NOLA SORTZEN DIRA TIFOIAK? ETA OLATUAK? ETA BIZITZA ARTIFIZIALA?

  • Gertutik ezagutu nahi izan dugu zientzia museo bat eta horretarako Miramongo Zientziaren Kutxagunea aukeratu dugu. Euskal Herriko modu honetako zentro berriena eta zabalena da Donostiako hau. Bertako zuzendari Felix Ares saiatu da guri edukiak ulerrarazten.
Zientziaren misterio ilunenak argitzeko asmo tinkoarekin hurbildu gara Donostiako Parke Teknologikora, Miramongo Zientziaren Kutxagunera. Eta gure ulermenaren mugak ezaguturik, lagun egokia hautatu dugu gurekin batera ibilbidea egin dezan: Felix Ares Kutxaguneko zuzendaria. "Horrelako gunerik ez dago inguruan" esan digu. "Eta ez gu inor baino azkarragoak garelako, hau baino gune berriagorik ez dagoelako baizik". Beste Zientzia museo batzuk eredu hartu dituztela, alegia, haiek zuzen egindakoaz ikasi eta akatsak zuzenduz. Orotara 160 elementu bildu dituzte duela hilabete gutxi zabaldutako erakustoki berezi honetan eta guztia ganoraz ikusteko 6 ordu behar omen dira.


UNIBERTSOAREN JABE.

Beheko solairuan Lur Ontzia, Energia Txinpartak, Argi Jokoak eta Kontrolpeko Ekintzak ditugu zain. Aresen esanetan "erakusketaren zati hau, nolabait klasikoena da, eta bigarren solairukoa berritzaileagoa". Natura da protagonista behean, gizakiak garatutako teknologia goian. Lur ontzian sartu eta urakan bat eskuaz geratu arazi dugu, olatuak sortu ditugu, palankatxo batez tifoi bat indartu edo ahuldu dugu eta izan diren lurrikara garrantzitsuenak (El Salvadorren eta Indian gertaturiko azkenak barne) gure oin azpian sentitu ditugu plataforma batean. Energia Txinpartak etorri dira gero eta gure hatzetatik tximistak kristalezko esfera batean zabaltzen ikusi ditugu. Argi Jokoetan sartu gara gero, harro, aurreko tramankuluek unibertsoa gure menpe zegoela sinestarazi baitigute. Eta hor joan zaizkigu harrokeriak, gure zentzuek nola engainatzen gaituzten ikus ahal izan baitugu. Eskua luzatu dugu kaxa baten barruan zegoen espiral bat ukitzeko eta ezin. Gela horretan Felix Ares berak 60ko hamarkadan buruturiko esperimentu bat dago, Bailliere Tindall-en ikerketan oinarritutako esperimentua. Laser izpi bat iturrian behera, urarekin batera, nola doan ikus daiteke bertan. "Zuntz optikoaren funtzioa egiten du urak" azaldu digu egileak. Eta gu etxeko iturritik zuntz optikoa ateratzen zenaz konturatu ez.
Kontrolpeko Ekintzak ezagutzera joan eta Foucaulten penduluarekin egin dugu topo. Airean kurba bera behin eta berriro marraztuz, Lurraren errotazioaren azalpena ematen du etengabe. Grabitatearen eta mekanikaren legeak, Newton edo Galileoren teoriak, joko bihurtu dira bertan eta sagarra, aldiz, pilota koloretsu. Sabaiari so eginda ikusi dugun malguki erraldoiak gorako bidean jarri gaitu.


TEKNOLOGIAK HARRITUTA.

Eskaileratan gora, "behekoa klasikoa bazen, auskalo zer dugun goian zain" esan diogu geure buruari, dagoeneko letretakoak gareneko aitzakia behin baino gehiagotan erabili baitugu.
Hasteko lehen aipatutako malgukiari astindutxo bat eman diogu goitik, eta malgukiak astindua itzuli digu. Komunikazio atalean webcam-ez hornituriko Internet sarbideak, meteorologi zentroa, satelite bidezko telebista edo barra kode sistema berritzailearen erabilpena ezagutu ditugu. Handik Material Berrien esparrura sartu, eta globo esferiko handi batek egin digu harrera. Aulkiz inguratua dago eta bertan esertzeko gonbitea egin digu guneko zuzendariak. Argazkilaria eta biok bata bestearen parean jarri gara, globoa dela eta ez dugu elkar ikusten eta metro batzuk badira bion artean. Edozer gauza xuxurlatzeko eskatu digu. Harrigarria. Bertan bageunde bezala entzuten diogu elkarri. Globoak lente akustiko modura lan egiten duela azaldu digu eta baita astebetean sei aldiz pintxatu zutela ere. Gaia komunikabideetan azaldu da duela aste batzuk: gunea ireki eta berehala tramankulu asko apurturik zeuden. "Iragan asteburuan, adibidez, ia 5.000 bisitari izan genituen" dio Aresek, "eta nahikoa da horietatik %1ak ukitzea eta hondatzea zer den ez bereiztea gertatu dena gertatzeko".
Gela ilun batean sartu gara, ondoren, eta hormaren kontra jarrita, fotomatoi batean bezala, flasharen zain geratu gara. Ondoren argia piztu eta gure itzalaren irudia ikusi dugu horman inprimatua.
Ahoa itxi ezinik, Zentzumena eta Sentikortasuna lantzera abiatu gara. Hemen ere zentzuak gezurretan ibili zaizkigu. Kaxa zuri batzuk ikusi ditugu lehenik, baina bertara hurbiltzean, han ez zen kaxarik. 17 segundoz biraka zebilen espiral bati begira egon gara. Ondoren tren baten argazkiari erreparatu eta, benetan, guregana zetorrela ikusi dugu.


KONPLEXUAGOA ORAINDIK?

Garuneko neuronak irudikatzen dituen argitxoz betetako gela bat ere bada goiko solairuan. Honezkero, ziuraski gure garunari neurona gutxiago geratuko zaizkio piztuta. Baina beharko ditugu, parean Sistema Konplexuak izeneko gela baitugu. Arnasa sakon hartu eta barrura. Gene gutxi batzuez osatutako bizitza artifizialaren aurrean geratu gara lehenik. Irudi digital bat da, etengabe aldatzen ari dena. Ugaldu egiten da eta, bizitza errealean bezala, selekzio naturalaren bitartez "oinordekoen" artetik egokienak bakarrik irauten du. Etengabe gene horiek forma eta kolore berriak sortzen dituzte eta aukeraketa ez du gure inguruak egiten, Darwin-ek esan bezala, musikak baizik. Musikaren arabera irauten du forma batek ala besteak.
Kantu japoniar baten doinuak oraindik entzuten ditugula, izaki bitxia atzean utzi eta itxuraz arrunta dirudien ordenagailu batekin jardun dugu. Chat moduko bat da, baina beste aldean ez dago inor. Ordenadorearekin ari gara solasean. Eta kontuz gero, ez irainik bota. Gu saiatu garenean aita eta ama, biak batera, aipatu baitizkigu modu ez oso atseginean. Makinaren biraoak gogoan, beste ordenagailu batera hurbildu gara. Berdin dio zer-nolako musika sortu, programa honek harmoniko bihurtzen du. Bateren batek badu, bai, horrelako zerbaiten beharra. Harmoniak utzi eta igerileku txiki batera hurbildu gara. Hondoan pantaila bat du eta arrain batzuk ikus daitezke igerian. Alboan pantaila txikiago bat dugu eta bertan gure arrainak diseina ditzakegu. Geroz eta aerodinamikoagoa egin, orduan eta hobeto moldatuko da itsaso txikian. Nireak, arraina baino marmoka dirudi eta mantso-mantso ibili da, berehala bizkorrago batek jan duen arte. Ugaldu ere egiten dira eta ertzera datozenean eskua luzatu eta harrapatzeko aukera ere badago.
Erakusketa iraunkorreko ibilbidea amaitu dugu eta orain dinosauruak ditugu zain. Gure buruan geratzen zaigun neurona bakarrari galdegin diogu. Hobe beste baterako uzten badugu. Burua bete galdera sartu gara duela ordu batzuk, eta aho bete hortz irten.


Azkenak
2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten

Ez dut sekula pelikulekin negar egiten. Pelikula gogorrak ikusi ditut, istorio tristeak, heriotzaz beteak, gizakiaren alderik zatarrena erakusten dutenak? Barkamenik eskatu gabe, gainera? Pelikula ederrak ikusi ditut, dotoreak, monumentalak, mirarien gainean hitz egiten dutenak,... [+]


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude