"ELIZARIK EZ DUGU, BAINA ELIZKIZUNAK UGARI"

  • Martxel Tillous Eskiulako apezak bidaiatzea maite duela ezin du ukatu. Afrikan 26 urte egin ondoren, Parisera joan zen eta handik Estatu Batuetara. Zuberotarrak 11 estatutako euskaldunak bisitatzen ditu, urtero 100.000 kilometro eginez.

2007ko otsailaren 21ean
Eskiulan jaioa 1934an, apeztu eta Afrikako Boli Kostan egon zen 26 urtez misiolari gisa. Gero Parisen lau urtez euskaldunen apeza izan zen eta orain zazpi urte daramatza Estatu Batuetako euskaldunekin. Hamaika estatutako euskaldunen ardura du eta horretarako 100.000 kilometro egin behar izaten ditu urtero, matrikulan "Pottoka" jartzen duen kotxez. "Lokarria" buletina banatzen du diasporako euskaldunen artean eta musika eta gazteei txirula erakusten ere aritzen da.
Beti izan da apez euskaldunen bat Estatu Batuetan?
Baionako gotzaitegiak beti bidaltzen du apezen bat hona. Lehenbizikoa Luro izan zen, gero Itsasuko Challet sei urtez, gero Copintipy, baina istripu handia izan zuen, gero Sallaberenborde zuberotarrak lau urte egin zituen. Haren ondotik Baigorriko Cachenaut bederatzi urtez aritu zen eta gero Echeverry hiru urtez. Hurrengo bi urteak orain Donapaleun dagoen Elicaragaryk egin zituen eta geroztik ni nago, zazpi urtez.

Zein da zure lana?
Estatu Batuetako mendebaldeko hamaika estatutako euskaldunez arduratzen naiz. Ez dugu elizarik, baina elizkizun ugari (bataioa, ezteiak, hiletak, mezak) egiten ditut euskal etxeetan, jaialdietan, frontoietan... Kilometro asko egiten ditut. Urtean berrogei bat biltzar izaten dira: hamahiru Kalifornian, zazpi Nevadan, lau Oregonen, bi Washingtonen, bi Montanan, hiru Wyomingen... Orain beste bana nahi genituzke Coloradon (lehen egiten zuten) eta Arizonan. Euskaldunen festa hauetara joaten naiz beti. Meza batez hastea maite dute (euskaraz gehienbat, kantuak eta) eta gero bazkaria, musika eta dantza izaten da.

Orduan milaka kilometro egingo dituzu?
Urtean 60.000 milia, hau da, 100.000 kilometro inguru. Kotxea bi-hiru urtetan aldatzen dut, hau hirugarrena dut, "Pottoka" jarri diot matrikulan, aitzinekoak "Tximista" zuen matrikulan. Askotan kotxean egiten dut lo, edo bestela kanpinean. Berriki heldu naiz San Franciscora itzuli handia egin ondoren. Batez ere udan asko ibiltzen naiz. Erantzungailua dut eta bertan abisuak jasotzen ditut.

Bidean hainbeste kilometro eginda, ez al duzu arazorik izan?
Bidean azkar ibiltzen naiz denetara iristeko. Behin baino gehiagotan gelditu nau poliziak azkarregi joateagatik, baina apeza nintzela esanda joaten utzi didate. Kasu egiteko esaten didate.

Lehen San Franciscoko apartamendu batean bizi zinen. Euskal Etxean bizitzea eskatu zenuela esan digute.
Lehen bakar-bakarrik bizi nintzen eta nik bakartasuna ez dut nahi. Usaian hiru urte egiten zituzten apezek hemen, gero Euskal Herrira itzultzen ziren. Maite naute eta jarraitzeko erran zidaten, berri bat etortzen bada berriro hasi beharko zuela jendea ezagutzen-eta. Bakartasunean sobera sufritu dut, Afrikan beti jende artean nintzen, hemen bakar-bakarrik. San Franciscoko Basque Cultural Center-en gela bat aski zela esan nien. Garbitzeko tokia gisa frontoira etortzen diren pilotariena erabiltzen dut eta sukaldean ez da problemarik, beti hemengo jatetxean egiten ditut otorduak. Apeza maite dute hemen eta laguntzen dute.

Bataio, ezkontza, hileta eta mezak ospatzeaz gain zer egiten duzu?
13 eta 17 urte arteko gazteentzat bi asteko kanpamenduak antolatzen dira euskal musika, dantza, euskara... lantzeko. Urtero estatuz aldatzen da. Beti hartzen naute musika erakusteko: txirula, txistua... Euskaraz gutxi egiten dute, baina saiatzen gara, maite dute euskara. Euskal kultura eta Euskal Herrian zer pasatzen den irakasten dugu.

Ba al da beste euskal apezik Estatu Batuetan?
Ez, euskaldunendako ni naiz. New Yorken, adibidez, ez dute. Badira beste euskal apezak, Los Angelesen adibidez, baina hango parrokian ari dira. Beste bat Merceden, hemendik hurbil, Fresno alde horretan dago, baina hemengo apeza da, hemengo lana du.

Zenbat euskaldun bizi dira Estatu Batuetan?
4.500 familien deiturak bilduak ditut ene 11 estatu horietan, beraz, 20.000 euskaldun inguru. Bada gehiago. Ezagunen bidez beti izenak hartzen ditut. Boiseko jaialdian Minnesotako euskaldun batekin hitz egin eta 20 bat bazirela esan zidan. Eta hark ez ditu denak ezagutzen. Eskutitz edo buletin bat egiten hasi nintzen denentzat, "Lokarria" izenekoa, urtean bitan. Hitz bat aitzinean, Euskal Herritik deiak, nor hil den, ezteiak, jaioberriak eta urteko biltzarren egutegia sartzen dut orri horretan. Ingelesez eta euskaraz idazten dut. 4.000 kopia baino gehiago atera eta postaz bidaltzen diet bildu dudan euskaldunen zerrendakoei.

Nongoak dira euskaldun gehienak?
Gehienak Hego Euskal Herrikoak dira nire iduriz, bizkaitarrak batez ere. Boisen eta Idahon, Oregonen, Nevadan, Utahn, Las Vegasen eta Washington estatuan bizi dira. Nafarrak, Iparraldeko nafarrak, Kalifornian daude gehienak, Chino, Ontario, Pasadena inguruan. Ipar Euskadikoek beharbada besteek baino gehiago elkar atxekitzen dute. Ez nuen uste hainbeste nafar zegoenik Baskerfielden. Behin batek erran zidan homeless (eskale) gazte euskaldun bat hil zela, inor ez zuela eta meza egin nahi zutela. Joan nintzen eta jendez bete zen eliza


Azkenak
2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Eguneraketa berriak daude