LIBURUAK


2021eko uztailaren 21ean


AMONA BIZIKLETAN
Joxantonio Ormazabal
ELKARLANEAN
49 orrialde
950 pzta./38 lib.


OZTOPO GUZTIEN GAINETIK, AMONA BIZIKLETAN

Ezaguna da oso Joxantonio Ormazabal zegamarra, neska-mutikoen artean batik bat. Bereziki haientzat idazten dituenez bere ipuin jostagarriak, erabat normaltzat jo daiteke gizonak haien bihotzetan lekutxo bat izatea ere. Gauzak txukun eta kalitatearekin idaztearen aldekoa dugu. Elkarlaneanen egiten du lan, eta hain zuzen argitaletxe honek, iaz, haur txikientzat bi sail berri hasi zituen, koloretan: "Lamia", 6-7 urtekoentzat, eta "Kuku", pixka bat helduxeagoak direnentzat. Bada, Joxantonio Ormazabalek sail bietan argitaratu zituen ipuinak. Bereak dira "Josebiñe", "Gorritxo eta Beltxiko" eta orain eskuartean dugun hau, "Amona bizikletan" alegia. Istorioaren narratzaileak zazpi bat urte dituen arren, ipuinaren protagonista bere amona da, urte, gaixotasun eta pena ugari gainean dituen emakumea. Izan ere, bost urte badira senarra galdu zuenetik. Haatik, ez pentsa egun osoa negarrez pasatzen duten horietakoa denik, eta are gutxiago bere Gaxpar maitea ametsetan agertu eta berarekin biltzeko eskatu zionetik. Hori bai, baldintza bat jarri zion senarrak gure Pantxikari, ganbaran zintzilik zeukaten bizikletan agertzeko hitzordura, eta harrituko zarete handik aurrera amonak zer egin zuen jakitean.

JAKIN 121. ZENBAKIA
Joan Mari Torrealdaik zuzendua
JAKIN
127 orrialde
1.350 pezeta
54 libera


EUSKAL KULTURA 2000

Jakin" aldizkariaren azken zenbakiak "Euskal Kultura 2000" izenburua darama, eta iaz kulturaren alorrean gertatutakoaren balantzea da. Besteak beste, Erramun Baxok soziolinguistak euskarak Iparraldean duen egoerari buruzko hausnarketa eskaintzen du; Euskalerria Irratiko zuzendaria den Mikel Bujandak Nafarroako kultur jardueraren balantze orokorra; Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Andolin Eguzkitzak, berriz, Galeuscaren Biltzarraz dihardu; Ritxi Lizartza hizkuntz teknikaria euskal antzerkigintzaren gorakadaz eta sendotze prozesuaz; Xabier Mendiguren Elizegi eta Laura Mintegi idazleek, bakoitzak bere ikuspegitik, iazko literatur ekoizpena aztertzen dute; Allande Sokarros kazetariak Zuberoako euskalgintza; eta Iñaki Zabaleta irakasleak "Isiltasuna ez da aterpe" agiriak sortutako eztabaidaz.

XX. MENDEKO POESIA KAIERAK:
IOKIN ZAITEGI
Antologia egilea,
Koldo Izagirre
SUSA
61 orrialde
700 pezeta
28 libera


"KIXOTE BAT" IZAN BIDE ZENAREN POEMAK

Horrela aitortu omen zion Iokin Zaitegik bere biografia idazten ari zen Jose Mari Velez de Mendizabali, bizitzan zer izan zen galdetu zionean: "Kixote bat". Eta gure literaturan gerra aurretik hirurogeiko hamarkadan lehertu zen modernotasuneraino hari bat luzatu izana zor diogun gizonaren erantzun horretan ez ei dago inongo harrotasunik, bakardadean jardun beharrean aurkitu zen pertsonaren hasperena baino ez, Koldo Izagirrek adierazten duenez. Izan ere, Iokin Zaitegik sortu eta kudeatu zuen "Euzko-Gogoa", Izagirreren hitzetan euskal literaturak inoiz ezagutu duen adierazpen esparrurik libreena eta gure poesia modernoaren ataria. Baina poeta ere bagenuen Zaitegi, poesia beti erbestean idatzi zuen poeta. Aberriaren saudadeaz, erbestearen astunaz, urruntasunaren urraduraz eta Euskal Herri libre baten ametsaz mintzo zaigun poeta.

EL EUSKERA EN LA RIBERA DE NAVARRA
Jabier Sainz Pezonaga
PAMIELA
220 orrialde
2.300 pezeta
92 libera


NAFARROAKO ERRIBERA ETA EUSKARA

Euskararik gabe ezin izan zitekeen Euskal Herriarik, ezta Nafarroa izena bere izan zezakeen naziorik, esaten digu Jabier Sainz Pezonaga corellarrak "El Euskera en la Ribera de Navarra" liburuan. Batzen gaituena euskara dela, alegia, ororen gainetik euskararen herria garelako. Eta hori, Euskal Herria nazio bat baino gehiago mundu bat izan arren, non betitik eman den kultur anitzen mestizajea, etnia ezberdinen norgehiagoka. Baina euskara dugu. Baita Nafarroako Erriberak ere. Muga-mugan dagoen arren, sarri askotan indarrez hartua izanagatik ere, beti gorde ahal izan ditu bere hizkera herrikoian "lingua navarrorum" zaharraren aztarnak, Jabier Sainz Pezonagak bere idazlanean agerian uzten duen bezala. Jakin nahi al duzu "furrustrada", "chirripita" "zaborro" edo antzeko esamoldeen jatorria, irakurle?

FRAI BARTOLOME SANTA TERESA. IDAZLAN GUZTIAK (I, II)
Julen Urkiza,
Luis Baraiazarra
EUSKALTZAINDIA
1.556 orrialde
4.800 pzta./192 lib.


MARKINARRAREN "ICASQUIZUNAC" ETA BESTE LANAK

Lodikoteak dira, benetan, Frai Bartolome Santa Teresa markinarraren lanak biltzen dituzten liburu biak. Izan ere, lan eskerga egin zuen XVIII. eta XIX. mende artean bizi izan zen karmeldar honek. Sermoilari eta euskal idazlea zen, bereziki, Frai Bartolome, aspalditik zetorren euskal tradizio baten jarraitzaile eta bidegilea. Bizkaieraren garatze garaian bizitzea egokitu zitzaionez, ordu arte ia inork idatziz landu ez zuen Mendebaleko euskara lantzeari ekin zion, bere egitekoa honela aitortuz: "Verbeetia imini dot neure erricua; daquidana". Andres Urrutia euskaltzainak liburu hauen hitzaurrean adierazten duenaren arabera, "hitz gutxitan esateko, hizkuntzaren jakituria, erlijioaren zerbitzupeko euskal diskurtso jatorra eta Mendebaldeko euskararen hastapenetan partaidetza" izan zuen Frai Bartolome karmeldarrak.

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO 20. BERTSOLARI TXAPELKETA
Ikastolen Elkartea
IKASTOLEN
ELKARTEA
61 orrialde + kaseta

HOGEIGARREN ALDIZ EGINDAKO LEHIAKETA
Iaz, 2000. urtean, hogeigarren aldiz burutu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. "Kilometroak" herri horretan antolatu eta gauzatu baitzen, eta aipatu txapelketa ere egitarau horren barruan itsatsi zen. Ikastolen Elkarteko Bertsolaritzako koordinatzaile Mikel Mendizabalek gogoratzen duenez, Izarraitzeko saioa zaratatsu bezain zalapartatsua izan zen, parte hartzen zuten bertsolari gaztetxoen energia eta alaitasunari zegokien bezala. Orain, Ikastolen Elkarteak liburu bat eta kaset bat plazaratu ditu, bat-bateko finalisten emanaldiak jasoz: Txikietan, Antigua-Hernani, Ataun, Oiartzun eta Zarauzko taldeak; handietan, Joxe Angel Aranburu, Eneritz Azkue, Egoitz Eizagirre, Antton Fernandez, Irati Goikoetxea, Beñat Lizaso, Joseba Otaegi eta Iban Urgandagarin.

UNA CULTURA DE PAZ
Xabier Markiegi Candina
ARARTEKO
109 orrialde


2000. EKO GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO JARDUNALDIAK

Orain dela hiru urte Arartekoak argitalpen-bilduma berri bat hasi zuen, "Jornadas sobre derechos humanos" izenburupean. Oraingoak, "Una cultura de paz: cimiento para los derechos humanos" izenburu zehatza duenak, Nazio Batuen Batzar Orokorrak aldarrikatutako Bake Kulturaren Nazioarteko Urtean, EHUren Udako Ikastaroen barnean giza eskubideak oinarri izanda egin ziren jardunaldietan aurkeztutako ponentzia eta komunikazioak biltzen ditu. Hainbatek hainbatetan, Arartekoaren aurkezpenean, bake kultura euskal gizartean lehenbailehen garatu beharra dagoela esaten du; Mayor Zaragoza irakasleak bake kultura kontzeptuaz hausnarketa egiten du, hala nola gaur egungo elkartasun ezaz eta haurren esplotazioaz; eta Vicenç Fisasek, bere aldetik, "Bake-kultura Euskal Herrian" ponentzia aurkezten du.


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude