BIZITZAREN KORRONTEARI JARRAIKI

  • Ebro ibaia betidanik garrantzi handikoa izan da euskal zibilizazioarentzat, bere inguruan bildu baitziren gure historiako lehen gune garrantzitsuak. Izan ere, gure lurraldearen hegoaldeko muga suposatzen duen eta berau ukitzen duen ibai nagusi honek nekazaritza lantzeko beharreko guztia eskaintzen du. Gaur egun bere inguruan mahastiek jarraitzen dute nagusi izaten, eta ardo-biltzaileek herri atsegin eta interesgarritan bizitzen segitzen dute, Eltziego, Buradon-Gatzaga ala Bastida bezalakoak hain zuzen.

2007ko otsailaren 21ean

Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean zehar

Asatik gertu, 38. kilometroan errepide nagusiago batera iritsi eta ezkerrera, laister Asa zeharkatuko dugu, dirudienez jatorri erromatarreko herria. Herri honek historian erakusten duena baino garrantzi handiagoa izan zuelako froga, piska bat aurrerago errepidea utzi eta mahastien artean gidatuz Ebro ibaiaren gainean ikusiko dugun Mantible Zubia izan daiteke. Hobe esanda zubiaren hondakinak, jatorrian zituen zazpi begietatik zutik bi besterik geratzen ez direlako, bakoitza alde batean. Erromatarrek (II. m.), kalitate oneko harrian eginikoa da. Gaur, erdiko begia gabe, bi zubi ikusgarri dirudite.
Berriz Asa zeharkatuko dugu, eta oraingoan, pare bat bidegurutze zuzen pasatuz, hirugarrenean ezkerrera joko dugu, 5. km. aurrerago La Puebla de Labarka gure bistapean geratuz. 50. km.an, Ebro ibaiaren gaineko balkoi-herri polit honetan sartuko gara, errepidetik erdiguneraino. La Puebla lehenbizi Biasteriko auzunea zen, bertako merkataritzarentzako Ebroren gaineko pasabidea (txalupaz, izenak dioen moduan). Gaur egun, herri polit hau ardotik bizi da, nola ez, eta bere monumentu nagusia Jasokundeko Eliza da.
Erdigunetik gora eta ezkerrerantz, herriko goiko aldetik irtengo gara, mahastiak nagusitzen diren paisaia lehor samarraren artean bide batek Eltziegorantz hurbiltzen gaituen bitartean. Bertako sarreran lehenbizi eskuinera eta gero ezkerrera egin beharko dugu, Mainueta (Baños de Ebro) norabidean erdigunetik pasako baikara. Gero, herritik ateratzeko, Samaniegora zuzen doan bidea hartuko dugu.
Orokorrean, ederra da Eltziegoko alde zahar osoa, baina zerbait aipatzekotan (garaia denean) larrosez ederki apaindutako Plaza dela nabarmendu behar da: bertan Plazako Andra Mariren Baseliza eta armarridun Udaletxea daude, eta bertatik Ipar eta Itsasuntzi kaleak ateratzen dira, herriko eraikinik ederrenak erakusten dituzten karrikak alegia. San Andres Parrokia Birpizkundeko tenplu ederra da (XVI. m.), bi dorre ezberdin, elizpe gaineko beheratutako arkua, erliebedun gailurreria eta XVIII. mendeko erretaula barrokoarekin.
Esandako moduan Samaniegorako bidean, lehenbizi Uriona (Villabuena de Alava) ondotik pasako gara, eta bizpahiru kilometro egin ondoren, jada Samaniego bera ikusten hasiko gara, Toloño Mendikatearen azpian indar handiz nabarmentzen den eliza-dorre handiarekin. XVII. mendeko Jasokundeko Eliza lehenago gotorleku izandakoa da (nabaritzen zaio). Orokorrean, erdigune osoak defentsagune kutsua mantentzen du.
Errepidera itzuliz, Gasteizerako bidean laister Errioxan sartuko gara lehenbiziko aldiz (ez da azkena izango, ibilbidea bere muga ondotik doalako), eta horrela Abalos zeharkatu eta aurrerago San Vicente de la Sonsierra herri ikusgarriaren (mendiska batean gotorleku gisa kokatua) ondotik pasako gara, beti ere Briñaserako bidean.
Errioxan zehar dozena bat kilometro egin ostean, berriz ere Araban sartu eta Bastida herri monumentalean barneratuko gara. 1200. urterarte Nafarroako Erreinukoa, gotorleku garrantzitsua izan da. Horren lekuko dira Larrazuria Arkua, gazteluko hondarrak eta jauretxe guztiak, eta berdin gotorleku itxurako Santo Cristo baseliza erromaniko-gotikoa, Jasokundeko eliza (XVI-XVIII. m.), eta XVIII.eko greko-erromatar estiloko udaletxe ederra.
Gasteizerako norabidean jarraituz, Toloñoko haitzkatea inoiz baino gehiago gure gainean dugula, berriz ere Errioxan sartuko gara, Briñasen hain zuzen ere. Zeharkatu eta berehala, eskuinera Gasteizera doan errepide nagusia hartuko dugu. Laister, Conchas de Haro izeneko haizpitarte ikusgarria (Nafarroako Irurtzun aldeko Biaizperen antzeko bi haitz izugarrien artean) igaroko gara. Kilometro eta erdira eskuinera berriz, Buradon-Gatzagaraino (Salinillas de Buradón) eramango gaituen bidea hartuko dugu.
200 metro aurrerago ezkerrera jo beharko dugu (bestela Logroñora goaz), eta erdigunean bertan sartzeko (bere kokapena dela-eta), herriaren bestalderaino joan beharko dugu, azkenik Erdi Aroko sarrerara iritsiz.
Herritxo maitagarri hau, bere kokapen estrategikoa dela-eta harresiz inguratua dago, eta Erdi Aroan zeukan egitura berbera gordetzen du. Izena ematen dioten gatzagak XIX.ean laga ziren, mendetan zehar herriko bizibidea izan eta gero. Gomendagarriena kale estuen artean norabiderik gabe ibiltzea izan arren (ez zarete galduko, herria oso txikia delako), bisitatzea merezi duten monumentuen artean Oñatiko Kondeen Jauregiko hondakinak, Sorkundeko Parrokia eta plaza inguruko etxeak aipa ditzakegu.
Ibilaldia hementxe buka dezakegun arren, nahi baduzue, Bastidara itzuli eta ezkerrerantz Urizaharreraino, hau da, abiapunturaino itzul zaitezkete, Toloñopeko errepidea ere (batez ere Arabaldean) oso atsegina baita.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
ASA

Jan eta lo egiteko:
* Hostal Nª sª de Begoña
Gasteiz-Logroño errepidea, 232. km.
941- 60 80 17.
Logela bikoitza 4.000 pzta.

LA PUEBLA DE LABARKA

Jatorduan:
Casa Curro Jatetxea
Diputazio Etorb.

ELTZIEGO

Udaletxea:
941- 10 60 11.

Jatorduan:
Txisko Erretegia
Biasteri-Cenicero errepidea.

URIONA

Udaletxea:
941- 10 90 24.

Lo egiteko:
*Hotel-Egoitza Viña Villabuena
Herrería Zeharbidea 2.
941- 60 90 86.
Logela bikoitza 12.000.

BASTIDA

Udaletxea:
941- 33 10 32.

Jatorduan:
Alai Jatetxea- Gasteizera bidea.
El Bodegón Jatetxea- Frontín 31.
Iturbe Jatetxea- Domingo Salazar 11.
Lopez Aguileta Erretegia- Barajuela 1.

BURADON-GATZAGA

Jan eta lo egiteko:
Areta Nekazal Etxea
K/ Nagusia 17.
941- 33 72 75.
Logela bikoitza
5.000-6.000 pzta.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude