argia.eus
INPRIMATU
ATLETISMOA
ZELAI LOKAZTUETATIK PISTA IREKIRA
  • Batzuetan neguko euritik ihesi pista estaliak ematen diete aterpe atletei. Bestetan, urtaro berak bultzatzen ditu lasterkariak zelai lokaztu eta aldapatsuetara. Pista estaliaren zein krosaren garaia amaitzear da ordea eta errepideak eta pista irekiek hartuko dute lekukoa.
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko otsailaren 21a
Negu epel eta lehorrak natura aztoratu du. Ez du negurik egin eta loreek, landareek eta zuhaitzek, arretaz begiratu dituena aise konturatuko zen udaberri usaina dutela. Atmosferaren aldrebeskeriei ez diete ordea jaramonik egin bi zangoak zein baino zein azkarrago mugitzen dituzten atletek. Garaian garaikoa.
Negua epelean eta aterpean (pista estalian) aritzeko garaia da eta baita hotz eta euriei aurre eginez zelai, aldapa eta lokaztiak iltzez zanpatzeko ere. Horrela, otsailaren 17-18ko asteburuan Euskadiko atleta hoberenak (batzuek kale egin zuten, hala nola, Montxu Miranda eta Nerea Azkaratek) Donostiako Belodromoan, pista estalian, lehiatu ziren Euskadiko Txapelketan. Espainiako Txapelketarako minimak egitea zuten haietako batzuek helburu. Otsailaren 18an Bilbon Bilbao-Bilbao izeneko lasterketa estreinako aldiz antolatu zen. 12 kilometroak 500dik gora atletek burutu zituzten. Asteburu berean Kluben arteko Espainiako Kros Txapelketa jokatu zen Salamancan. Euskal Herriko ordezkariak han ziren. Egun berean, Salamancarako hautatze probak gainditu beharrik gabe eta bidaia luzeegiaren beharrik gabe Donostian hiriko erdigunetik at, erdi ezkutuan ehunka atleta bildu ziren Miramonen igande goiza lasterka igarotzeko asmoz.
Negua aurrera doan heinean lokatz arteko norgehiagokak bertan behera geratuko dira, baita pista estaliko lasterketak, jauziak eta tiraldiak ere. Kilometro asko egin nahi dituenak errepideko lasterketetara joko du eta aurrez aurre izango ditu maratoi erdiak eta maratoiak. Lasterketak metroetan neurtu eta eraztunaren kaleetan burutu nahi dituenak pista irekietan izango du aukera.
Asteburu bakarrari erreparatzea nahikoa da aukeraren oparotasunaz ohartzeko. Beste hainbeste adierazten du behean jarri dugun atletismoari dagokion urteko egutegiak. Noski, ez dira hor ekitaldi guztiak ezta gutxiagorik ere. Esan dezagun saio hauek bidaiatzeko aitzakia ematen digutela. Eta korrika zaletua ez dadila tronpatu; probok ikustekoak gehiago dira egitekoak baino.
Euskal Herriko hainbat txapelketa zerrendatu ditugu, baita Espainia, Europa eta mundu mailako probak ere. Martxoan garenez kroseko eta pista estaliko probak amaitzear daude eta orain errepideko eta pista irekiko lasterketen garaia da. Kadete mailakoekin hasi eta beteranoen mailako probetaraino izendatu ditugu. Esan bezala proba gehienak telebistaz edo bertatik ikustekoak dira, atleta profesionalak gozatzeko paradarekin. Dena den, arretaz irakurri batzuetan ia edonork parte har dezake-eta. Urtea hasi besterik ez dugu egin, baina azaroa hortxe dago eta korrikalari zaletuen proba gustukoena, Behobia-Donostia iristear da...

ATLETISMOKO PROBAK URTE BUKAERA ARTE
Martxoa
- 3-4. Kadeteen EspainiakoTxapelketa. Pista estalia.
- 4. Espainiako Kros Txapelketa. A Coruña.
- 8/11. Europako Beteranoen Txapelketa. Pista estalia. Bordele.
- 10/11. Munduko Txapelketa. Pista estalia. 9-11 Lisboa.
- 10/11. Juniorren Munduko Txapelketa. Pista estalia. Zaragoza.
- 11. Espainiako Txapelketa. 100 km. Madril.
- 11. Euskadiko kadeteen kros Txapelketa. Urtuella.
- 17-18. Jubenilen Espainiako Txapelketa. Pista estalia.
- 18. Espainiako Txapelketa. Martxa. Mollet del Valles
- 18. Espainiako Maratoi Txapelketa. Bartzelona.
- 24/25. .Munduko Kros Txapelketa. Dublin.
- 24. Euskadiko Iraupen Txapelketa. Barakaldo
- 25. Unibertsitate arteko milia. Gasteiz.

Apirila
- 1. Azkoitia-Azpeitia VIII Maratoi Erdia. Azkoitia
- 7.10.000 m.-ko Europako Challenge-a. Barakaldo
- 22. Iurretako XXI. Lasterketa.
- 28/29. Europako Errepideko Beteranoen Txapelketa. Malta.
- 29. Espainiako Beteranoen Maratoi Txapelketa. Madril.
- 29. Bilboko VII. Maratoi Erdia. Euskadiko Txapelketa.
- 29. Euskadiko kluben arteko junior Txapelketa. Gasteiz.

Maiatza
- 05. Euskadiko kluben arteko Txapelketa. Gizonezkoen lehen maila. Gipuzkoa.
- 05. Euskadiko kluben arteko Txapelketa. Gizonezkoen 2. maila. Gasteiz.
- 05. Euskadiko kluben arteko Txapelketa. Emakumeak lehen eta 2. maila. Bizkaia.
- 12. Ohorezko mailako kluben arteko Txapelketa.
- 19. Bilboko mitina.
- 19. Europako IV Kopa. Martxa. Dudince. (SVK)
- 26/27. Kluben arteko Europako Kopa.

Ekaina
- 02. Euskadiko kluben arteko Txapelketa. Ohorezko maila. Gipuzkoa.
- 02/03. Euskadiko kadete Txapelketa (Bakarkakoak eta klubak). Gipuzkoa
- 03. Bilboko XIX. Maratoia (Euskadiko Txapelketa).
- 09/10. Euskadiko jubenil eta junior Txapelketa. Pista irekia. Bizkaia.
- 23/24. Jubenilen Espainiako Txapelketa. Monzon. Huesca.
- 23/24. Beteranoen Espainiako Txapelketa. Pista irekia. Salamanca.
- 30. Barakaldoko Udaletxearen XVI. Atletismo Saria.
- 30. Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketa. Arona. Tenerife.
- 30/01-7. Promesen Espainiako Txapelketa. Prat de Llobregat.
- 30/01-7. Espainiako junior Txapelketa. Granada.
- XVIII. Berazubi Sari Nagusia. J. M. Imazen omenez. Tolosa.

Uztaila
- 04/15. Beteranoen Munduko Txapelketa. Brisbane. (Aus.).
- 07/08. Euskadiko Txapelketa. Pista irekia. Gasteiz.
- 12/15. Jubenilen Munduko Txapelketa. Debrecen. Hungaria.
- 12/15. 23 urtez azpikoen Europako Txapelketa. Amsterdam. Holanda.
- 15. 10.000 m.-ko Espainiako Txapelketa.
- 19/22. Europako junior Txapelketa. Grossetto. Italia.
- 21/22. Espainiako Txapelketa. Valentzia.

Abuztua
- 03/12. Munduko Txapelketa. Edmonton. Kanada.
- 26. 100 km.-ko Munduko Challenge-a. Cleder. Frantzia.

Iraila
- 09. IAFFeko Sari Nagusiko finala.Brisbane. Australia.
- 22. XIV. Berangoko Nazioarteko milia.
- 29. 100 km.-ko Europako Challengea. Winschoten Holanda.

Urria
- 07. IAFFeko Maratoi Erdiko Munduko Txapelketa. Bristol. Britainia Handia.

Azaroa
- 25. Donostiako XXIV. Maratoia.

Abendua
- 09. Europako Kros Txapelketa. Thun. Suitza l