argia.eus
INPRIMATU
LANDAREAK
NEGUKO ADISKIDEAK
  • Azkenaldian barazkien onuren berri ematen duen ikerketak ugaritzen ari dira. Esaterako, kruziferoen familiako azek birika eta urdailean minbizia izateko arriskua gutxitzen dute.
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
San Blasetako opilari Pimpinela anisum, anis-belarraren haziek erantsitako zapore gero eta gutxietsiagoaz idatziko nuela esanez amaitu nuen azkenekoa, baina txanpon eta errentetan besterik ez pentsatzeak ekarri dizkigun osasuna galtze eta bizitza kalitatearen jaitsierari emaniko artikulu saila ezin ba ezkor bukatu.
Barazkien onurak ageriratzen dituzten gero eta ikerketa gehiagoren berri dakigu. Azkenekoetako batzuk nabarmentzeko modukoak: barazkien osagaietako batzuk minbiziari aurre hartzen lagundu eta bere garapena eragozten dute. Kruziferoen familiako Brassica generoan biltzen den aza jendea, aza arrunta, azalorea eta Brusela aza batez ere, birikako eta urdaileko minbiziak joa izateko arriskua gutxitzen omen dute. Zitriko genero garratzen osagai batek animaliekin egindako saioetan dagoeneko abiatutako lupuei aurre ederki egiten diola jakin da.
Jatena asunto honetan negua latza dihoakigu eta politiko eta kazetariek beraiek lasaitu eta gu behar den bezala informatu edo bakean uzten ez gaituzten bitartean urte sasoi honetan onenean dauden aza jende eta zitriko generoak zimaur bihurtzera eman beharko gara. Bitartean osasuna eta ea ba hurrengoan anisaren aho-sabaiaz...