MUGALARI ETA IRAULTZAILEAK

  • Lapurtar barrualdea ezagutzera goaz eta, horrela, gure hurrengo geldialdia Sara herrian burutuko dugu, sakabanatutako baserri ederrez jantzitakoa eta betidanik mugalarien sorterri izan dena. Sorterri ezin egokiagoa, zenbait baserri, nahiz eta bertaratzeko bide bakarra Saratik eduki Nafarroako lurretan aurkituko ditugulako, mugaren gain-gainean baina metro batzuk hegoalderago.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Larrun mendiaren MAGALETIK 4 kilometro eginda "kontrabandisten hiriburu", Axularren "Gero" liburuaren sorterri eta Joxe Miel. Barandiaranen babesleku izan zen Sarako plaza-frontoira iritsiko gara, Herriko Etxea eta San Martin eliza ondoan dituela.
Sarako Lezeetara joateko frontoitik lehenbizi "Lehenbizkai" eta gero "Route des Grottes" seinaleak segitu behar ditugu. Bidea ondo seinalizatuta dago.


SARA

Bertako esaera zaharrak (eskuorri turistikoek ere behin eta berriz errepikatzen dute) "Saran astia" dio, hau da, bertako bizimodu lasaian murgiltzeko, jende atsegina ezagutzeko, baserri ederrak behatzeko edota antzinako leze ospetsuak miresteko... presarik gabe ibili behar dela. Herria bisitatzeko gonbite gisa har dezakegu esaer hau.
Pirinioetako lehen gailur garrantzitsuaren pean dago Sara (Larrun mitikoa) eta halere itsasotik oso gertu dago; kokapen inbidiagarria du. Herriak itzeleko monumenturik erakusten ez badu ere, plaza aldeko eta auzoetako baserri multzoa ikustekoa da.
Honi guztiari leze famatuetako historia misteriotsua eta herriko kontrabandista mitikoen kondairak gehituz, osotasun ezin erakargarriagoa sortuko zaigu.
Izan ere, arrazoi bategatik edo besteagatik, hemendik igaro edo hemen geratu diren pertsonaia ospetsuak asko dira: Pedro Axular (bertan erretore zegoela "Gero" idatzi zuen), Napoleon III eta Eugenia, Luis Mariano, Winston Churchill... eta nola ez, Joxe Miel Barandiaran antropologoa (Ataungo baserriari Sara izena jarri zion).

Ikustekoak
Sara baserriez osatutako auzotan barreiatutako udalerria da, zentru txiki eta politak lotzen dituena. Zentru hau, Lapurdiko beste asko bezala plaza baten inguruan biltzen da eta bertan pilotalekua, eliza eta Herriko Etxea daude.
Saran ere berdin gertatzen da, baina beste batzuek baino enparantza handiagoa eta politagoa du; handiagoa pilotalekua luzea delako (errebotean aritzeko egokia da) eta politagoa plaza inguratzen duten etxe koloretsuek enparantza edertzen dutelako.
Tamalez, frontoia askotan aparkalekutzat erabiltzen da, irudia erabat txikituz. Bestalde, frontoiak berak harmaila ikusgarri eta irregularrak ditu, leku gutxitan ikusiko ditugun modukoak.
Frontoiari begira gaudela, gure atzean arkupedun Herriko Etxea dugu, lehen aipatutako etxe ederren artean oso ondo nahasten dena. Enparantzan baita ere, San Martin elizaren kanpandorre trinkoa. Erlojuaren gainean, denbora etengabe aurrera doala gogoratzen digun esaera dago:
Oren guziek dute
gizona kolpatzen
azkenekoak du
hobirat egortzen.
XVII. mendeko eliza hilerriak inguratzen du, Ipar Euskal Herriko ohiturari jarraikiz; barruan berriz, bost erretaulak eta Erdi Aroko Kristoren irudia, zurezko gizonezkoentzako galeriak (emakumeek meza behealdean entzuten zuten) eta lurreko hilarriak azpimarra ditzakegu.
Axular idazlea bertan apaiz izan zela gogorarazten digun inskripzioa ere ikusiko dugu, Luis Luziano Bonaparte frantziar printze eta euskaltzaleak eginikoa.
Enparantza aldea bisitatu ostean, Sarako baserri batzuk ikustera biratxo bat egitea gomendatzen dizuegu. Auzo gehienek dituzte baserri atseginak, baina agian dotoreenetako batzuk Lehenbizkai auzoan aurkituko ditugu, erdigunearen hegoaldetik gertu eta Sarako Lezeetarako bidean (frontoia ezkerrean utziz, eskuinerantz jo).
Larrun trenbideko geltokia bisean bisko bidea hartuz gero Ortillopitz baserrira helduko gara. XVII. mendeko eraikina da eta ateak zabalik ditu inguratzeko gogoa duen bisitari ororentzat (54. orrialdean duzu baserriak erakusgai duenari buruzko informazioa).
SARAKO LEZEAK
Azken ikerketen arabera azken 45.000 urteetan lehen aldiz populatuak izan ziren haitzulo ikusgarri hauek Sarako erakarpen turistikorik garrantzitsuena osatzen dute, eta herria bisitatuz gero ezinbestez hurbildu behar (herritik bidea oso ondo seinalizaturik dago).
Lezeen sarrera (txarteldegi-kafetegiaren aurrean) oso handia eta ikusgarria da, eta hortik aurrera teknologikoki ondo prestaturiko ibilbide batean (igaro ahala argi urdinska batzuek seinalatuko digute) zehar lurpeko mundu harrigarri hau ezagutu ahal izango dugu.
Galeria hauetan historiaurreko aztarna ugari aurkitu da, eta gure antzinako arbasoen kultura ezagutzeko garrantzi handiko ikerketa-leku izan da (beste batzuen artean, berau ikertzen Joxe Miel Barandiaran ibili zen, sarrera aurreko ziluetak gogoratzen digun moduan).
Baina honez gain, naturak lurpeko galeria hauetan forma bitxi eta harrigarri askotxo moldatu ditu, bisitaria harrituta uzten dituen kare-harrien gaineko benetako eskultura naturalak. Sarrerako kafetegiaren ondoan ikus-entzunezko ikuskizun batek kobazulo hauei buruzko azalpen gehiago eskainiko dizuete.
Lezeen egutegi-ordutegia: Inauteriak arte 14:00etatik 16:00ak arte; Inauterietatik Aste Santua arte 14:00etatik 17:00ak arte; Aste Santutik ekaina arte 10:00etatik 18:00ak arte (asteburuetan 10:00etatik 19:00ak arte); uztail-abuztuan 10:00etatik 19:00ak arte; irailean 10:00etatik 18:00ak arte; urriaren 1etik azaroaren erdira arte 10:00etatik 17:00ak arte. Urte bukaera arte 14:00etatik 17:00ak arte. Helduentzako sarrera 35 libera; haurrentzako 20 libera.

INFORMAZIO PRAKTIKOA
SARA

Turismo Bulegoa (Syndicat d Initiative):
Herriko Etxea.
(0)5 59 54 20 14.

Herriko Etxea:
(0)5 59 54 20 28.

Botikak:
Garat- Herriko Etxearen ondoan.
(0)5 59 54 20 47.

Kotxe-tailerrak:
- Garage Pantxoa- (0)5 59 54 23 61.
Garage Herrikoa- (0)5 59 54 21 16

Jan eta lo egiteko:
***Hôtel Arraya- Herriko Plaza. (0)5 59 54 20 46. Logela bikoitza 395-595.
**Hôtel Pikassaria- Lehenbizkai auzoa. (0)5 59 54 21 51. Logela bikoitza 220-280 libera.
**Hôtel Baratchartea- Ihalar auzoa. (0)5 59 54 20 48. Logela bikoitza 230-350 libera.
*Hôtel Lastiry- Herriko Plaza.Soilik jaten ematen dute. (0)5 59 54 20 07.
Hôtel Portua- Istilart auzoa. (0)5 59 54 22 07. Logela bikoitza 180 libera.

Lo egiteko:
-Hôtel du Trinquet- Herriko Plaza. (0)5 59 54 22 06. Logela bikoitza 160-220 libera.
- Hôtel de la Poste- Herriko Plaza. (0)5 59 54 20 06. Logela bikoitza 150-180 libera.
- Vella Aterpetxea (Gîte de groupe)- La Petite Rhune kanpin ondoan (Berarako bidea). Txaletak ere badituzte. (0)5 59 54 23 97.
- ***Camp. La Petite Rhune- Berara bidea (Lehenbizkai). (0)5 59 54 23 97.
- **Camping Goyenetche- Lezeetara bidea. (0)5 59 54 21 71.
- Aire naturel Goyenetche (0)5 59542834
- Tellechea (0)5 59542012/2601
- Village vacance Omordia (0)5 59542095.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude