argia.eus
INPRIMATU
OSASUNA
PARKINSONA SENDATUKO DA
  • Gaur egun 80.000 pertsonek dute parkinson gaixotasuna Espainian. Adituen arabera, datorren hamarkadan sendatu ahal izango da terapia genetikoei eta teknika kirurgiko berriei esker.
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21
Nafarroako Klinika Unibertsitarioko neurologoa eta parkinson gaitzean aditua den Jose A. Obeso doktoreak esan bezala, parkinson gaixotasuna sendatzea posible izango da datorren hamarkadan, terapia genetikoari esker batetik, eta baita garunean zehaztasunez eta doitasunez aritzeko modua emango diguten teknika kirurgiko berriei esker bestetik.
Obeso doktorearen iritziz, patologia degeneratibo hau sendatzeko, beharrezkoa da garunean neuronen galerari aurre egitea substantzia beltza deitzen den zonan, eta baita gaixoak galtzen duen dopamina nolabait berreskuratzea edo berrezartzea, etengabe botikak hartzen egon gabe. Bestalde, giza genomaren ezagutza hobetzen den heinean, gaitzaren agerpena saihesteko produktu neuro-babesleak sortzen joango gara, baina horretarako diagnostiko goiztiarra ezinbestekoa izango da (eta hori oso zaila edo ia ezinezkoa da oraindik ere, gaur egun gaitza detektatzen dugunerako neuronen % 60 inguru galdu baitira jadanik).
Gaur egun parkinson gaitza jasaten dutenak 80.000 pertsona direla diote Espainiako zifra ofizialek, baina horiei beste hainbat milaka paziente gehitu beharko litzaizkieke, behar bezala diagnostikatu gabe daudenak. Eta okerrena da, gaur-gaurkoz, medikuak ez daukala terapia sendatzailerik, aringarri edo paliatiboak besterik ez: levodopa izenekoa da aukerako botika, gaixoari bizimodu "normal" samarra egiteko aukera ematen dio, baina bere eraginak denbora mugatua du