MUGAK GAINDITZEKO DOINUZ ETA HITZEZ DIHARDUTE ESKOLEK

  • Datorren maiatzaren 6an irakaskuntzak jai egingo du, bi gune eta bi lelo desberdinekin, baina bietan ziur festa giroa izango dela nagusi. Alde batetik, Herri Urratseko antolatzaileek Senpereko lakuan biltzen direnak "Doinuz eta hitzez" hornituko dituzte. Bestalde, Bilboko Etxebarria Parkera hurbiltzen direnek "Mugak gainditu" nahiko dituzte Euskal Eskola Publikoaren festan. Lehenak bere hemezortzigarren urteurrena ospatuko du, bigarrenak berriz hamargarrena.

2007ko otsailaren 21ean
Ate joka dugu dagoeneko Ipar Euskal Herriko Ikastolen Jaia. Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak direla-eta astebete aurreratua, ez da izango tradizioak dioen bezala maiatzaren bigarren igandean, lehenean baizik, hots, maiatzaren 6an, baina data aldaketaren gainetik Senpereko lakuan nagusi izango dena aldarrikapen eta jai giroa izango da. Aurten Herri Urrats jaiak 18. urtea betetzen du. Antolatzaile den Seaskak Baionan lehen gela ireki zuenetik 32 urte bete dira eta urte osoan une honetarako lanean izaten direnek egitarau zabala prestatu dio hara hurbiltzeko asmoa duenari.
Ohitura bihurtu den moduan, Herri Urrats jaia Senpereko lakuaren inguruan ospatuko da beste behin ere, beti leku berean eta jende berberak -Seaskak, eta ez Hegoaldean bezala lekuan lekuko ikastolak- antolatzeak dakartzan abantailekin, eta aurtengo leloa "Doinuz eta Hitzez" izango du. Hortaz, egitarau orokorrak beste urte batzuetakoei jarraikiko die, eta jaiak berak ez du aldakuntza nabarmenik jasango. Hori bai, Iparraldeko Ikastolen lehendakaria den Mixel Etxeberrik azaldu bezala, edizio honetan herri-artisautza bultzatzeko ahalegin berezia egin dute, jaiaren antolakuntzan parte hartzen duten artisauei egun horretan beren produktuak saltzeko laguntza berezia emanez eta hortik kanpo gerturatzen diren saltzaileak kontrolatuz. "Honetaz gain, publizitatea ere indartuko dugu, Iparraldetik etortzen den jende gazte mordo batek ez baitaki xuxen zer den Herri Urrats; orduan, aurten erabaki dugu Iparraldeko familia guztietarat igortzea egitaraua" dio Mixel Etxeberrik.


ERASOEN AURREAN INFORMAZIOA.

Ikastolen kriminalizazioa, hizkuntza eta politika nahastea, era guztietako erasoak... Hego Euskal Herrian ongi ezagunak diren hitz eta kontzeptuak dira, baina Iparraldean ere urteak joan urteak etorri era horretako kanpaina sistematikoa jasaten ari dira. Gainera, euskarak ez du Ipar Euskal Herrian inolako ofizialtasunik ezagutzen, horrek dakartzan era guztietako oztopo eta zailtasunekin, hizkuntza defenditzeko zein garatzeko orduan.
Seaska giro horretan bizi da aspalditik, batzuen erasoen eta gehienen ezjakintasunaren artean, urte askotako lan handiak giza sektore askorengan fruiturik azaleratzen ez duela ikusiz, eta lehenago ere irudi arazotsu horri aurre egiteko ahaleginak burutu baditu ere, aurten informazio eta harreman publiko kanpaina zabalari ekin diote Iparralde osoan. Mixel Etxeberri Seaskako lehendakariak kontatu digun bezala, "aspalditik jasaten ari gara horrelako erasoak, eta horregatik kanpaina bati ekiteko garaia eta beharra zirela uste genuen".
Alde batetik, Ipar Euskal Herrian gehien irakurtzen den egunkaria, frantsesezko "Sud Ouest", martxoko hiru astez
-astelehen, ostegun eta larunbatetan- Seaskaren mezua zeraman orri erdiko gehigarriarekin kaleratu da, errepide nagusi guztien ondoetan publizitate kartel handiak kokatu dituzte eta kanpainaren amaieran aipatutako egunkarian gehigarri koloretsua sartu zuten. Euskarazko eta frantsesezko triptiko deigarri honetan Iparraldeko hiritarrei ikastolen (hezkuntzaren lehen zein bigarren mailan) filosofia, funtzionamendu, irakaskuntza maila, zerbitzu eta azpiegiturei buruzko informazioa eman zaie.
Baina prentsa idatziaz gain, Seaskak euskal irratiak erabili izan ditu euskaldun etxe guztietara iristeko asmoz, eta familia frankofonoengana iristeko irrati nagusietan eguraldiaren informazioa babestera ere heldu dira. Honetaz guztiaz gain, Seaskakoek mintzaleku publiko bat antolatu dute eta beren mezua Iparraldeko hautetsi eta botere publiko guztiei ere bidali diete, dena ahalik eta jende gehien eta garrantzitsuenarengana iritsi asmoz. Azkenik, martxoaren 31n Ipar Euskal Herriko ikastola guztietan "ateak zabalik" delako eguna egin zuten, ikasleen gurasoentzat baina batez ere arrazoi bat ala beste medio orain arte beren seme-alabak Ikastolan sartu ez dituzten gurasoei begira.
Argi geratzen den moduan, oso kanpaina zabal eta garrantzitsu batetaz ari gara, baita esfortzu ekonomikoari dagokionez ere, baina Iparraldean ikastolek oraindik ere bizi duten egoera zaila ikusirik, Seaskak horren behar garbia gogorarazi du. Diotenez, jasandako erasoak oso garrantzitsuak izan dira, urte askotan zehar gainera, eta gizartearen artean ezjakintasuna zabaltzera lagundu izan dute. Orduan, kanpaina aurrera eramateko erabakia harturik, lehenbiziko gauza ikastolen berezko ahultasunak ezagutzea zen, prestatu beharreko kontraerasoaren mezu eta funtsa erabakitzeko, eta horretarako inkesta bat egiteari ekin zioten, batetik azken urteetan sartu diren guraso berriei eta bestetik ikastolara haurrak eraman ez dituzten gurasoei.
Hortik guraso guztiengan arruntak diren kezkak jaso dituzte, hala nola, irakaskuntzaren kalitatearekin zerikusia dutenak, baina beste alde batetik, ikastolei zuzenean eragiten dieten kezkak ere azaleratu dira, hots, lehenago aipatutako irudi okerrarekin zerikusia dutenak, hizkuntza eta politika nahastearen irudiarenak, alegia. Beste alde batetik, Seaskako arduradunak beste puntu batetaz konturatu dira, hau da, erabiltzen duten murgiltze eredua (haurra euskaraz ikasten hasi eta pixkanaka frantsesa sartu, beti ere komunikazio hizkuntza euskara delarik) ez dela behar beste ezaguna gurasoen artean, eta, ondorioz, hauetako askok ikastoletan ez dela frantsesik ikasten ustera iritsi dira, nahiz eta datuek ustea gezurtatu. Etxeberriren hitzetan, "frantsesa halabeharrez irakatsi behar dugu eta irakasten dugu, horretarako kontrolak ere izaten ditugu-eta; kontutan hartu behar da, gainera, nahiz eta euskaraz ikasi azterketa guztiak frantsesez direla, Frantziako estatu osoan azterketa eredu bakarra dela (azterketa ez du ikastolak egiten, hezkuntza arduradunek baizik) eta horietan gure ikasleek betidanik emaitza oso onak izan dituztela".
Guraso erdaldunek azaleratutako beste kezka nagusi bat beren seme-alaben etxeko lanak segitzeko arazoak izan ditzaketela omen da, baina Seaskak honi zein aipatu beste guztiei aurre egiteko asmo tinkoa erakutsi du.
Arazoak arazo, Mixel Etxeberrik itxaropentsu ikusten du etorkizuna: "inkestek euskaraz ikastea ongi ikusia dagoela erakusten dute, baina pauso hori ematerakoan informazio eskasa eta aipatu erasoak izaten dira; beraz, horrexegatik egin dugu informazio kanpaina".

1.858 IKASLEEN PREMIAK
Ipar Euskal Herriak biltzen dituen milioi laurden biztanleen artean, soilik hirutik bat da bertoko hizkuntzan aritzeko gai, eta are okerrago, hamarkadaz hamarkada kopuru hauek urritzen doaz, euskal hiztunen bataz besteko adina zahartzen doan bezalaxe. Iparraldeko euskaldun gehienek 50 urtetik gora dituzte, eta argi dago haur eta gazteek erabiltzen ez duten hizkuntza bat kondenatua dagoela. Horra hor, beraz, beste askoren artean Seaskaren lanaren beharra.
Gaur egun Ipar Euskal Herriko sei ikasletik batek euskaraz ikasten du; zehatzago esatearren, Seaskaren ikastolek bakarrik 1.858 ikasle biltzen dituzte, 23 ikastetxe, hiru kolegio eta lizeo batean, baina oraindik kopuruok handitzeko lan handia egiteke dago. Orain, Seaskako arduradunen kezka nagusia garapena da: "Horrekin loturik eraikuntzak daude, bizpahiru kolegio eraikitzeko ditugu-eta, gehi lauzpabost ikastola, eta horregatik botere publikoekin negoziatzen ari gara, guk zerbitzu publiko bat eskaintzen dugulako; baina ez hori bakarrik, gure helburua ez delako eraikin mordo bat izatea, klaseak ematea baizik" dio Mixel Etxeberrik.
Baina noski, beren ekimen guztiak aurrera eraman ahal izateko botere publikoen borondateaz gain herriaren laguntza pertsonala eta ekonomikoa behar dituzte, eta honetan garrantzi handikoa izan ohi da Seaskaren urteroko jaia, Herri Urratsen alegia, bildutako pertsona eta sos kopuruak. Esaterako, iazko edizioan jaiaren mozkinak milioi bat liberara (25 milioi pezeta) iritsi ziren, eta aurten kopuru hori gainditu nahi dute. Aipatutako milioi liberatik 400.000 libera (10 milioi pezeta) aurtengo irudi eta harreman publiko kanpaina zabalean gastatu dituzte, beste 200.000 (5 milioi pezeta) Seaskaren funtzionamendurako bideratu dira eta gainontzekoa hainbat ikastetxeren mantenu eta segurtasun arauak betetzeko erabili da. Maiatzaren 6 honetan aterako duten diruaz, berriz, oraindik ez dute zehatz-mehatz erabaki zer egingo duten, horrelakorik Seaskaren Ikastola Kontseilu Nagusiaren aurrean aurkeztuko diren proposamenen artean erabakiko baita, baina aurreratu digutenez normalena zati bat Seaskaren funtzionamendurako, beste bat eraikuntza eta mantenu gastuetarako eta azkenekoa ekimen zehatzetarako erabiltzea litzateke. Seaskako zuzendariaren hitzetan, "hori guztia biltzen den diruaren arabera. Guk iaz baino gehiago jaso nahiko genuke, noski, baina hori ez dago gure esku".


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude