SIDERURGIAKO ERRALDOIA


2007ko otsailaren 21ean
Siderurgiako erraldoia jaio da. Aceralia, Arbed eta Usinor-en arteko bat-egiteak munduko altzairu ekoizlerik handiena sortu du. Ez ahaztu erraldoiak euskal "geneak" eta gure diruaren zati bat dituela. Komeni da jakitea munduko erraldoiak nola eratzen diren eta ondorioz, munduko kapitalismoak nola jokatzen duen. Aceralia Bizkaiko Labe Garaiak itxitako euskal enpresa siderurgikoaren eta Ensidesaren oinordekoa da. Aceraliak erraldoi horretan parte hartu du, Euskal Herrian eta Asturiasen milaka lanpostu suntsitzearen eta bere burua saneatzeko jaso zuen diru publikoaren lepotik. Eta kapitalismoaren zerbitzura dagoen gobernu orok lez, PPren gobernuak, behin lanpostu ugari suntsituta eta gure diruarekin siderurgia garbituta, pribatizatu egin zuen eta Luxenburgoko Arbed enpresari oso prezio baxuan saldu zion. Bertako arduradunek egun Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan dauden instalazioak mantenduko dituztela diote. Ikusiko dugu. Denda den, lan zikina (AHVko instalazioak itxi, lanpostuak suntsitu eta beren onurarako altxor publikoa lapurtu) aldez aurretik egin zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industrializazioa
Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Industrializazioak loa aldatu zigun

Londres, XVII. mendea. Hiriko artxiboetako dokumentu kriminaletan loari buruzko hainbat erreferentzia jaso zituzten; “lehen loaldia” eta “bigarren loaldia” aipatzen zituzten, baita tarteko esna-aldian egiten zutena deskribatu ere.


Ibilbide geologikoak (IV)
Bodovalle: burdinazko zuloa arrezifea zenean

Geologia hitza etzun eta milioika urtetan sortutako paisaiak irudikatzen ditugu sarritan. Baina gizakiak urte gutxitan egindakoak ere asko dira, eta Meatzaldea da horren adibide bikaina.


400 urteko lurrun makina eta aire girotu nafarrak

Jeronimo Aiantz Gendulaingo margolari, kosmografo eta militarrak XVI. mendean meatzeetako ur filtrazioak konpontzeko lurrun makina asmatu zuen.


Donostiako burges “modernoek” nola egin zuten dirua?

Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako... [+]


Shakespeareren arabazozoak Central Parken

New York, 1890eko martxoaren 6a. Amerikako Aklimatazio Elkarteko kideek, Eugene Schieffelin presidentea buru zutela, 60 arabazozo askatu zituzten Central Parken, hiriaren bihotzean. Egun espezie horretako 200 milioi ale bizi dira Ipar Amerika osoan.


2022-03-30 | Ander Leon
Santurtzi 1967
Butanoa lehertu zenekoa

Santurtziko Butano enpresako biltegian leherketa izugarri batek inguruko etxe ugari kaltetu eta milaka lagun herritik ihes egitera eraman zituen 1967ko urtarrilaren 17an. Istripu haren ondorio sozial eta emozionalak ez dira desagertu, gaur egun arte marraztu daitekeen sekuentzia... [+]


Industriako langileen artean %18,2 baino ez dira emakumeak

Bizkaiko Aldundiak egindako ikerketa batek agerian utzi du berriz ere ekonomiako sektoreen artean dauden genero diferentziak. Industriaren alorrean %18,2 baino ez dira lan egiten duten emakumeak. Aldiz, orokorrean, beste sektore feminizatu batzuetan baino soldata hobeak daude... [+]


Iñigo López Simón
“Etxebizitzaren arazoa ez dago inondik inora konponduta Bilbon”

Tesia egiten ari zela izan zuen estreinako aldiz Bilboko etxola-auzoen berri Iñigo López Simón historialariak. Tesia, baina, beste zerbaiti buruzkoa zen, eta azaletik baizik ez zuen landu gai deskubritu berria. Orain, Tene Mujika bekari esker kaleratu du... [+]


Ybarratarren euskal musika bilduma

Bilbo, 1857. Banco de Bilbao sortu zen; akziodun nabarmenen artean Ybarra familia zegoen. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak abian jarri zirenean ybarratarrak ere tartean ziren. Bilbo edota Getxoko alkate izan ziren, Bizkaian nahiz Madrilen diputatu. Sendiaren Sevillako adarra itsas... [+]


Reuters: berri fresko-freskoak txalupan

Akisgran, 1850. Paul Reuter alemaniar enpresariak telegrafo linea bat jarri zuen abian, teknologia berri horren bidez berriak askoz azkarrago hedatzen zirela eta berriak inork baino lehenago jasotzea negozio probetxugarria zela jabetuta.


2020-06-30 | Juan Mari Arregi
Kapitalismoaren negozio “nahasiak”

Azken asteotan, AEBetan poliziak pertsona beltz bat hil ostean sorturiko mobilizazio herrikoia bizitzen ari gara. Arrazismoaren aurkako manifestazioen ondoren, arraza beltzeko pertsonen esklabotzaren eta trafikoaren protagonista izan ziren pertsonaiei eskainitako estatuak... [+]


Esklabotza
Nola engainatu gaituen kapitalismoak

Hankaz gora jarri zaigu mundu borobil hau eta erantzun bila gabiltza edonon, larrialdi sanitarioari, egoera ekologiko jasanezinari eta ekonomia globalaren kolapsoari ezin neurria hartu. Nola iritsi gara honaino? Atzera begira, jabetu gara egungo sistemaren errak engainu... [+]


Eguneraketa berriak daude