BA OTE DAKI INORK NOR DEN BURGESA?

  • Gizaki oro bizimodu hobe baten bila ibili ohi dela-eta, burges ukitua, askok arbuiatzen zuena, gizaki guztien ezaugarria ez ote den galdetzen zuten alean.

2021eko uztailaren 15ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Langileen eguna oraindik gogoan zeukatelako, edota langile borrokak egunetik egunera gehiago ugaltzen ari zirelako, gauza da Marx eta honen irakaspenak zekartzatela kontura ZERUKO ARGIAren arduradunek asteroko gogoeta eskaintzerakoan. "Nor burgesa?", galdetzen zuten izenburutik. Izan ere, horixe baitzen gakoa!


DENAK ONAREN ETA HOBEAREN BILA

"Iñork ez dio, dakila, bere buruari gaitzik egiten. Ez-eta bere buruari bizia kendu dionak ere", baieztatzen zuten lehenik eta behin. Eta beren baieztapena zalantzan jar zezakeen norbait izan zitekeelakoan edo, esandakoari honakoa gehitzen zioten: "Bere ustetan -hau da, bere buruaz beste egindako pertsona horren iritziz- ez baitu egin ori bere kaltetan. Ark ere zerbait ona nahi du beretzat eta horregatik il du bere burua". Erabat ados egon gintezke iritzi horrekin (idazlantxo hau zirriborratzen ari den hau hala dago behintzat), baina Kaputxinoen ardurapean zegoen aldizkari baten editorialean agertzeko ausart samarra ere bazela ezin ukatu (Aita Santutik hasita, Eliza osoa aurka izango zutela pentsatzerik ere badago). Hala ere, beste bat zen beraiek hizpide zuten auzia: "Alderantziz esanda, denak onaren eta obearen billa gabiltzala. Ori dugu denek motorra: Gure obe-beharra. Zuzenetik edo zeharretik, denek ara iritxi nahi dugu".
Are gehiago ere gertatzen zen, Z. A.ren ustez behintzat: "Ola dijoa aurrera gizadia bere burua gaindituz urtetik urtera. Marx-ek liokena mundua -eta kosmosa zerbait- gero eskuragoiago ari zaio gertatzen gizonari; eta obeki esanda nahi ba-da, ari du egiten. Alde-aldera behintzat, ori ez dago ukatzerik".
Oso garbi zeukatela mezua, bederen, ez, ez dago ukatzerik, nahiz eta artikuluska hau izenpetzen duen honen buruarentzat mezua korapilotsuegia gertatu: pitorik ez diela ulertu, alegia. Inprenta arazoren bat, edo Pilar Iparragirreren adimen kamutsa ote hemen errudun? Auskalo! Dena den, eta irakurle argiaren mesedean, hor doa, testualki, editorial hartan eskaintzen zen mezuaren jarraia: "Komunismoaren aitak arrazoi du, gizonak burruka bat ari duela munduarekin esaten digunean. Eta egi da ere, burruka ortan gizona ari dela gallentzen, alde batera behintzat, berriro esanda. Munduaren sekretoak argitzen ari da gizona eta sekreto oien giltzak pillatzen dijoa, mundua bereago duelarik egunetik egunera eta etekin obea ateratzen diolarik. Eta munduarekiko burruka gozatu aiñean, eskuratzen baitoa lehenago eta etsaiago zuena, gizonaren biziera goxatuz doa. Nork uka dezake ori? Arazo berriak sortzen zaizkiola? Aurrerapenak bere kontribuzioa eskatzen duela? Bai. Eta zer?".


BERDINTASUN EZA

Ziurtasuna ziurtasun, bazen lainorik bestenaz hain argi antzematen zuten zeru horretan ere, antza. "Aberastasun oiek, ordea, ez dira berdin banatzen eta erosotasuna ere etzaie deneri berdin sortzen. Ori da benetan tamalgarria. Eta or horrela gertatzearen errua, mundu guziak daki, kapitalismoak du eta ortaz baliatzen direnak burgesak dira eta oiek ere mundu guziak daki zeintzuk diren".
Mundu guziak jakin? Hori usteko zuen! Ea gure aldizkariak zuzentzen zizkion galderei egoki erantzuteko gai zen! "Baiña, ote daki gero iñork nor den burgesa? Ote daki gero iñork nork alferrik galduko dituen besteek eskas dituztenak? Errez da emen besteri errua botatzen. Errez da esaten alako eta olako dira munduko pobrezari eusten diotenek eta ugariagotzen dutenek; baiña ahal duten guziek ondasunak pillatu ta pillatu ikusten diran bitartean, ez da errez asmatzen zein dan burgesa. Nork ez ditu ezagutzen bat eta bi baiño gehiago pobre izanak, egokiera izan dutenean aberastuak? Nork ez du ezagutzen langilleri eri lapurretan ari dan langillea? Besteri arria bota baiño lehen, bere buruari begiratu behar lioke bakoitzak eta ikusiko luke bera ere nola sartua dagon aberats izateko bidean, benetan izatera iritxi ez ba-da ere. Norbaitek esaten duena, aberats ez direnak ez dira nahi ez dutelako, ezin dutelako baizik. Ez-eta ere ahalegiñak egin ez dituztelako".
Beraz, bokazioz bada ere, denok burgesak!.

KORONELAK
J.E, 1971-V-09
Greziako koronelak ospatu dute agintaritza artu zuten beren laugarren urtea. Aldizkari burgesak isillean pasa nahian bezala ez dute asko aipatu gertaera hau. Izan ere, beldurra baitago egiari kopeta erakusteko. Askoz errazago patxara faltso batean jarraitzea! (...) Grezia diktadura militar baten menpean arkitzen da. Ahalegiñak egin ditu koronel talde horrek propaganda eta diplomazi bidez egia hau izkutatzeko baina alferrik. Burua duan edonorrek ezin onartu lezake 1967gnean gertatutakoa. Greziaren egoera etzan ain gorria, Papandreu etzan ezkerreko gizon bat. Ezkerra bestalde etzegoen prestatua iraultza baterako. Ezkerra ahula zan. Erbestetik ere etzetorren erasorik. Egoera ekonomikoa ere etzen txarra. Sozial arazo gogorrik etzen azaltzen momentu artan behintzat. Beraz, klasiko ikuspen batean etzegon kondiziorik agintaritza faszista bat sortzeko, edo diktadura ezartzeko. Baina ala ere gauzak besterantziz gertatu ziran eskemaren egokitasuna puskatuaz. Zalantzarik ez dago burgesia aundiak ondo ikusi zuala aldakuntza baino gehiago Iparramerikarren laguntza izan zutela aitortu beharra dago (...).

URBASAKO ARTZAIAK ETA GAZTA
Astez aste, 1971-V-09 diote.
Izan ere, Palenzian lan egiten duen enpresa batek ardi-esnea litroa hamasei pezetatan erosten omen die. Ala, artzaiak orrekin nahikoa dutela, eta arriskuari ortzak erakutsiaz, esnea saldu eta kitto gelditzen dira.

ZEIN DA GOGOETALARI?
Gurutz Ansola, 1971-V-09
Herritar langille gazte batekin hizketatu berria dut langille eta gogoetalarien arteko arazoa. Goi-mailla batetan, aski garbi agertzen zitzaigun arazoa. Baiña hauzia lurreruntz eta gure herriruntz jeisten eta hurbiltzen hasi zenean, argitatik itzalera, eta, ondoren, ilunpetara jautsi giñan. Ez genekien pausoak nora zuzendu, eta itsumustuka genbiltzela, eten beharrean gertatu giñan hain gogozkoa genduen hizketaldia. Gogoeta egin nahi izan dut, neurekiko, illunean utzi genduen hauziaz. Langille bi eta gogoetalari bi giñan solasean. Langille biek, haatik, txit argiak eta pentsatzailleak dira, eta, nola ez, herri-ekintzetan asmoz eta jakitez dihardutenak. Egiazko gogoetalariak ez dauka beste biderik langilleariaren alde jakitatea eta ahalegiñak eskeintzea baizik. Gisa hontakoa zen, hauzitan genbilkigun arloa. (...) Gaurko gizarteak, estratejia osotua eskatzen dio sindikalismoari, lantegietako hauziez gaiñera ekonomiaren, kulturaren eta politikaren alor eta arlo guziak besarkatu behar bait ditu. Sindikalismoak, halere, nahiz erakunde politikoa ez izan, ez du politika ekintza baztertzen. Aitzitik, oro har, ez dago gaur egun sindikalistarik, aldi berean politiku ere ez denik. Kondizio hauetan, sindikalismoak eskeintzen dio gogoetalariari, herri-ekintzaren alde ahalegintzeko hauta dezakeen biderik egokienetarikoa. Langilleekin berekin ahaleginduko da, langilleen alde eta herriaren alde (...).


Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude