POLENA AIREAN, AZKURA SUDURREAN

  • Udaberriaren etorrerarekin batera askok alergien ondorioak jasan behar izaten dituzte. Sarritan horien sortzailea polena izan ohi da. Polinizazioa nola gertatzen den eta zorioneko eta zorigaiztoko polenak eragindako alergiaren ezaugarriak aztertu ditugu.

2007ko otsailaren 21ean
Polena, organu garraiatzailea izateaz gain, gameto arra babestuko duen egitura da. Lorearen alde emera iritsi eta ernalkuntza ahalbidetzen duenean beronen funtzioa bertan amaituko da. Polena garraiatzen deneko prozesu honi polinizazioa deritzo.
Polena garraiatzeko modu asko daude baina garrantzitsuenak, guztiok ziurtatu ahal dugun bezala, haize eta animali bidezkoa dira. Animalien artean intsektuak aipatu behar ditugu, nork ez du ikusi lorerik lore dabilen erlea.
Angiospermak, loredun landareak dira, lore hauek kolore eta usain tentagarria izaten dute eta honela intsektu asko, erreklamo hauek guztiek engainatuta lorera hurbiltzen da. Jakin gabe, landareen ugal funtzio garrantzitsuenean parte hartzen dute, polenaren garraioa. Garraio honetan laguntzeko, polen garauak substantzia oliotsuetan bildurik askatzen dira, honela itsaskorragoak izan daitezke. Beste kasu batzutan, egitura arantzatsuak izango dira, landarearen ondotik igaro daitekeen animaliaren bati erantsi ahal izateko.
Gizakioi ere oso erakargarri egiten zaizkigu loreak eta polinizazio horretan parte hartu dugu inoiz. Loraketa ikusgarri horien adibide asko aipa genitzake, ekilore, almendrondo, arrosa landarea... Badaude bestelako animali polinizatzaileak oso deigarri egiten zaizkigunak, adibidez hegazti txiki nektarzaleak kolibriak bezala, edo euli hegaztiak. Hauek denek, ntsektuen atzetik dabiltzala polinizazioan laguntzen dute. Saguxarrek ere ekintza honetan lagun dezakete. Zenbait ur landarek uraren bidezko polenaren garraioa burutzen du.
Polinizaziorako haizea erabiltzen deneko kasuetan, polinizazio anemofiloa denean, ezaugarri hauek guztiz aldatzen dira. Landare hauen loreak ez dira erakargarriak, orokorrean ez dute kolore ikusgarririk ezta usain tentagarririk ere. Haize bidezko polenaren banaketa errazteko ez dute substantzia oliotsurik. Normalean polen garauak txikiak eta leunak dira, honela flotagarritasuna handiagoa da eta aire bidezko garraioa errazago gertatzen da.
Honelako landare kasuak aipatzeko inoiz deigarri gertatu ez zaizkigun loreetan pentsatu behar dugu, euren artean, olibondoa, gramineoa, artea, zumarra...
Alergia sortzaile den polena izateko airean egon behar du, beraz, nagusiki landare anemofilo hauek dira eragileak, izan ere animalia bidez polinizatzen den polenak zailtasunak ditu airean mantentzeko bere dentsitatea dela-eta. Azken honek alergia arazoak sortzeko kontzentrazio handian egon behar du, edo pertsona bera landaretik oso gertu ibili behar da.
Aire bidezko polen garauen askapen eta banaketak, dagokion zonaren klimatologi eta metereologiarekin zerikusi handia du. Faktore hauek zonaldeko landaretza mota baldintzatuko dute baita ere, azken hauen arabera loratuko direneko urtaroa ere aldatuko da. Polenaren banaketa atmosferikoan gehien eragiten duten parametro metereologikoak hauek dira: euria, tenperatura, hezetasuna, haizearen abiadura eta norabidea. Parametro hauek positiboki edo negatiboki eragin dezakete polinizazio honetan.

ZERGATIK SORTZEN DIRA ALERGIAK?
Alergia, substantzia batekiko hipersentikortasuna edukitzea da, alegia ezohizko erreakzioa eragiten duena. Pertsona alergikoa denean, demagun polenarekiko, hain ezagunak ditugun sintomak garatzen dira: azkura egiteko gogoa, doministikuak, begietako gorritasun eta malkoak.
Badago arrazoi nagusi bat hau guztia eragiten duena, pertsona alergikoek antigorputz berezi bat garatzen dute, inmunoglobulina E (IgE) mota konkretu bat. Azken honek ingurumeneko substantzia batekin modu kaltegarrian erreakziona dezake, substantzia hauek alergenoak deitzen dira. Alergeno hauek eta IgE antigorputzaren arteko erreakzioaren eraginez histamina bezalako substantziak askatzen dira, honela sortzen dira sintoma alergikoak azalean, sudurrean, begietan, biriketan... Sintoma hauek gainditzeko antihestaminikoak erabili daitezke.
Polenarekiko alergiak sortzen duen gaixotasunetako bat asma da. Ondorio larriak ekar ditzake eta kasu honetan mediku alergologo batena joatea beharrezkoa da.
Udaberria eta uda datozenean landareek polen kantitate itzela askatzen dute zelai zabaletan, baina polen garau gehienek ez dute bere helburua lortzen, hau da, loreen ernalketa ematea. Airezko garraio honetan polen hautsa gureganaino iristen da, sudurretatik edo eztarrian barrena joan daiteke, ondorioak jada ezagutzen ditugularik.
Alergia mota asko dauden arren (akaroekiko, intsektuekiko, botikekiko, elikagai berezi batekiko...), polenarekiko alergia garrantzitsuena dela esan genezake, izan ere bestelako alergiak neurri batean eragotzi daitezke. Baina nola eragotzi polen hautsa arnastea?
Hala ere hona hemen polenarekiko alergia duten pertsonentzako aholku interesgarriak:
- Garrantzitsua da alergikoa deneko landare horien habitata eta polinizazio garaia ezagutzea. Honela, polinizazio maila altueneko garain lorategi edo baratze lanik ez egiten saiatuko gara.
- Haizea deneko egunetan kontu berezia izan, eguzkitako betaurrekoak jantzi...
- Motoan ibili behar bada babes osoa eskeintzen duten kaskoak erabili.
- Kotxean bagoaz leihoak ez irekitzea komeni da.
- Polinizazio altuko garaietan landaretza asko dagoeneko zonak saihetsi, aukeran hobe kostaldeko zonak izatea.
- Azkenik, komeni da alergia sintomak apaltzeko botikak soinean eramatea: antihistaminikoak, bronkodilatadoreak...


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude