ATZOKO BURDINETIK BIHARKO TITANIORA

  • Nerbioi (eta Ibaizabal) ibaia itsasoratzen den inguruak betidanik "madarikazio turistiko" modukoa jasan behar izan du, kanpoko jendeak ez baitzuen uste bertan ikusteko moduko ezer zegoenik. Bertako industrializazio basatiaren garaiak atzean utzi ditugun honetan, hots, postindustrializazioa nagusi bizi dugun honetan, gauzak aldatuz doaz. Alde batetik, bertako instituzioek lurralde kutsatuari aurpegia garbitu nahi diotela dirudi, eta beste alde batetik, bidaiariek alde honi beste modu batean begiratzen diotela ematen du. Izan ere, populagunerik handiena, Bilbo, itxuraldaketa erradikalaren prozesuan murgildu omen da (Guggenheim Museoa ikur duen prozesua), bere zikin-itsusi ospe hori alde batera utzi nahirik. Ezkerraldeari dagokionez, bi adibide ematearren, meatzari gune zigortuan "gizakiak eragindako altxor naturalak" izenda genitzakeenak azaleratzen ari dira, eta Pobeña ezezagunean gure hondartzarik bitxienetako bat dugu. Eskuinaldeko glamourra berriz, ez dago aurkeztu beharrik, baina bai beharbada Galea inguruko mirariak...

2007ko otsailaren 21ean

Euskal Herriko hiriburu postindustriala

Nerbioi ibaiaren bi aldeak jorratzen dituen ibilbide honi hasierarik egokiena emateko leku bakar batetik has gaitezke, berari esker izugarriki hazi den Bilbotik, Euskal Herriko populagunerik handienetik alegia. Hori bai, Bilbo bere osotasunean (zati handia behintzat) ikusi nahi badugu, gure gomendioa "0 km"a Artxanda mendian izatea da, bertatik hiriko paisaia atsegina izango baituzue.
Hirirantz jaitsiz, berehala erdigunera abiatu beharrean, bizkaitarren eta bereziki bilbotarren artean hain maitatua den Begoña Basilika ikusgarria bisita dezakegu.
Oraingoan bai, Bizkaiko hiriburuan sartzeko moduan gaude; gainera, gaur egungo eta etorkizuneko Bilbo islatu nahi duen ikur garrantzitsuenaren ondotik (edo erditik) egingo dugu, Guggenheim Museo harrigarritik alegia. Honez gain, turistikoki ospe handirik izan ez duen hiri honek gauza askotxo erakusteko ditu, orokorrean kanpoko jendeak uste duena baino askoz gehiago: Alde Zaharreko giroa, zabalguneko etxebizitza oparoak, museoak eta abar luzea.

BILBO
Euskal Herriko hiririk handiena Nerbioi ibaiaren bukaeran kokatzen da, mendiz inguratuta (hortik datorkio "Botxo" ezizena). Izan ere, euskal industri eta merkatal motore den hiri honen garapen eta garrantziaren zati handi bat bere kokapenari zor dio. Horrela, Nerbioiren itsasadarra mendez-mende Bilboko izaera eta bizimodua moldeatzen joan dela esan daiteke, betidanik barnealdearen eta itsasaldearen arteko komunikazio bide pribilejiatua izan baita; itsasadarrak merkatalgaiak, industriak eta pertsonak erakarri ditu, gaur egun ezagutzen dugun Bilbo Handia sortuz.

Historiari begirada bat
Hasieran eskumaldean kokatutako nekazari eta arrantzalez osaturiko hiriska bat zen, baina pirata normandiarren erasoak zirela-eta, ezkerraldera mugitu ziren (Bilbo Zaharra). Halere, 1300eko ekainaren 15ean, On Diego Lopez de Harok hiri gisa fundatu zuenean, eskuinaldean egin zuen.
Hiri berria, bizkaitar burdin eta gaztelar artileari esker, oso bizkor hazi zen. Horretara lagundu zuten baita ere Bizkaiko Jauntxoek emandako pribilejioek, Bermeori merkatal-plazaren estatutua kentzea, eta, azkenik, Urduñatik Bermeora joateko Bilbotik pasatzeko beharrezkotasuna.
XVI-XIX. mendeen artean Bilboko bizitza bi erakundek arautuko zuten: Udaletxea eta Kontsuletxea (hau merkataritzaz arduratzen zen). Merkataritza eta itsasoari loturiko enpresek aberastuta, Bilbok garapen garaiak ezagutu zituen, baina nekazal-herriekiko tentsioak ere bizi zituen, hauek Bilbo beren kontura aberasten ari zela pentsatzen zutelako. Izan ere, hiria bere interesak gordetzeko aginte zentralarekin aliatzen zen, askotan herrien interesen aurka. Horregatik, 1631, 1718 eta 1804an matxinadak izan ziren.
Independentzia Gudan frantsesek bi aldiz okupatu zuten, baina Gerra Karlistek eragin handiagoa izan zuten, liberalen gune izanik karlistek hainbat aldiz setiatu zutelako. Hauek amaitzean, Bilboko industrializazio izugarria dator (industria astuna), bere izaera erabat aldatuz: finantzatzeko bankuak sortu ziren (1857an Banco de Bilbao), hiriaren garapen handia izan zen (1876an Zabalgunea, eta geroago Ezkerraldea) eta hiria bera handiagotzen joan zen (Abando, Begoña, Deustu... irentsiz). Honek guztiak eta etorkin guztiek (langileria izeneko klase soziala eratzen hasi zen) gaur egungo itxura moldatuko zuten.
Guda Zibilean Euskadiko Gobernu Autonomoko hirigune izan ("burdinazko gerrikoak" iraun zuen arte), eta gudaoste zaila bizi izan ostean, 60ko hamarkadan bigarren industrializazio eta etorkin-uholdea ezagutu zituen. Horrek, diru berriaz gain, urbanizazio, itxura eta kutsadura arazo galantak ere ekarri zituen, gaur egun ahal den neurrian konpontzen ari direnak.
Gaur egun, Bilbo XXI. mendean funtzio garrantzitsua bete nahi duen hiri modernoa bihurtzeko ahaleginetan ari da, industriaz arduratzetik gero eta gehiago zerbitzugune izatera pasatzen ari den hiria.

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude