Landare salmenta puri-purian dagoen honetan toki epelagoetakoak diren landareen eskaera sekula baino handiagoa da
aurten.
Landare saltoki edo azokatara joan besterik ez dago... Udazken luze eta negu gozoa batetik, eta bestetik landare saltzaileen eskuetan oparo agertzen dira, tentagarri, kanpoeder eta etxekalteon begietara. Landare hotz-urruti eta epelzale hauen artean nabarmena da zitrikoen koadrila: limoiondoa (Citrus limon), laranjondoa (Citrus sinensis), mandarinondoa (Citrus nobilis) eta Arabi sagar arbola (Citrus paradisi).
Landare hauek Bakion eta Mutrikun tankera mikroklima hawaiiarra duten lekuetan edo klima baldintza bereziak gozatutako tokietan soilik landatuko nituzke nik. Itsas ingurua da seguruena. Ur-pila ikaragarriak tenperatura aldaketa zakarrak eragozten ditu eta izotzen eragina ahula da. Ur gazi horietatik urrunduz gero toki eguteratan, batik bat aitatutako neguko izozteetatik babestuetan bakarrik jarri landareok. Hala ere estalki, haizearentzako hesiak eta abar. jarrita aparteko babesa beharko dute. Jaio eta bataiatu zuten Santamaña eta Bidania alde horretan bizi ez bazara ere, izotza etxekotzat jo badezakezu landare hauek ahaztu eta sutondoan jarri eta lasai... Txartxoa izango da ba... Itsasoak onak bai, baina gauza txar askoak ere baditu...