INGELESA-EUSKARA HIZTEGIA AUSTRALIATIK DATOR

  • Euskara geroz eta atzerritar gehiagok ikasten du munduan, baina ez dira asko izango Australian. Salbuespenen artean dugu Jon D. Patrick psikologo australiarra. Duela zortzi urte hasi zen euskara ikasten eta orain ingelesa-euskara hiztegi berezia ari da burutzen.

2007ko otsailaren 21ean
Pangea proiektuko kideak kontinente guztietan zehar egiten ari garen bidaia honetan euskaldunekin harremanetan jartzen saiatzen ari gara. Ipar Amerikan dezente topatu genituen, baina Australian ez dira hainbeste. Queenslandera duela hamarkada batzuk azukre-kanaberetan lan egitera etorri ziren haietako batzuk eta gerora iritsitakoak Sidney eta Melbourneko Gure Txoko elkarteetan biltzen dira. Lehendik ere bagenekien, euskaldunez gain, Sidneyen euskaraz dakien australiar bat bizi zela, Jon D. Patrick, eta Gure Txokon topatu genuen. Euskal Herrian jaiotako bertako bazkide batzuek ez dute euskaraz jakingo, baina psikologo-informatikari honek bai ordea.
Jon D. Patrick psikologoa duela zortzi urte hasi zen euskara ikasten. Gaur egun, ongi egiten du euskaraz eta areago, berau aztertzen ari da. Ingelesa-euskara hiztegi berezi bat burutzen ere ari da CD-ROM formatuan. Hiztegiak gehien erabiltzen diren ahozko esaldiak jasoko ditu.
Melbournen jaioa, leku askotan bizi izan da Patrick: Euskal Herrian, Irlandan, EEBBetan, Erresuma Batuan, Zelanda Berrian eta Australia barruan Perthen. Psikologian doktoratu zen Monash Unibertsitatean eta masterra egin zuen Dublinen, baina informatika ere gertu izan du bere lanean eta Zelanda Berrian egon zen aurreneko sistema informatiko klaseak ematen lau urtez. Deakin Unibertsitateko irakasle laguna izan zen eta giza portaera aztertzeko informazio sistemak garatu zituen. Sistema hauek komertzializatu eta egokitu egin ziren telebista kateetan erabiltzeko, eta baita Australiako Kirol Institutoan eta kirol talde profesionaletan (futbol australiarrean, cricketean eta surfean, adibidez) aplikatzeko ere. Gaur egun Sydneyko Unibertsitatean bi ikerketa lerrotan ari da lanean: hizkuntza naturalen lan taldean eta multimedia sistemak bigarren hizkuntza ikasten ari direnekin aplikatzeko egitasmoan. Bere ikerketa lehen hezkuntzako eskoletan irakurtzen irakasteko ikasketa metodo baterako ari da aplikatzen.
Euskal Herrian lehen aldiz 1991n izan zen lana zela-eta, eta IXA taldekoek ingelesarekin laguntzeko eskatu zioten. Haiei entzun zien lehen aldiz euskaraz egiten. "Herria eta euskara gustatu egin zitzaizkidan, horregatik hasi nintzen euskara ikasten", azaldu digu. Bi, hiru, lau edo bost hilabeteko egonaldiak egin izan ditu Euskal Herrian. HABEren Donostiako euskaltegian, Lazkaoko Maizpiden, Foruako AEKren barnetegian, Zornotzako Aurten Bai euskaltegian, adiskideekin eta kalean ikasi du euskara.


4.500 ESALDI ERABILIENAK BIDEOAN.

IXA taldeko bi kide Australiara eta Zelanda Berrira joan ziren lanera beraren bitartez eta elkarrekin egin dute lan. Maiz gazte euskaldunak hartzen ditu etxean eta Azkueren hiztegia identifikatzen eta euskarazko lexikoa aztertzen laguntzen diote. Morris ingelesa-euskara hiztegian ere ari da lanean. Hiztegi askorekin egiten du lan oinarrizko hitzak aurkitzeko. Azaroan egiten ari den lana, Donostian, kongresu batean aurkeztu zuen. "Datu-base bat egiten ari naiz, oraingoz hitzak prozesatzen ari naiz. Nire gramatika liburuarekin eta multimedia sistema digital batekin, euskara-ingelesa hiztegia ikasleentzat eta itzultzaileentzat baliagarria izatea espero dut", adierazi digu Patrickek.
Donostiako EHUrekin kolaboratu du datu-base hiztegiaren garapenean, hiztegi elektronikoen federazioaren sorreran, eta euskararen ordenagailu bidezko tratamenduaren ikerketan. CD-ROM-ean atera nahi du euskara-inglesa eta ingelesa-euskara hiztegia eta baita hiru liburutan ere. Halaber, ahozko euskara jasotzen duen bideo bat plazaratuko du, 4.500 euskal esaldi grabatu ditu eginkizun horretarako. Izan ere, proto-euskararen analisian ari da lanean informatikaren laguntzaz.
Sidneyn euskalduna izateak dituen zailtasunez hitz egin digu Patrickek: "Duela bi urte, Zelanda Berritik etorri nintzenean, Gure Txoko euskal elkartea ezagutu nuen eta tarteka bertan euskaldun batzuekin aritzen naiz euskaraz, baina gehienak bizkaitarrak dira eta beren euskalkia ulertzea zaila egiten zait". Euskararekiko maitasunak bultzatuta ikasi zuen hizkuntza, eta ahal duenean Euskal Herrira joaten da bertako jendea, musika, janaria, eta jaiak oso gustuko dituelako. Hiri eta herri dezente ezagutzen ditu eta Alkiza eta Usurbil gustatzen zaizkio batez ere. "Euskaldunak zoragarriak dira, bizitzaz disfrutatzen dute, ondo jan eta gogor lan egiten dute", adierazi digu psikoterapiaren praktikante honek.


Azkenak
2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Eguneraketa berriak daude