ARLO ZIBIL ETA MILITARREAN ARITUKO DA LA NAVAL

  • Euskal Herriko eta Espainiako ontzigintza sektoreak krisialdi larria izan du eta hainbat ontziola itxi da. Sestaoko La Naval, Bazán eta AESAk osatutako Izar talde publiko berrian integratu da eta ontzigintza zibilean eta militarrean aritu daiteke.

2021eko uztailaren 23an
Sestaoko La Naval ontziola, orain arte Astilleros Españoles SA (AESA) enpresako partaide zena, jarduera zibil eta militarrean arituko da lehen aldiz bere historian. Horrela esan daiteke Espainiako Estatuko ontzigintzako Izar talde berriak aurreikusten dituen planak kontuan izanik. Talde hori garai bateko Bazánen eta AESAren bat-egitetik dator. Nolanahi ere, hori guztia Bruselak esaten duenaren mende dago, oraindik. Bitarte horretan, dagoeneko badira egitasmo jakin batzuk Bruselak argi berdea eman orduko gauzatuko liratekeenak.
Egitasmo horiek egiaztatuko balira, Sestaoko La Naval berrindarturik atera daiteke eta gaur egun dituen 1.200 langile finkoen lanposturik galdu gabe jarraitzeko aukera izan dezake, azpikontratu bidezko enpresetan ere eragin onuragarria izanik. Gogoan izan behar dugu, La Navalek hainbat birmoldaketa jasan behar izan duela dagoeneko, nahiz eta gogorrena AESAko beste ontziola batek jasan zuen, enpresa gisa guztiz suntsitu ondoren, gaur egun Bilboko musika eta dantza jauregi bihurtu den Euskaldunak.


IZAR, ONTZIGINTZAKO TALDE PUBLIKO BERRIA.

Izar ontzigintzatalde berriak ordezkatu du garai bateko Bazán eta AESA (Sestao, Cadiz, Juliana, Manises, Astano, Puerto Real eta Sevilla) ontziola publikoak. Talde berri honek lau negozio ildo izango ditu: ontzigintza, propultsioa eta energia, konponketak eta sistemak eta armak.
Izarrek ontzigintzan duen etorkizunerako planak -Sestaoko La Navali dagokion planak- hautsi egiten du ontzigintza zibilaren eta militarraren arteko antzinako bereizketa. Horregatik bietariko ekoizpen zentroetan egituratzeko asmoa dute, bi jarduera horien arteko osagarritasun maila handiaz baliatzeko. Bazán enpresatik datorren Sistema eta Armen jardueraren barruan, planak gaur egungo industri ereduari heltzea proposatzen du, negozio unitate bereizi gisa, Bazáneko ekoizpen zentro bakarrean biltzea alegia.
Sestaoko La Navalen, zantzu guztien arabera eta behin-betiko Industri Plana ezagutzera ematen den bitartean, ingeniaritza eta ontzigintza bultzatuko direla esan daiteke. Ekoizpen zentro guztientzako aipatutako bietariko ekoizpen horretan (zibila eta militarra), La Naval ozeanografiako sailean kokatuko litzateke, Astano eta Cartagenarekin batera. Ozeanografiako sailak hiru ontzi mota egingo lituzke: ozeanografi eragiketak, ozeanografi ustiapenak eta itsaspearen kontrola egiteko prestatuak, eta lehenengoak izango lirateke ekoizpen berriak garatu eta merkaturatzen. Aurten bertan urpeko ozeaniko berri bat diseinatzea sartzen da Izarren egitasmoen barruan, eta, halaber, gasa ateratzeko ontziak eskaintzeko oinarriak jarriko dira 2002. urterako. Gainera, egitasmo berri horiek ez lirateke eragozpen izango La Navalek gaur egun burutzen dituen jarduerekin jarraitzeko, hots, kimika ontziak, gas ontziak, petrolio ontziak, off-shore plataformak, dragak eta abar egiteko.
Egitasmo hori dena gauzatzeko inbertsio handiak egin behar dira, eta, horretarako, Bruselaren erabakien zain daude oraindik. La Navalen kasuan inbertsioak gaur egungo hobekuntza programarako izango lirateke, esate baterako, dagoeneko abian den 200 tonatako garabi bat eraikitzeko, ontziak granailatu eta margotzeko bi kabina gehitzeko eta elaboraziorako bi tailer berri eraikitzeko.
Izar talde berria jardunean jartzeko 122.000 milioi pezetako (4.880 milioi libera) inbertsioak aurreikusten dira orokorrean. Horietako 62.000 milioi pezeta (2.480 milioi libera) ekoizpen sistemak modernizatzeko erabiliko dira, 55.000 milioi pezeta teknologi berrikuntzarako eta beste 5.000 milioi pezeta giza baliabideak birziklatzeko.
Hain zuzen ere, une honetan 1.200 lagun ari dira La Navalen lan egiteko prestakuntza bereganatzen. Horrela, Euskadiko Itsasoko Industrien Elkartea (ADIMDE) eta Itsas Gaietarako Euskal Foroa ari dira arduratzen 1.200 lagun horien prestakuntzaz, La Naval gas-ontziak egiten hasten denerako. Aurreikuspenen arabera euskal ontziola honek datozen urteetan 850etik eta 1.200ra bitarteko langile kopurua kontratatuko du. Bi erakunde horiek diotenez, prestatzen ari diren pertsonen artean, langabezian daudenak eta emakumeak ari dira bultzatzen bereziki. Ikastaroak hasiak dira eta soldadura, galdaragintza eta muntaketa arlokoak dira.
Planaren lehen bost urteko epean (2005) Izarrek urtean 290.000 milioi pezetako diru-sarrerak izatea aurreikusten du, 1995ean izandako 168.150 milioi pezetak nabarmen gaindituz. Aurreikuspen horiek beteko balira, zergak ordaindu ondorengo emaitza garbien arabera, 4.700 milioi pezetako irabaziak lortuko lirateke, 1995eko 99.259 milioi pezetako galerak izan ordez. Eskarien kartera 1995eko 253.754 milioi pezeta izatetik 600.000 milioi pezetara igaroko litzateke halaber 2005. urterako.


200.000 MILIOIko fakturazioa.

Euskal Herriko ontzigintzaren inguruko industria laguntzaileak, gehien bat Bizkaian eta Gipuzkoan biltzen denak, 200.000 milioi pezeta inguruko fakturazioa izan zuen joan den urtean, 1999ko 185.000 milioi pezetak gaindituz. Fakturazio horren %70 kanpotik dator. Horrela ageri da Itsasoko Gaietarako Euskal Foroak joan den urtarrilean egin zuen III. Batzar Nagusian adierazitako datuetan. Sektore horrek 15.000 pertsona ingururi ematen dio lana, eta berrindartu nahian ari da, 80ko hamarkadan eta 90eko hamarrekoaren zati batean jasandako krisialdi larria gainditu ostean.
Dirudienez ontzigintzaren industria laguntzailea krisialditik atera da, eta etorkizuna arduradunek diotenez, nahiko itxaropengarria da, lortzen ari den lan aukera kontuan izanda. Batetik, Sestaoko La Navalek lan iturri garrantzitsua aurkitu du gas ontzietan eta dragetan, lau urterako lana ziurtatuz, eta Izarren barruan dituen helburu berrietan, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko euskal arrantza ontzien berrikuntzan, datozen sei urteetan ontziolei eta industria laguntzaileari lan ugari eskainiko diotelako.
Industria laguntzaileak zerbitzu eta ekipo integratuak eskaintzera jotzen dute erantzukizuna partekatuz eta teknologi maila handia eskainiz. Itsasoko Gaietarako Euskal Foroko arduradunek diotenez, ontzigintzaren industria laguntzailea funtsezko osagarria izango da ontzigintzaren garapenean. Datuek oso garbi hitz egiten dute. Ontziola handiek ontziaren kostuaren %65 azpikontratatzen dute, beraz ontziolako lanpostu bakoitzeko 3,5 lanpostu sortzen dira. Nolanahi ere, bere kezka erakutsi du, mundu osoan zehar ontzigintzako industria laguntzaileak lehentasunezko garrantzia hartu arren, Espainiako Estatuaren gainerakoan ez duelako behar bezalako interesik bereganatzen.
Itsas Gaietarako Euskal Fondoak urte honetan zehar jorratuko duen helburuetako bat distantzi txikietarako itsasoko garraioa bultzatzea izango da. Gai hori segurtasunarekin eta ingurumenaren arazoarekin oso loturik dago, errepideetako bide-sareak gaur egun duen saturazioa ikusirik. Iazko Espainiako Estatuko inportazioen %90,4 eta esportazioen %72,3 itsasoz garraiatuak izan ziren. Euskal foro honetako arduradunek diotenez, defizit handia dugu itsasoko garraioen balantzari dagokionez -300.000 milioi pezetakoa-, eta horrek garbi erakusten du defizit hori murrizten lagunduko lukeen hemengo flota propio bat izatearen garrantzia eta premia.
Euskal Herriko ontzigintzako industria laguntzaileak bere etorkizunean duen erronka nagusienetako bat finantzaren eta zergen arloa bermatzea da. Aurtengo abenduaren 31n desagertuko dira zergapizgarriak, eta zentzu horretan euskal ontziolak egoera okerragoan egongo dira denbora horretan prestatzen aritu diren Holanda edo Alemaniakoak baino. Euskal Herriko ontzigintzako industria laguntzailea guztiz lehiakorra da ontziola txikien esparruan, baina, sarritan, eraikitzaileek Holandara edo Alemaniara jotzen dute, han finantzaketarako baldintza hobeak eskaintzen dizkietelako. Horregatik, alemanekin eta holandarrekin lehian aritzeko dagozkien zerga-laguntzak eskatzen dituzte Itsas Gaietarako Euskal Foroko arduradunek.

EUSKALDUNA, SUNTSIKETA ETA GALERA
Azken hogei urteotan ontzigintzaren sektoreak, Euskal Herrian nahiz Estatu osoan, krisialdi larria jasan du, eta hainbat ontziola historiko itxi beharra eragin du, besteak beste Bilboko Euskalduna. Aurrez esan dugun bezala, horrekin batera, 21.000 lanposturen galera ere eragin du. Ondorio tamalgarri horietan zerikusi handia izan dute enpresa publikoaren kudeaketa txarrak eta aldian aldian boterean egokitu den alderdi politiko bakoitzak bere interesetarako erabili izanak, baina, hala ere, ez dira hondamendi lazgarri horren arrazoi bakarrak izan. Horrela, garrantzi handia izan dute, batetik, ontziola korearren lehia-jokabide makurrak, beren ekoizpen kostuak baino %20 merkeago salduz, eta, bestetik, herrialde gehienetan aurrekontu militarretan egindako gastu murrizketak.
Egoera horrek, Espainiako Estatuko ontzigintzaren sektorean zehazki, lau birmoldaketa-plan eragin ditu bata bestearen ondoren 1984tik 1999ra bitartean, aipatu dugun lanpostu galera ikaragarria eraginez. Bazánen 8.203 lanpostu galdu ziren eta AESAn 13.432 lanpostu -Euskalduna itxiz eta La Navalen ehunka lanpostu galduz-. Garai horretako galera ekonomikoa izugarria izan zen, bilioi erdi bat pezeta ingurukoa, 403.389 milioi pezeta AESAn eta 105.740 milioi pezeta Bazánen.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude