KAMUTS


2021eko uztailaren 27an
Askotan esan izan dugu bertsolari izatearen alderdirik eskerronekoena, Euskal Herriko paisajea eta paisanajea ongi ezagutzeko aukeran datzala. Eta halaxe da. Asteroko igurtzia daukagu zahar, heldu eta gazteekin; gipuzkoar, bizkaitar, nafar edo lapurtarrekin; enpresari, enpliatu edo langileekin. Agendari begiradatxo bat bota diot, eta azken aste hontan Gasteizen, Iruñean, Algortan, Itsasun eta Bidanian izan naiz. Beretzat nahiko luke edozein politikari, soziologo edo irakasleek guk daukagun suertea.


Egia da ordea, ezagutzen dugun Euskal Herri hori egiazkoa dela, baina ez osoa. Zenbaitek uste du, oker nire iritzirako, "gure" Euskal Herri zati hori birtuala dela, ez duela izaerarik jendearen irudimen politizatuan baino. Ez da horrela. Horrek ez du esan nahi kamuts ez garenik geratzen. Ongi ezagutzen dugu, baina zati bat: Euskal Herri euskalduna.
Bizikerarako hautua egin nuelarik, hizkuntzaren faktorea ez zen, jakinean bederen, aintzat hartu nuenetarikoa. Baina eguneroko martxak erakutsi dit, lana etxean egiten dudalarik (euskarazko aldizkarientzat, euskaldunon egunkarirako, euskarazko telebistarako, euskal argitaletxeentzat...), familia eta adiskideak euskaldunak ditudalarik, plazaz plaza nabilenean entzuleak euskaldunak izaki... apenas behar dudala beste hizkuntzarik munduan ibiltzeko garaian. Mundua nire munduari deitzen badiot behintzat.
Mundua munduari deituz gero ordea, kamuts sentitzen hasi naiz. Ameriketan ibili garen garaian, ingelesez tutik ere ez jakiteak ez ninduen bereziki larritzen. Baina bekaitz ttantta bat sortzen zidan nire lagun azkoitiarra edo eibartarra nola edo hala moldatu egiten zirela ikusteak. Eta ingeleraserekin bezalatsu frantsesarekin.
Gaztelerarekikoak ere amorrua ematen dit. Euskarazko testu batzuk banituen astia hartuta eginak, txukun samarrak nireak izateko. Gaztelerara itzuli behar ziren eta nahiago izan nuen lan hori nire gain hartu, euskarazko testu jatorrizkoen xarma edozein itzultzaile zirti-zartako baten esku utzi baino. Tentuz aritu nahi nuen, eta ezinean jardun dut. Erabat herdoildua sumatu dut nire gaztelera. Oraintxe tiroa goitik jotzen nuen, eta ez zegokion hogei duroko hitz bat sartzen, eta oraintxe ibiltzen nintzen behetik, preposiziorik xinpleena ere nola kokatu asmatu ezinda. Eta sinets ezaidazue ez dudala sekula helburu izan gazteleraz "abertzaleki oker" idatzi eta mintzatzea.


Jardunak trebatzen gaitu ordea, eta egonak usteltzen. Nire kasuari buelta ematen ahalegindu naiz. Etxekoak, adiskideak, lana, ingurua... erabat erdaldun dituzten euskaldunen larruan jartzen alegia. Eta KORRIKA sasoian gabiltzan honetan, bihoakie, beste behin ere, gure miresmena. Itzultzen ari naizen testuko pasarte bat datorkie pare parera. Gaur goizez idatzi dut Afrikako beltzez ari nintzela, nire gaztelera ez-egokian: "... Con el fin de entender y suavizar tal realidad, la creaciòn de cuentos y leyendas se antoja como una verdadera necesidad para los nativos".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude