ARBOLA SAKRATUAK, TINKO DIRAU, SUSTRAIAK SENDO ETA HOSTOAK ASKE

  • gure herriko irudirik maitatuenetakoa den haritz mitikoa eta ondoko juntetxea bisitatzeaz gain, besteak beste, urriko azken astelehenean izaten den azoka bizitzea aholkatzen dizuegu.

2007ko otsailaren 21ean
Euskal hiriburu sinbolikoa
Segituan aurreko herria bezala batez ere nekazaritzaz arduratzen den Foruan sartuko gara, pare bat kilometro geroago bertako erdigunera iristeko. Puntu honetatik jada, urrunean, Gernikako zilueta ikusten hasiko gara.
Mundu osoan ezaguna den eta ibilbide honen zein itsasadarraren erdigunea markatzen duen Gernika-Lumo hirian, segituan barneratuko gara. Historian, artean zein sinbolikoki euskal hiritarrontzat pisu oso handia duen hiria bisitatzea ezinbestekoa izan ohi da, bai guretzat zein kanpotarrentzat, askoren ustez gure izaera oso ondo islatzen duen herria baita.
Bertatik Kortezubi-Lekeitio norabidean irtengo gara, itsasadarraren eskuinaldeko zatiari ekinez.


GERNIKA-LUMO

1937ko bonbardaketa eta ondorengo Pablo Picassoren koadroak mundu osoan ezagun bihurtu duten "Bakearen Hiria" imana bihurtu da. Munduan zehar barreiaturiko euskaldunak Euskal Herrira datozenean ezinbestekoa izaten zaie Gernikara hurbiltzea, eta berdin gertatzen zaie gure herria bisitatzen duen atzerritar askori.
Gernikako historia, Juntetxea eta zuhaitza jende askorentzat Euskal Herria, euskaldun eta euskal izaeraren isla bihurtu dira. Izan ere, kanpotar askok Gernikan (bere historia luzean, euskalduntasunean, tragedietan, Juntetxeko demokrazian, Arbolak sinbolizatzen dituen ohitura zahar eta askatasun-nahian, erlijiotasunean, azoka-giroan, artean, jaietan...) Euskal Herriaren "laburpen" moduko bat ikusten dute. Eta badute horrela pentsatzeko arrazoirik.

Historian atzera
Historiaurretik populatua (Santimamiñeko kobazuloetan K.a. 15.000 urteko aztarnak daude), Gernikako itsasadarra erromatarren garaiko arrasto gehien duen Bizkaiko bailara da. Jada Erdi Aroan, 1366an Don Tello Kondeak Gernikako Hiria fundatu zuen, Bizkaia barruko komunikazioetarako leku estrategikoan. Hurrengo mendeetan burgesiaren menpean zegoen hiriak ez zuen gorabehera handirik ezagutu, noizbehinkako suteak eta uholdeak ezik. Eguneroko bizitzak nekazaritza, merkataritza eta artisautzaren inguruan jarraitzen zuen.
Halere, arbola baten azpian komunitateko arazoetaz aritzearen ohitura zaharrak indar berezia hartu zuen Gernikan, bertako Arbola eta Juntetxea Bizkaiko garrantzitsuenak bihurtu baitziren. Horrela, 1876 arte Bizkaiko legeak bertan idatzi ziren, herri bakoitzeko bi ordezkariren etortzearekin. Gaztelako errege-erreginek ere Euskal Foruak errespetatzea bertan zin egiten zuten.
Azkenik, euskal eskubide eta askatasunen hiria bihurtu zen honetan, 1937ko apirilaren 26an, lau ordu luzetan zehar, Condor legioaren hegazkin alemaniarrek bonba zaparrada izugarria isuri zuten, hiria erabat suntsituz eta ordura arte herri zibilaren artean mundu osoan izandako sarraskirik odoltsuena eraginez. Hau guztia Gernika Museoan ikus daiteke.

Ikustekoak
Gernikako feria ospetsua egiten den Juan Calzada kalearen eskuin muturrean (hiriko zentru-zentruan) Eriako lorategi atsegina dugu, eta bertan Ursoloko edo Merkurioren Iturria. Bertatik, eskailera batzuk igoz, Pasealekua plazara iristen gara. Bertan Gernika gudalostearen oroimenezko frisoa dago balkoian.
Segituan, ezkerrean dagoen Seber Altube auditorioaren ondotik, Gernikako eta agian Euskal Herriko sinbolorik maitatuena ikusiko dugu, Arbola gordetzen duen Juntetxea. Juntetxeak, 1826-33 artean estilo neoklasiko hutsean eraikia, nukleo gisa Antiguako Andra Mari eliza du, gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusia. Bere barnean gainera areto oso bat estaltzen duen itzelezko (235 m2) beirategia miretsi daiteke. Bertan, Arbola eta euskaldunon irudikapen ederraren inguruan Juntetxean izan duten herri guztietako armarriak ikus daitezke. Lorategian Gernikako Arbola ospetsuak (zaharra, oraingoa eta berria) ditugu, gure herriaren askatasunen sinboloak. Juntetxea egunero bisita daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (udan 19:00ak arte).
Juntetxearen ezker-atzealdean Santa Klara komentua, Jaurerriko Antzinako Ospitalea (aurrekoari erdi-puntuko arku batez lotua) eta Genealogia artxibategia (Lumoko antzinako Udaletxea) ditugu,
Arbolaren historiaren lekukoak.
Multzo honi itzulia eman ostean, ezkerraldean Alegria jauregiarekin egingo dugu topo, XVIII. mendean hiriko barroko estilo ederrean guztiz berreraikia, eta gaur egun Euskal Herriko Museoa dena. Bertan gure herriarekin zerikusia duten hainbat gai jorratzen da. Zabalik dago asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (igandetan 10:00etatik 13:30etara). Museoa Europako Herrien parkearen sarreran dago. Atseden hartzeko egokia den parke honetan Euskal Herri atlantikoaren lau ekosistemak biltzen ditu: pagadia, hariztia, artadia eta ibaiertzeko landaretza.
Parkeko bazter batean (egurrezko zubitxo batetik pasa daiteke) zelaitxo batean Gernikako bi eskultura ospetsuak ditugu: Bakearen Monumentu den Txillidaren "Gure Aitaren Etxea" (Arbolari zuzendutako zazpi metro altuerako eta 180 tonako hormigoizko leiho moduko bat, 1988koa) eta Henry Moore-en "Large Figure in a Shelter - Irudi Handia Aterpe Batean" (brontze urtuzko 20 tonako antzinako bizimodua adierazten duen biztanlea estalkiaren babesik gabe dagoela esan nahi du; 1986koa da). Azken honen atzean Udetxea jauregia dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatoaren egoitza.
Egurrezko zubitxoaren azpitik jaisten den Allende Salazar etorbidetik zuzenean Andra Mari elizara iristen gara. 1418an gotiko estiloan hasi ziren eraikitzen eta Berpizkundeko estiloan amaitu zuten 1715ean. Dagoeneko hiriko alderik zaharrenean, ezkerrerantz jaitsiz honen erdigune den Foruen Plazara iritsiko gara. Berau inguratuz Udaletxea, Turismo Bulegoa eta Gernika Museoa-Bakearen Museoa ditugu, azken hau astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegiekin (10:00-19:00 udan) eta igandetan 10:00etatik 14:00etara zabalik.
Dena den, kalez kale ibiltzea gomendatzen dizuet, batez ere azoka eguna bada (astelehenero) edota Artekaletik Jai-Alaira iritsi zaitezkete, San Juan Ibarra plazatik igaroz azokara ailegatu (aurrean "Astelehena Jai" baserritarren omenezko eskultura), eta bertatik Eriako lorategiraino itzuli.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
GERNIKA-LUMO

Turismo Bulegoa:
Artekalea 8. 94- 625 58 92.

Udaltzaingoa:
94- 627 02 02.

Ertzaintza:
Don Tello. 94- 444 14 44.

Anbulategia:
San Juan 1. 94- 603 58 00.

Gurutze Gorria:
Juan Calzada 63. 94- 625 66 98.

Botikak:
- Boyra- Artekalea 1. 94- 625 11 76. - Omaetxebarria- Juan Calzada 27. 94- 625 08 85.

Bankuak:
BBVA, BBK eta Lankide Aurrezkia- Juan Calzada kalean.

Kotxe-Tailerrak:
Irazalez (garabia)- Zornotzarako bidea 1,5 km. 94- 625 17 91.

Jatorduan:
- Julen Jatetxea- Industria 14
- Zallo-Barri erretegia- Juan Calzada 79.
- Zimela Jatetxea- Carlos Gangoiti 57.
- Harrien Jatetxea- Gernika

Jan eta lo egiteko:
*Hotel Boliña- Barrenkalea 3. 94- 625 03 00. Log. bikoitza 6.500 pzta.

Lo egiteko:
**Hotel Gernika- Carlos Gangoiti 17. 94- 625 49 48. Logela 9.600 pzta.


Azkenak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude