HAMARGARREN EDIZIORAKO GURASOAK ELKARTU DIRA

  • Maiatzaren 6an Bilboko Etxebarria Parkean Euskal Eskola Publikoaren festa egingo da. X. urteurrena den honetan antolatzaileek mezu bat zabaldu nahi dute jendearen artean, XXI. mende honetan oraindik gainditu beharreko mugak ugariak direla.

2007ko otsailaren 21ean
Euskal Eskola Publikoa XXI. mendean sartu da eta ongi etorria eman nahi dio erronka eta itxaropen berriekin. Horregatik Hizkuntzen Urte Europarra ospatzen den 2001. urte honetan jai handia prestatu du maiatzaren 6rako Bilboko Etxebarria Parkean. Hamargarren edizio honek "Mugak gaindituz" izango du lelo nagusia, oraindik ere irakaskuntza publikoak gainditu beharreko oztopoak handiak direlako, euskaraz izateagatik, plurala izateagatik, kultura artekoa izateagatik, lege arazoak tartean daudelako... eta hauei aurre egiteko oraindik lan handia egin beharko delako.
Festa nagusi honek helburu argiak ditu, hala nola, euskal eskola publikoa kalera atera eta bere irudi publikoa indartu, bere kalitatea aldarrikatu, guraso elkarte guztiak inplikatu eta eskolaren aldeko borroka indarberritu, leloak dioen bezala oztopatzen duten mugak gainditu asmoz.


HISTORIA LABURRA BAINA ASMO HANDIAK.

Euskal Eskola Publikoa, gaur ezagutzen dugun bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat 1993ko lege batekin sortu zen, ordura arte ez baitzegoen irakaskuntzari buruzko euskal lege autonomikorik, nahiz eta horren eztabaidak dozena erdi urte lehenago hasi. Urte horretara arte zeuden hiru sareak (publikoa, pribatua eta ikastolen mugimendua) bi bihurtu ziren, ikastolei publikotasunaren edo sare pribatuan sartzearen alternatiben artean erabakiarazi zitzaienean. EAEko gaurko euskal eskola publikoa beraz, lege eta prozesu horien emaitza da, Ana Izagirre Euskal Herriko Gurasoen Elkarteko lehendakariak azaltzen digun bezala. Dena den, berak aitortzen du, oraindik gauza asko egiteke dagoela: "Euskal Eskola Publikoaren legea beharrezkoa zen eta ateratzea garrantzitsua izan zen, baina oraindik gauza garrantzitsuak geratu dira bidean, hala nola, gure hezkuntza sistemarekin egin nahi duguna; koska zera da, zer nolako hezkuntza sistema nahi dugu? Horri heltzeko, legean gauza dezente aldatu beharko lirateke, eta egiten ditugun kanpainak hortik joaten dira, eztabaida hori sortu asmoz". EAEko ikastetxe publikoez gain, erakunde honek Nafarroako Sortzen sarekoak eta Iparraldeko Ikas-Bi sarekoak biltzen dituela esan behar da.
Gauzak horrela, antolatzaileek azpimarratzen duten moduan, milurteko berrian etorkizunari ateak ireki behar zaizkio, baina orain arte aldarrikatutako helmuga gogoan izanik, hau da, etorkizuneko irakaskuntza izatea, erronkei erantzuten diena, guztion artean eta guztiontzat eraikitakoa, norbanakoari zein kulturari moldatutakoa; handia edo txikia, herrikoa edo hirikoa, baina azken finean euskal eskola publikoa.
Hori guztia kontuan hartuz, oraingo helburua -eta baita leloa ere- legeak, bizitzak eta lurraldetasunak sortzen dituzten mugak eta oztopoak gainditzea dute, muga pertsonal, sozial, administratibo zein legalak alegia, eta horixe bera aldarrikatuko dute Euskal Eskola Publikoaren X. Jai honetan.
EHIGEren bataio publikoa. Aurten gainera festa honetan Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen sorrera nabarmenaraziko da. Erakunde hau aurtengo martxoaren 30ean jaio zen Bilboko Guggenheim Museoan eginiko ekitaldian, iazko maiatzaren 10ean Donostiako Kursaalen hasitako prozesuari bukaera emanez. Elkarteak Euskal Herri osoko 202.000 inguru ikasleren gurasoak biltzen ditu (81.000 Bizkaian, 45.000 Gipuzkoan, 23.000 Araban, 50.000 Nafarroan eta 3.000 Ipar Euskal Herrian) eta helburu nagusi batzuekin sortu da. Hain zuzen, herrialde bakoitzeko ezberdintasunak kontutan hartuz berezko hezkuntza sistema, euskal hizkuntza eta kultura defendituko dituzten hezkuntza-ekimenen alde lan egitea, Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna defendatzea, eskola euskalduna, dohainekoa, bateratzailea, aurrerakoia, berritzailea, autonomoa eta demokratikoa bultzatzea, seme-alaben heziketarekin zerikusia duten gaietan erabakitzeko ahalmena izatea edota eskola ingurune sozialean uztartzea helburu nagusi hauetako batzuk dira.


DEBEKATUTA DAGO ASPERTZEA.

Jaiaren antolatzaileak berez Euskal Herriko guraso elkarte guztiak izan ohi dira, baina aurten Bilbon izango denez Bizkaiko Elkarteak hartu du erantzukizun nagusia. Hauek prestatutako egitarau zabalean denetarik izango da. musika ekitaldiak, kale animazioa txistulari, hankaluze eta musika taldeekin, herri-kirolak eta dantzak bezalako ikuskizunak, umeentzako puzgarri eta ohe elastikoak, antzerkia, txotxongiloak zein pailazoak, denetariko jolasak eta tailerrak... Goizeko 10:00ak eta gaueko 20:00ak bitarteko egitaraua bukagaitza da. Bilboko Etxeberria Parkean egingo diren hainbat ekitaldiren berri alboko taulan duzu.


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude