"AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA EGUNERO LANDU BEHAR DA"

  • Garzonek espetxeratu zuen "Xaki auzia"ren kariz. Ez da epaile honek espetxeratzen duen lehen aldia. HBko Mahai Nazional osoa espetxeratu zuenean Gorka Martinezek hainbat hilabete eman zuen barruan. Egungo egoera politikoaz aritu gara HBko mahikide honekin.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ezker abertzalearen nazioarteko aparatua desegitea xede zuela esan zuen Mayor Orejak eta "Xaki auzia"ren barruan inplikatu zintuen Baltasar Garzonek. Zein da zure esperientzia eta iritzia auzi honen inguruan espetxetik pasa ostean?
Modu pertsonalean pairatzen duzun egoera eta Euskal Herrian politikoki bizi den egoera nahasten dira; pertsona zaren aldetik esperientzia ona. Senideekin, lagunekin eta gizartearekin dituzun harremanek eragina dute zure baitan eta hori zure lan politikoari gehitzen diozu. Gero eta garbiago ikusi dut Espainiako nahiz Frantziako Estatuek daramaten estrategia bateratua ondo kokatua eta finkatua dagoela Euskal Herrian dagoen independentismoaren ideiak suntsitzeko. 18/98 sumarioa ez nuke arlo judizialean kokatuko, estrategia politiko global batean baizik. Ez dabiltza independentziaren alde ari diren pertsonen aurka soilik -nire kasuan nazioarte mailan ari den Xaki erakundearen kontra- bestela ez da ulertzen komunikabide, enpresa edota fundazioen aurka horrela jotzea. Hauek guztiak zaku berean sartu nahi dituzte, eta guk perspektiba politiko horren barruan aritu behar dugu bai kanpoan bai espetxean gaudenean. Preso politikoek bizi duten egoera bizi izan dut guztiz eta biziki. Norberak jasaten dituen baldintzek eragina dute barruko eta kanpoko politika zehaztean.

Ezker abertzaletik estatuaren egungo ofentsiba aipatzen da eta ETAren ofentsiba haren ondorioa dela. ETAren gaur egungo borroka armatua iraultzailetzat jo al daiteke? ?
Ez dut uste ETArena ofentsiba denik; ETA azken hogei urte luze hauetan ofentsiban dago. ETAren borroka iraultzaile armatua esatea ere, ez da egokia. ETAren arabera -nik bere hitzak baino ez ditut hartuko- borroka armatua tresna bat da eta agente politikoak eta sozialak Euskal Herria aurrera eramateko jarrera zehatz eta tinko bat garatzeko gauza bagara borroka armatua albora utziko du. ETAk ez du bilatzen iraultza borroka armatuaren bidez.

Nolanahi dela, Lizarra-Garaziko Akordioaren osteko ETAren aldetiko fase luze batean al gaude zure ustez? ?
Entzun dut behin baino gehiagotan ziklo luze baten barruan sartu garela. Hori entzun nuen Lizarrako Akordioa sinatu zen unean nahiz ETAren su-etenaren ostean, hau da, egoera hau luza daitekeela beste hogei urtez edo. Nik ez nuke halakorik esango, alde batetik ez dakidalako, baina inork ez daki zenbat iraun dezakeen ziklo honek.
Ziklo bakoitza sortzen da aurretiaz baldintza berriak sortu ditugulako, ez badugu sortzen baldintza edo egoera berri bat ezinezkoa da egoera batetik bestera igarotzea. Lizarra-Garazi inflexio puntu bat izan ahal zen, agian. Eta zentzu honetan ez nuke esango EAJ, EA edota ETA errudunak direnik, baizik eta ezker abertzaletik, agian, ez genuela egin genezakeen guztia egin.

Zer ez zenuten egin, adibidez? ?
Bada, ez genuen lortu Lizarra-Garaziko Akordioaren potentzialitatea alderdi politikoen eskuetan baino gera ez zedin. Akordioa 31 erankunde politikok, sozialek edota sindikalek sinatu zuten. Hartara, hiru alderdi hauen artean pisu guztia uzteak ez du zentzurik izan. Funtsezkoa gizartea Akordioak eskaintzen zuen prozesuan parte hartzea zen. Hor dago gure erantzukizuna, eta denok ikasi behar dugu horretaz.

Haren ondorengo fase honetan zer ekar dezake ETAren jarduerak lehendik ekarri ez zuenik? ?
Nik ezin dut esan ETAk egiten duenarekin egoera ezberdin batera iritsiko garenik, areago, haiek egiten dutenarekin bakarrik ez behintzat, ziur nago horretaz. Gizarte osoak hartu behar du lekuko hori. Ezker abertzaletik hasita, gainontzekoek ere erantzukizun hori hartu behar dugula esan nahi du horrek. Ikasi behar dugu zer egin dugun gaizki iraganean: Udalbiltza, Batera ekimena, Gasteizko Legebiltzarrean hitzartutako akordio instituzionala, horiek guztiak hartu eta egin ditugun akatsetatik ikasi eta berauk zuzendu, beste fase berri batera iristeko. Ez diezaiegun ETAri ez EAJ ez EAri erantzukizun guztia leporatu, baizik eta lan egin dezagun euskal gizarteak erantzukizuna har dezan.

Baina, azken finean gizartea eta ezker abertzalearen dinamika ETAk irauteko duen ahalmenaren baldintza pean dago. Ez duzu uste? ?
Gizarte honek bizi dituen baldintzak ez daude ETAren menpe, egoera ez da gure gizarteak bizi duen egoeraren ondorioa, aitzitik, kanpotik ezarritako baldintzen ondorioa da. Batez ere, hedabideetatik eta beren burua konstituzionalista gisa jotzen dutenen baldintzapean dago euskal gizartea. Aldi berean, nazionalista baskongadoek sortzen dituzten kontraesanak daude. Horiek ezker abertzalearen barnean egon daitezkeen kontraesanek baino gehiago baldintzatzen dute gizartearen egoera.

Ezker abertzalearen Alternatiba Demokratikoaren oinarria herriari hitza ematean datza. Ezker abertzalearen baitan demokraziaren esanahia benetan bete egiten da? ?
HBk eta ezker abertzalearen beste indar batzuek "Batasuna" prozesua abiatu zuen erakunde politiko berri bat sortzeko helburu izaki, ahalik eta jende gehien eta zabala bilduz. Kontuan izanik zein une politikoan bizi garen prozesu honi barne kohesio eta koherentzia bat exigitu behar zaizkio. Barne kohesio hori, dudarik gabe, militantziaren baitan kokatu behar da, berari utzi behar zaio eztabaidaren prozesu osoa, eta eztabaida horretatik ateratzen diren ondorioak, ez bakarrik errespetatu, baizik garatu behar dira. Horrek exigitzen du baita ere errespetu minimo bat militantziarekiko, eta sektoreren batek ez du halakorik erakutsi.

Aralar sektoreaz ari zara? ?
Adibidez. Ezinezkoa da prozesu demokratiko bat gauzatu partehartzaileok ez badugu prozesuan era demokratiko batez jokatzen. Oinarriko militantzia egunero ari da lanean jo eta su eta errespetu osoa merezi du. Hori apurtzeak ez du izenik, onartezina da. Espetxean nahi hori bizi izan dugu eta benetan haserretu ginen. Ez da bakarrik militantziarekiko, presoekiko ere errespetu falta da. Denok izan dugu geure ponentziak irakurtzeko aukera eta ekarpenak herrietara joan dira. Zergatik besteen aportazioek ez dute hartzen bide berbera? Horixe da lehen exigentzia. Horrek indartzen du barne kohesioa.

Ibarretxek Kursaalean plazaraturiko hiru puntuetan herriari hitza ematea ageri da. Berau autodeterminatzeko modutzat jotzen dute EAJ eta EAk. Markoa gainditzeko epea gizarteari jartzea dagokiola diote ere bai. ?
Ibarretxe tranpaz ari da. Ibarretxek herriari hitza eman eta errespetua zor zaiola dio, baina berak ez du hori asmatu. Horiek ezker abertzalearen hitzak dira eta guk ontzat jotzen dugu berauek kontuan hartzea, bereganatzea eta garatzea. Baina herriaren hitzaz ari denean kontuan hartu behar dugu Euskal Herri osoko herriaren hitzaz ari garela, eta bera ez dabil bide horretan. Berak dioenez, markoa gainditzeko epea eta erritmoa herri honi dagozkio, baina herri honi ez badizkiogu tresna guztiak jartzen alferrikan ari da. Zer dio EAJk? Herri honen ordezkaria ni naiz, orduan nire dagokit epe hori jartzea, eta tarteka eskubidea hartu eta erabiltzen du. Autodeterminazio eskubidea hauteskundeetarako aurkezten dute orain. Haatik, autodeterminazio eskubidea gauzatzeko egunero lan egin behar da eta EAJk ez du lantzen hori, eta lantzen ez diren proposamenak atzean geratzen dira, eta azkenean desegin ere bai.
n Ezker abertzaleak eraikuntza nazionala eraikuntza sozialaren kaltetan hobetsi duela dioenik ere bada. Eraikuntza nazionala sistema kapitalista bermatzen duten alderdi abertzaleak egiten ari direla.
Bada horrela ari dena gezurretan dabil eta asmo txarrez gainera. Guk eraikuntza nazionala aipatzean ez gara soilik marko politikoa aldatzeaz ari, baizik eta marko politiko horretan zer-nolako gizartea nahi dugun. Behin baino gehiagotan esan dugu gure helburua sozialismoa dela eta horretarako iraultza soziala egin behar dela. Agian, iraultza ez da hitz polita gaur egun, eta nahiago baduzu eraldaketa soziala deituko diogu. Kontua ez da nola deitu baizik zer egiten ari gara gizartea eraldatzeko.

Bien bitartean gatazka bizirik dago. Gainditu al daiteke egoera hau nazio-estatuaren ereduaren arabera? ?
Bai, bestela ez dago irtenbiderik, Euskal Herriarentzako intenbiderik alegia. Europan estatuaren kontzeptua inoiz baino indartsuago dago. Jakina, Europako Batasuna osatzen duten estatuek subiranotasunaren alor batzuetan ahalmena utzi dute eta modu komun batean biltzen dira. Baina kontuz, beren markoa defendatzen dute buru-belarri. Kontua ez da, estatuek oraindik dituzten indarra edota ezaugarriak etorkizunean ere berberak izan behar dituzten edo ez, baizik eta Europako herri bakoitzak gauza izan behar duela bere nortasuna -beste herrien ezaugarriekin bat eginez- mahai baten gainean jartzeko. Egungo egoerari elkarrekiko menpekotasuna deitzen diogu. Euskal Herria hiru zatitan banaturik dagoela kontuan izanik, menpekotasun hori gero eta bortitzagoa da, eta bistan da Baskongadetako indar politikoak ez dira gauza Euskal Herri osoko interesak defendatzeko. Beraz, egun markoak balio du Euskal Heririaren biziraupena bermatzeko? Guk garbi daukagu ezetz. Eta besteek ere ez. Badakite horrela ez goazela inora, baina Euskal Herriarentzako defendatzen duten marko politikoa, klase eta interes baten menpeko politika bat da. Euskal Herriak bizirauteko bere marko propioa behar du eta hortatik gauza izango gara beste batzuekin akordio batera iristeko.

Herri honek fronte klabetan egin dezake aurrera? ?
Nik ez dut frontetan sinesten, ez nator bat fronteak sortzearekin. Indar politiko eta indar sozialen arteko lanen bidez sor daitekeen etorkizunean sinesten dut. Fronte subiranozalearena espainolen asmakizuna da.
n Jose Mari Olarrak Estatuari erantzungo dion fronte bat aipatzen zuen orain gutxi "Gara" egunkarian.
Bada, nik, Gorkak, halakorik ez nuke inoiz proposatuko. Horrek ez baitie estatuei inolako erantzunik ematen. Gure estrategian ez da hori sartzen kontrakarrean ibiltzea baita. Nik uste badaudela oso arrikutsuak diren errefrentzia batzuk. Batetik, estatuena. Hor daude, egin dezatela nahi dutena, baina gu errespetatuz. Hori horrela ez bada, guk defendatu behar dugu gure burua, artean guk eraiki behar dugu gure eredu propioa. Estatuei aurre egiteko ez dut ikusten inondik inora ezer sortu behar dugunik. Gure burua gauzatzeko bai ikusten dudala guztion ahaleginen beharra, nik zentzu horretan Euskal Herrian dauden indar guztiak lotuko nituzke.

Zer falta da horretarako? ?
Sakonago hitz egin, aurrebaldintzarik gabe. Ezin dugu elkarrizketa bat hasi baldintzak jarriz. Lizarra-Garaziko Akordioa borroka armatua indarrean egonda sinatu zen. Munduan badaude halako beste adibideak eta inork ez ditu bere arropak urratu horregatik. Kontua da zein erronka ditugun eta berauei nola egin behar diegun aurre. Iristen bagara akordio batera finkatuko dugu noraino iritsi, eta bide hori barneratzen dugun bitartean ikusiko dugu zein elementuek distortsionatzen duten gure bidea eta nola gainditu berauek. Baina gelditu gabe, hori da ezinbesteko baldintza, bestela ez goaz inora, ez gu ez inor .

BEHIN-BEHINEKOZ ASKE
Venezuelan jaio zen 1948an, erbesteraturiko familia baten baitan. HASI eta LABeko militante izana. Peoi bezala hasi zen eraikintzan eta obrako buru aritu zen HBn liberatu gisa hasi zen arte. Azken lau urteetako hiru espetxean eman ditu. Behin-behineko askatasunean dago. Euskaldun berria da eta Euskal Filologia burutzen hasi zen espetxean. Barrutik osasun arazorekin atera da. Laster osatu eta borrokan segitzeko irrikatzen dago.


Azkenak
2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Eguneraketa berriak daude