TXIKI-TXIKI EGIN ARTE

  • Sagardoa egiten hasi ziren lehenengo euskaldunek sagarra txikitzeko zein tresna erabiltzen zuten ez dakigu. Gure arbasoengandik jaso ditugun lehenengo tresnak mailua, trabesa eta eskuzko pisa edo pisoia izan dira. Mailuarekin edota pisoiarekin dolare barruko askan bertan zanpatzen zuten sagarra. Pisoia erabiliagoa izan da. Kirten luzea duen egur koskor honek metro eta erdiko altuera du. Urritzez eginikoak izaten ziren batzuk. Goitik behera jotzen da sagarra. Beraz, jotze izena sagarra zanpatzetik datorkio.

2007ko otsailaren 21ean
Askaren tamainaren arabera, bi, hiru, edota gizon gehiago aritzen ziren prakak belaunetaraino bilduta, oinutsik, sagarra jo eta jo, "ordun" hitza entzun arte. Hitz hau joaldia gelditzeko seinalea zen eta taldeko buruak esaten zuen. Jotako sagarra baztertu, geldialdi labur bat egin eta ostera sagar aldi berri bat jotzen hasten ziren. Pisoiekin, txandaka jotzen aritzen zirela, erritmo batzuk sortu zituzten. Sagar jotze eta estutze lana amaitua zela adierazteko edo, baserriko larrainean, atarian biltzeko ohitura zuten garai bateko sagardogileek. Patsola bat jartzen omen zuten eta bertan pisoiekin erritmo ezberdinak jotzen omen zituzten, irrintzi luzeak botaz. Nafarroan, Baztango Arizkun herrian esate baterako, hiruko erritmoa mantendu da, hiru pisoiez osatutako soinua, alegia. "Kirikoketa" izeneko kantua kantatzen zuten pisoien erritmo honekin batera: "Kirikoketa, kirikoketa,/ kirikoketa, koketa, koketa. /Sagarra jo dela, /sagarra jo dela, /sagarra jo dela, /jo dela, jo dela".
Honekin batera muztio egin berria ateratzen omen zuten basotan edo botilatan dastatzeko. Bertako gazte batzuek jakin ahal izan dutenez, 1920an egin zen azken aldiz ospakizun hau Arizkunen. Duela bi urtetik hona berriro ospatzen hasi dira. Bada txalaparta pisoien erritmo honetan sortua dela esaten duenik.
XIX. mendearen bukaeran sortu ziren sagarra jotzeko makinak. Matxaka izenez ezagunagoa den tresna honek tolba izeneko ontzia du; bertatik botatzen da sagarra. Eskuz eragiten diren bi gurpil edo bolandera ditu kanpoaldean. Bolandera hauek aurkako norabidean mugitu behar dira. Horrela, barruko bi hortzak mugitu egiten dira. Sagarra hortz horien tartetik pasatzen da eta txikitu egiten dute. Sagar puskak dolareko askara erortzen dira.
Bai pisoien kasuan eta baita eskuzko matxakaren kasuan ere, gizonezko indartsuak aritzen ziren lanean.
Lehenengo matxakak sagar egurrez eginikoak baziren ere, berehala sartu ziren burdinazkoak. Inguruko herrietan egiten zituzten tresna hauek. Pasaiako Lasa eta Madariaga Fundizioak, Errenteriako Illarramendi, Tolosako Otaegui (hauek egurrezkoak egiten zituzten) eta Luzuriaga dira besteak beste garai hartako matxakak egiten zituztenak. Makina modernoak, ordea, Normandiatik ekartzen zituzten. Cherbourg herriko Sigmon anaiak, eta Wurtembergeko Mayfarth eta Kleemann Oberlur Kheim markak izan ziren atzerriko izenik ezagunenak. Sigmon Anaien matxaka batzuk badaude oraindik sagardotegietan. Hortz horiek elkarrengandik gertuago edo urrunago jar daitezke, sagar puska handiagoak edo txikiagoak eginez. Oso gertu jarriz gero, sagar haziak apurtzeko arriskua dago, eta hori ez da komeni; txikitutako haziak zapore txarra ematen dio sagardoari.
Sagarra jotzeko makinari motor elektrikoa edo gasoilezkoa ipintzea izan zen hurrengo urratsa. Matxaka normalean dolarearen ondoan egoten denez, biak motor berak mugitzen ditu sarritan. Altzako Gartziategi sagardotegian gogoan dute oraindik Hernani-Donostia ibilbidea egiten zuen tranbia egin zuteneko garaia. Haien lurrak harrapatzen zituenez, akordio batera iritsi ziren arduradunekin: sagardotegirako argindarra erabiltzeko aukera izatea eskatu zuten.


MATXAKA MODERNOAK

Azken urteotan matxaka modernoagoak jartzen ari dira sagardotegietan. Sagarra matxakaraino eramateko zinta edo tresna berezi batzuk jarri dituzte leku batzutan. Hernaniko Zelaia sagardotegian esate baterako altzairuzko matxaka bat daukate. Motor baten bidez mugitzen da eta kautxozko hortzak ditu. Txikitutako sagarra "bonba elektikoa" izeneko gailu batera erortzen da. Honek dolarera bidaltzen du sagarra.
Jotzeko tresnak sagarra txikitu ahala dolareko askara botatzen du. Baina badira askarik gabeko dolareak, forma borobila dutenak; kasu honetan upel erdibitu batean edo zurezko ontzi batean uzten da patsa beratzen.

SAGARDO ETXEA NON ETA NOIZ?
Azken urteotan sagardogile eta sagardozaleak sagardo etxea egiteko asmoari buruz hitz egiten hasi dira. Sagardogileek hainbat bilera egin dute sagardo etxea nahi den edo ez jakiteko, eta bide batez, non eraikiko litzatekeen erabakitzeko. Sagardo etxea nahi dute, baina ez dira elkarren artean ados jartzen. Gipuzkoako Foru Aldundia bere garaian finantziaketan parte hartzeko prest agertu zen arren, sagardogileak ados jarri arte sosik ez duela emango adierazi du, proiektu bakarra finantzatuko duela, alegia.
Une honetan hiru proiektu nagusi daude : Urnietako Udalarena, Astigarragako Udalarena eta Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkartearena. Urnietako proiektuak 10.000 metro koadroko lur-sail bati buruz hitz egiten du. Sagarraren ikerkuntza egiteko balioko luke. Laborategia, batzarretarako egongela, liburutegia, museoa eta taberna edo jatetxea aurreikusten dira besteren artean. Astigarragako proiektuak sagardo etxea herriaren kanpokaldean kokatzea aurreikusi du. Urnietakoaren gela edo atal antzekoak izango lituzke. Sagardoa egiteko tresneriari buruzko erakusketa denbora luzez jendaurrean eduki zuten. Tresneria hori sagardo etxerako pentsatuta dago.
Usurbilen sagardo etxea egiteko zein premia dagoen ikertzen ari dira. Bertako Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak Euskal Herrian sagardoari lotutako zentro etnografiko anitz egon daitezkeela uste du. Honetaz gain, Donostiako Aiete auzoko Katxola baserria lekuz aldatu ( errepide ondoan zegoen) eta berreraiki dute. XVIII. mendeko dolarea du, dolare barrokoa. Hiru ardatzekoa zen. Erakusgai jarriko duten erabakitzeko dago oraindik.

FRAISORO ESKOLAKO SAGARDOA
Gaur egun ez ezik, XX. mendearen hasieran ere garrantzi handiko eskola izan zen Fraisoro nekazaritzaren alorrean. Eskola 1898an martxan jarri bazen ere, hamalau urte beranduago sagardogintzari lotutako ikastaroak ematen hasi ziren. Garai hartan sagar lana baserri lanetan baztertuena zen, ez baitzen diru irabazpide handitzat hartzen. Sagardotarako sagarra lantzeko teknikak garatzeko beharra ikusita sagardotegi esperimentala eta sagasti gunea martxan jarri zituzten. Makinaria modernoenaz hornitu zuten eskola. Sagardoa egiteko zenbait saio egin zen nekazarien aurrean. Lehenbiziko saioa Fraisoron bertan bildutako 800 kilo sagarrekin egin zuten, eta oso emaitza onak lortu omen zituzten. "Sagardogintza egoki eta zuzena" ezagutaraztea eta Gipuzkoa osoan zabaltzea zen helburua. Sagardogintzarako Arduradun Titulua ateratzeko ikasketak banatzen hasi ziren urte honetan. Bi urteko ikasketak ziren.


Azkenak
2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-02-03 | Estitxu Eizagirre
Ezkeltzun ez dutela eolikorik jarriko jakinarazi dio enpresak Zizurkilgo Udalari

Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-02-03 | Ahotsa.info
Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]


2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2.000 lagun baino gehiago mobilizatu dira Laudion Guardianen itxiera aurka

Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.


2025-02-03 | Axier Lopez
Zergatik utzi ditu ARGIAk Twitter eta Facebook?

Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]


Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Eguneraketa berriak daude