egiteko asmoarekin, eta horrela izan zen 1920ko hamarkadan negozio hau ere utzi behar izan zuten arte.
Gaur egun luxuzko ogirik ez, baina bere historian hainbat gorabehera ezagutu dituen eraikin eder honek kalitatezko euskal irakaskuntza aurrera eramatea du bere helburu, eta maiatzaren 27an bisitatu nahi duen ororentzat zabalik izango ditu bere ate zahar bezain berriak.


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude