IPAR EUSKAL HERRIKO BOZAK: ITUN POLITIKAREN MIRAILA

  • Frantzia mailako herri eta kantonamenduetako bozak burutuko dira datozen bi igandetan; martxoaren 11n eta 18an. Bi itzuliko hauteskundeak izateak alderdi politikoen arteko itun bitxiak sortarazi izan ditu historikoki. Ipar Euskal Herrian ere besteak beste gertatzen da.

2021eko uztailaren 21ean
Frantziako Estatuko zein Ipar Euskal Herriko herri eta kantonamendu bozak bereziak dira, bereziak direnez. Bi itzuliko bozak izateaz gain, Herriko Etxeetarako bozak abiapuntua izan ohi dira -alderdi nagusien artean- gaineratiko hauteskundeei buru egiteko. Bitxikeriak bitxikeri, Departamenduko Kontseilu Nagusia kudeatzeko burutzen diren kantonamendu bozak ez dira kantonamendu guztietan aldi berean egiten. Pirinio Atlantikoak departamenduan dauden 21 euskal kantonamendu edo barrutietatik 11n baino ez dute bozkatuko Ipar Euskal Herriko herritarrek oraingoan: Maule, Baigorri, Amikuze, Bidaxune, Ezpeleta, Hiriburu, Uztaritze, Miarritze ekialdea, Angelu hegoaldea, Hendaia eta Hendaiako barrutietan. Horietan eta Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko 159 Herriko Etxeetan.


BI ITZULIKO BOZ BEREZIAK.

Heldu den igandeko udalerriko bozetan nahiz kantonamendukoetan hautagai-zerrenda batek ez badu gehiengo osoa lortzen, hots, bozen %50, datorren 18an (hurrengo igandean) bi zerrenda bozkatuenak lehiatuko dira berriz ere. Halaber gertatzen da kantonamenduetako bozetan. Bi itzuliko bozak izateaz gain bestelako ezaugarriak badituzte herri bozek. Udal hauteskundeak ez dira modu berean gauzatzen udale-txe guztietan. Herriak biztanleen kopuruaren arabera sailkatuak daude eta hautagai-zerrendak aurkezteko modua ere kopuru hauen arabera moldatzen dira. Hiriak eta herriak hiru multzoetan sailkatuta daude: 3.500 biztanletik gorakoak, 2.500 eta 3.500 biztanleen artekoak eta 2.500etik beherakoak. Lehenetan, udaleko aulki adina hautagai aurkeztu beharra dago. Bigarren multzoan osatugabeko zerrendak aurkeztu daitezke eta bozka-egun berean hautagaiak aldatu ere bai. Hirugarren multzoan, berriz, azken egunean berean aurkeztu daitezke hautagaiak, eta gainera bozemaileek hautagai edo herritar baten izena idatz dezakete bozkatzerakoan.
Iparraldeko bozkatze sistemak beraz, ez du hegoaldekoarekikoan batere antzarik. Iparraldean bozen gehiengo osoa lortzen duenak aulkien erdia bereganatzen du, hau da %50, eta gainontzeko aulkiak modu proportzionalean banatzen dira. Auzapeza lehen itzulian ez bada hautatua bigarrenean izaten da, hori bai, aginte makila hartuz gero sei urteko agintaldi egonkorra ziurtatuta dauka, alegia, irabazleak erabateko egonkortasuna atxikitzen du agintaldi osoan zehar.
Frantziako Estatuko hauteskunde legeak bereziak dira inola ere, eta hartara, alderdi politikoen artean gauzatu izaten diren itunak ere bai. Kasuan kasu, frantses nazionalista jakobinoak, ezkertiarrak zein eskuindiarrak, berdeak nola ideologia abertzale ezberdineko hautagaiak agertzen dira zerrenda berean. Horretarako alderdi politikoen disziplinari lotuta dauden hautagai batzuek "izaera politiko"rik ez dutela edota beren alderdiaren karta "galdu" izanaren itxura agertu behar badute ere.


HERRI HANDIAK DIRA GAKO.

Alderdi abertzaleek inmobilistatzat jotzen dute Ipar Euskal Herriko klase politiko ahaltsua. Gaur gaurkotz, Herriko Etxe nagusietako auzapezak uzkur agertzen dira abertzale mundutik haratago doan Euskal Departamenduaren eskaeraren aitzinean. Baionan, esaterako, ezkerreko alderdiek Jean Grenet auzapeza kargutik kentzeko ahaleginetan dihardute. Ezkerra askotarikoa izanagatik ere, ez da batua; AB eta LCR bere kasa doaz. "Grenet dinastia" erauziko ote dute? Angelun, RPR-UDF eta joera abertzale guztiak ustekabeko zerrenda nagusi batean bildu dira. Ezker askotariko Jean Espilondo diputatua da oposizioko lehen aukera. Espilondo jakobinoak kristorenak eta bi erran ditu abertzaleen nahiz Robert Villenave auzapez hautagaiaren aurka. Miarritzen, Didier Borotra auzapezaren berraukeraketa ziurtzat jotzen da. Nahiz bere zerrendan joera guztiak ordezkatuak dauden, eskuinak ez dio barkatu eraman duen "jokoa", eta Jean Benoit Saint-Cricq eskuindarra aurkeztu dute oposizioaren buruan. Donibane-Lohizunen Michelle Alliot-Marie auzapeza berriz aurkezturik, bera aterako da garaile. Oposizioko aukera asko dago eta abertzale joera guztiak kandidatura bakarrean doaz batuak. Hendaian, Raphael Lassallette sozialistak Kote Ezenarroren esku utzi du bere segida. Hendaian ezker askotarikoaz haratago joan izan da zerrenda nagusia. Aldi honetan baina, berdeek eta zentristek ez dute lekurik izan. Abertzaleek, ohi bezala, hainbat zerrendetan lekua hartu dute, ABk Robert Arranbide hautagai propioa berraurkezten duelarik. Donibane-Garazin ia ez dago lehiarik. Alfonso Idiartek kudeatzen du eskuineko zerrenda bakarra eta berean abertzale bat onartu du. Maulen ezkerreko eremua izaki (Jean Lougarot auzapeza badoa) sozialista eta komunisten arteko lehia hertsia dago. Abertzaleak bere kautan ari dira ABren eskutik.


BAIGORRIN DAGO AUKERA.

Kantonamenduetan 77 dira hautagaiak. Inoiz aurkeztu izan den kopuru handiena. 11 kontseilari nagusi izanen dira berrautatuak eta hauetako zazpi karguan errepikatzeko asmoz aurkezten dira. Bidaxuneko Jean Jacques Laserre auzapeza eta Kontseilu Nagusiko lehendakariordeak lehendakari kargua har lezake François Bayrouren ordez, honen kargu metaketa dela-eta. Gauza berarengatik ez da aurkeztu Michelle Alliot-Marie RPRko presidentea. Raphael Lasallette (PS), Lousi Genine (UDF) eta Gabriel Dermit (UDF) ez dira aurkeztu adinagatik. Paueko Kontseilu Nagusia UDFk kudeatua dago RPRren sustenguarekin. Kontseilari guztiak joera honetakoak dira. Hiriburu kantonamendua da salbuespen bakarra, berean PStik kanporatua den Jean Pierre Destradek atxiki nahi du kontseilari kargua.
Baigorriko kantonamenduan atera liteke hautatua gaur gaurkotz kontseilari abertzale bakarra. Jean Michel Galantek gidaturiko zerrendak emaitza onak lortu zituen azkeneko bozketaldian. Gabriel Dermitek RPR-UDFko gidaritza utzi ondoren eskuina oso zatituta aurkezten da. Alta, bigarren itzulia beharko da ziur aski eta abertzaleek laguntzaile gutxi ukanen dute inondik ere.


AED-AND KAPAINAN ERE BAI.

Euskal Departamenduaren eskakizunaren aitzinean inmobilismoa ezarria da Iparraldean eta ez dirudi datozen bozek bertako politika egonkorra inarrosiko dutenik. "Ordagoka" baino "tantoka" deliberatzen da demokrazia bidezko politikagintza. Euskal Departamenduaren aldeko (ADN) Hautetsien Elkarteko Renaud Delizagarai bozeramaileak eta Euskal Departamenduaren aldeko sozioprofesionalen elkarteko (AND) Jacques Saint-Martin lehendakariak euskal instituzioen nahia agertzeko eskatu die hautetsiei. Udalen Biltzarrari eskatu diote auzapezek berriz ere bozka dezaten departamenduaren aferari buruz. Hautetsi ahaltsuen jarrera ezaguna da, hautetsi xumeen kopurua emendatuko ote den igandean ikusiko da .

HERRI BOZAK: UDALBILTZAN BIL LITEKEEN HAUTETSIEN KOPURUAREN AIDURU
Martxoaren 11z geroztik Iparraldea "aro berri" batean sartuko dela iragarri zuen Abertzaleen Batasunak (AB) kanpainaren abiaburuan. Alta bada, aber-tzaleak, salbuespenik salbuespen, ez dira batera aurkezten, ez udal bozetan ez kantonamenduetan. Iparraldeko Herriko Etxetako bozetan aurkezten diren hautagai-zerrendak akordio eta apailatze askoren ondorio izaten dira. EAJ eta EAko militanteek ezker, erdialdeko nahiz eskuineko zerrendetan har-tzen dute lekua, baita ezkerreko hainbat abertzaleek ere, hots ABkoek. Hauetako batzuek ez baitute ere barne disziplina atxiki izan hainbat hiritako itunak gauzatzerakoan.
Herri txikietan alderdi politikoek beren protagonismoa galtzen dute eta zerrenda independientetan gauzatu ohi da hauteskunde lehia. Hautagaiak "burujabeagoak" izaten dira beraietan. Hiri eta herri handietan ordea bestela gertatzen da. Miarritze eta Angeluko kasuak izan dira nabarmenenak. ABko zenbait kidek RPR eta UDFko zerrendetan leku aurkitu izan dute eta honek ezinegona sortarazi du abertzalen batasuna deitu mugimenduaren baitan. Hendaian ere kasu bat izan da, baina ez da berria. Lehen ere zerrenda sozialistan aurkeztu zen. ABkoek Baionan atxikitzen diote beren nortasunari buruaski joateko, Xabi Larralde militante gaztea hautagai-burua izaki.
Donibane-Lohizun herria jo dezakegu abertzaletasunaren eredua, baldin eta eredua Lizarra-Garaziko Akordioa kontsideratzen bada bederen. Izan ere, RPRko Michele Alliot- Marie presidentearen eskuetan dagoen auzapezgoari aitzi egiteko zerrenda batua osatu baitute AB, EAJ, EA eta Haikako kideek. Alliot-Marie Herriko Etxetik kentzeko hori baino gehiago beharko dute, haatik, abertzaleak prest daude oposizioko beste aukerekin adosteko. Lizarra-Garaziko espiritua Donibane-Lohizunen bizirik dago, antza. Bestelakoan, datu adierazgarri baten aiduru ari dira abertzaleak. Hau da, datozen igandeaz geroztik Herriko Etxeetako aulkietan zenbat hautetsi abertzale eseriko diren jakinmina dago. Udalbiltzarekin bat egingo luketeen hautetsi kopurua emenda daitekeen esperantzaz ari dira abertzaleak. Egungo Udalbiltza baina Lizarra-Garaziko Akordioaren espirituaren bilgunea ote?


Azkenak
Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Eguneraketa berriak daude