EGUNERO PITTIN BAT HILTZEN GARELAKO

  • "Bancarrota" antzezlana estreinatu berri du Legaleón-Tk. Heriotzaren gaia ardatz hartuta ideia eta irudi zorrotzak jaurtiz aurkezten digu ikuskizuna talde irundarrak, beti ere ikuslearengan sentsazio berriak sortu nahian.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bizitzako zirrikituetatik maiz sumatu daitekeen heriotzaz mintzo da "Bancarrota" ikuskizunean Legaleón-T, ohi bezala antzerkia ulertzeko modu pertsonal bat lanabes hartuta. Konpainiak bere hastapenetatik egin duen moduan antzerkia, mugimendua, keinua eta hitzak harremanetan jarriz sortua da azken lan hau. Emozioaren eremuak aztertuz keinuen, soinuen eta zentzuen poesia bilatuz. Proposamen berrien aurrean zabalik dagoen ikuslearentzat sortutakoa da, beraz, "Bancarrota". Gazteleraz lan egiten duen Legaleón-Tek hamabost urteko ibilbide luzea egina du antzerkiari buruzko estereotipoak apurtzen. Azken lan honetan taldeari aspalditik bueltaka zebilkion gai bat jorratu nahi izan dute: heriotza. Bizitzaren akaberaz, ordea, modu bitxi batez mintzatzea hautatu dute. Bihotzaren taupaden eteteaz baino heriotza poetikoago batez, hain zuzen ere. "Bancarrota"ren zuzendari Oskar Gomezek azaltzen duen moduan Anton Reixa galiziarraren "El silencio de las Xigulas" ("Xigulen isiltasuna") muntatu ostean heriotzaren gaia pil-pilean zegoen taldean. Testu bilketa lanetan hasita uste baino material gehiago topatu zuten: Espe Lopezek eta Oskar Gomez berak idatzitako ugari eta baita bizi izan zen bitartean heriotzari buruz asko hausnartu zuen Robert Filliurenak ere. Gomezek dioenez autore frantsesaren obra "Bancarrota"ren inspirazio izan da: "Artista plastiko gisa nabarmendu bazen ere niretzat poeta bat izan zen. Asko idatzi zuen poesia, artea eta antzerkiari buruz. Haren testuek harreman estua dute heriotzarekin, egunero denok pairatzen dugun horrekin. Filliuk 'gehiegi hiltzen nahiz' esaten zion egunerokotasunean galtzen goazen horri".
"Bancarrotak" ez du ez istoriorik ez eta pertsonaiarik ere (ez behintzat modu konbentzionalean ulertzen ditugun horiek). Guztira hemezortzi koadroz osatutako ikuskizuna da, entsegu gisa uler daitezkeenak. Guztiak proposamen irekiak dira, egunerokotasunean bizi ditugun gai horiei buruzko gogoetak. Zera da azken finean "Bancarrotak" azaleratzen duen kezka: Ez al gara egunero pittin bat hiltzen dutxatzen garenean, bazkaltzen dugunean, telefonoz hitz egitean edo larrutan egiten dugunean?
Javi Huete, Espe Lopez eta Ana Perez dira ideia, irudi eta proposamen horiek guztiak taula gainean gorpuzteaz arduratzen direnak. Eskenatokian noizbehinka irudiak erakusten dituen pantaila erraldoi bat eta musika aparailu bat besterik ez dutela espazioa bete egiten dute hiru aktoreek. Oharkabean haserretik algarara, isiltasunetik garrasira eta lotsatik exhibizionismora igarotzen dira aktoreak. Zentzuz beteriko kaos horretan aretoa gogoeta isiletik algara lotsagabera igarotzen da segundo batean.


Ikuslearen begirada jomuga.

"Antzerki zuzena, sinplea itxuraz, istoriorik gabekoa. Batez ere aktoreen lanetan oinarritutakoa eta eszenografia erraz batekin publikoarekin harreman zuzena bilatzen duena", halaxe definitzen du Oskar Gomezek Legaleón-Tren antzerkia egiteko modua. "Bancarrota"ren kasuan ere ildo horretatik jarraitu nahi izan du taldeak. Hemen ez dago aurkezpen, korapilo eta amaierarik. Sentsazio eta erreakzioak bilatzea dute xede nagusi Legaleon-Tkoek. Arrazoi horrexegatik aktoreek maiz zuzentzen dituzte euren hitzak eszenaurrera, baita taula gainetik jaitsi eta ikusleen artean nahasi ere. Antzezlanaren prestaketan talde guztiak bere errealitatetik zati handi bat ikuskizunerako eskaintzen du. Inprobisazio bidez eta proba ugari eginda lortzen dute azken emaitza xahutura iristea.
"Bancarrota"ko pertsonaiek euren aktoreen izena dute: Javi, Espe eta Ana. Aktore bezala oholtza gainean bakoitzak bere benetako izena erabiltzeak abantailak dituela iritzi diote taldekideek, Espe Lopezen aburuz, gainera, "tradizioko gauza da. Guk ez ditugu gure lanetan zentzu klasikoan ulertzen diren pertsonaiak erabiltzen, guk pertsona-funtzioak erabiltzen ditugu. Hauei gure izena jartzen diegu hein batean gure 'alter egoa'rekin lan egiten dugulako batzutan". Honek guztiak Legaleón-T taldearentzat ezinbestekoa den xede bat lortzen laguntzen du: hau da, ikuskizuna orain eta hemen gertatzen ari denaren ideia indartzen. "Bancarrota"n aktoreek ezezik publikoak ere berebiziko garrantzia du emanaldia gauzatzen ari den gunearekin batera. Emanaldi bakoitza elementu horien guztien irabiatu bat da.


Bizitzearen festa.

Antzezlanaren gaiak bere horretan ilun samarra eman badezake ere "Bancarrota" festa dibertigarri bat da, heriotzaz hitz egiten den arren bizitzeko hamaika motibo iradokitzen dituen lana. Hasieratik bukaerara berotasun handia zabaltzen du. Helburu nagusia hori izanik "Bancarrota"n aktoreak fokuen azpian biluztu egiten dira (psikikoki nahiz fisikoki). Ikuskizunean zehar tentsio nahiz dibertsio uneak tartekatuz doazen heinean etenik gabeko energia uholde bat nabaritzen da aretoan emanaldiak irauten duen ordu eta erdian.
"Bancarrota"k errealitate bat edo ugari islatzen dituen neurrian gaur egungo gizarte errealitateari buruzko printzak ere eskaintzen ditu. Hori dela eta, ez dio politika gaiei muzin egiten (Arnaldo Otegi eta Jose Maria Aznar hizpide dira, esaterako). Oskar Gomez zuzendariak ezinbestekotzat jotzen du egunerokotasunarekin lotutako lan batean errealitatea islatzea: "Bizitza eta heriotzaz hitz egin nahi baduzu ezinbestekoa da politikaz jardutea". Dena den, "Bancarrota" ez da inolaz ere lan ideologiko bat.
Euskal Herrian hainbat emanaldi eskaini ondoren, hilaren 29an Espainia aldera joko du Legaleón-Tk. Cuencako Arte Ederretako fakultateak antolatutako "Situaciones" jaialdian parte hartuko baitu. Taldekideek "Bancarrota"ren bertsio murriztu bat prestatzeko asmoa dutela agertu dute, batez ere lana areto txikiagoetara eraman ahal izateko. Hori dela-eta, ziur aski, Euskal Herrian ikusteko aukera zabalagoa izango dugu.


Azkenak
2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


2024an Euskal Herrian estreinatutako 900 filmetatik bi baino ez dira euskaraz izan

Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


1936ko Gerrako Haurrak
Bidaia itxi gabea

1936ko Gerran milaka haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten faxisten bonbetatik ihes egiteko. Frantzia, Katalunia, Belgika, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna eta Amerikako herrialdeetara joandako horien historia jasotzeko zeregin erraldoiari ekin dio Intxorta 1937... [+]


Eguneraketa berriak daude