MERKATARIEN ZUBI ZAHARRA

  • Enkartezioak, Karrantzaldea batez ere, Bizkaiko eta orokorrean euskal mendebaldeko ezezagun handiak dira, eta horrelako kasu askotan gertatzen den bezalaxe, injustuki ahaztuak. Nekazal gune menditsu hau hamar udalerrik osatzen dute, orokorrean auzo askotan sakabanatuta ageri zaizkigun herriak. Naturari dagokionez, berau lurralde honekin nahikoa eskuzabala izan dela esan genezake, horixe nabaritzen baita adibidez Karrantzako bailara xarmangarrian zein bere inguruan bizi diren animalia-landare ugari eta interesgarrietan. Bertako bizilagunen bizimoduaz berriz, Balmaseda inguruan industrigune nabarmena kokatu bada ere, orokorrean Enkartaziokoek lehen sektorean lan egiten dutela esan behar da. Ibilbideak gero eta mendebalderago joko du, Cantabriarako bidean, eta konturatuko zaretenez (hizkuntzan ere bai, eskualde hau Bizkaiko erdaldunena baita), gero eta gehiago hurbildu bertara, euskal eragina gero eta txikiagoa da. Hau ezustez beteriko lurraldea dugu, eta horrenbestez, gauza eta leku harrigarri asko bisitatzeko prest egon beharko dugu: Gernikako moduko Juntetxe bat aurkitu (Urreztieta), Euskal Herriko haranik ikusgarrienetako bat (Karrantza El Sucesotik) osorik behatu, animalia eta landare basati mordo baten artean gozatu (Bizkaiko Parke Ekologikoa), edota Europan bere estiloko kobazulorik garrantzitsuenetakoan (Pozalagua) aho zabalik geratzeko. Hau guztia paraje natural politez zipriztinduriko paisaian.

2007ko otsailaren 21ean
Enkarterriko sarrera
Bizkaia ikutzen duen lehenbiziko ibilbide hau hasteko Gueñes aukeratu dugu, bisitatu behar dugun eskualdeko ekialdeko muturrean. Zehatz-mehatz esatearren, herriko udaletxea eta eliza kokatzen diren gunean hasiko gara, Bilbotik dakarkigun errepidea utzi eta Galdameserako norabidea hartzen dugun bidegurutzean bertan. Erromatarren garaian merkatal gune garrantzitsua, gaur egun ondare interesgarria zaintzen duen erdi nekazari erdi hiri kutsuko udalerria da. Erdigunean, lehenbizi udaletxeak berak gure arreta piztuko du, Urrutiatarren jauregi burges ikusgarria, eta metro batzuk atzerago, Andra Mari Parrokiaren aurrealde bikaina, "Eguzkia" izenaz ezaguna eta gotiko loretsu eta isabeldarraren arteko trantsizioaren adibide ederra. Eliza bera XVI.ekoa da, XI-XII. mendeko beste baten gainean berreraikia. Honez gain, Gueñesen jauretxe bat baino gehiago ikusteko parada duzue, Arangoiti, Estrada edo Zeribai kasu.
Eliza eskuman utziz, Zallarantz abiatuko gara, horrela kilometro batera Aranguren auzotik pasatuz. Zallako erdigunea bera, pare bat gehiagotara harrapatuko dugu. Altzarigintzan ospe handia duen herri honetan monumenturik aipagarrienak barneluzego bakarreko San Migel Parrokia (XII. mendekoa eta XVIII. mendean berreraikia) apaindua, eta Terreros Erdi Aroko Dorretxea direla esan dezakegu.
Erdigunean bertan, Balmasedarako norabidea geroagorako utziz, une honetan eskumarantz joko dugu, Otxaran-Sopuerta bidean. Horrela, hiruzpalau kilometroren bueltan Otxaran auzo menditsura iritsi eta berriz ere eskuinera joko dugu, bide politean zehar laister gure hurrengo helmuga ikusgarria ikusiko dugularik: Urreztieta (Avellaneda) eta bertako Juntetxea.
Jauretxe eta dorretxez jositako Garape-Sopuertako auzo hau Bizkaiko nobleziako zati garrantzitsu baten jatorria izan da, Enkartazioetako Juntetxearen bilgune izateaz gain. Juntetxea bera edo Urreztieta dorretxea, paraje ederrean kokatutako gaztelu itxurako eraikin ikusgarria da. Gaur egun, bertan Enkarterriko Museoa dugu, eskualde honetako historia eta bizimodura hurbilduko gaituena. Zabalik: asteartetik larunbatera 10-14 eta 16-18 artean (udaldean 10-14 eta 17-19); jaiegunetan goizez. Sarrera dohainik.
Berriz ere Otxaranen, oraingoan Balmasedarantz joko dugu, lehenbizi eskuinerantz eta laister alderantziz. Azkenik, 14,5. km.an Balmasedan sartuko gara, kilometro erdi geroago elizaren ondoan aparkatzeko leku egokia dugula. Historian garrantzi handikoa izan den hiri honek Erdi Aroko kale-trazadura gordetzen du, Bizkaiko ikurrik ospetsuenetakoa den Muza Zubi Zahar eta hainbat monumentu erlijioso eta zibilekin batera. Orokorrean, Bizkaiko alde honetako hiririk interesgarrienetakoa da.
Hiriko sarreran dagoen bidegurutzean berriz, oraingoan Turtziozerantz abiatuko gara. Puntu horretatik hiru bat kilometrora dagoen bidegurutzean ere ezkerrera jo behar dugu, beti ere mendebalderantz.

Artzentales eta Turtzioz
Ibilbidearen 21,5. kilometroan Artzentalesen sartzen gara, auzo guztiak erabat sakabanaturik dituen udalerrian alegia. Horietako bat, Traslaviña berdetsua, pare bat kilometro aurrerago pasatuko dugu. Udalerriaren zentrua honen ondoko San Migel kontsideratu dezakegu, bertan aurkituko baititugu San Migel Linares eliza eta udaletxea. Bien arteko plazaren erdian, oraindik aintzinako Kontzejua biltzen zuen haritzak dirau.
29,5. km.an Cantabriaren menpe segitzen duen Turtzioz-Billaberde (Villaverde de Trucios) zeharkatuko dugu, Aguera ibaiaren ertzean kokatutako abeltzain-nekazal herritxoa. Bizkaiko mendebaldean dagoen Cantabriar uharte honetan, herri honez gain, segituan bere ondotik pasako garen Villanueva ere kokatzen da, beste populagune batzuen artean.
Berehala errepide makalak gorako joera hartuko du, eta 33. kilometrorako lehenbiziko panoramika politak behatzen hasiko gara, hiru kilometro beranduago Escrita Mendatea harrapatzen dugun arte.


BALMASEDA

Balmaseda Bizkaiko Jaurerriko hiririk zaharrenetariko bat da, eta Enkartazioetako gunerik garrantzitsuena. 1199an sortu zen hiria, bere foru propioaz. Denboraz, merkataritzarako ezinbesteko pasabide izanez, aduana eta merkatal gune garrantzitsu bihurtu zen. XVIII. mendetik aurrera Urduñako bidea irekitzean bere garrantzia beherantz joan zen.
Ikustekoak
Hiriko erdigunea Erdi Aroko itxurakoa da, eta arkitektonikoki aberatsa. Ibaiarekiko lau kale paralelotan banatzen da: Martin Mendia, Pio Bermejillo, Korreria eta Aldapa.
Herriaren sarreran San Seberino Parrokia dugu, izen bereko plazan eta udaletxe neogotikoaren alboan. Gotiko berantiarreko eliza (XIV-XV), XVIII. mendean berriztatu eta pinakulu, txapitel eta gailurreria barrokoa erantsi zizkioten. Hiru barneluzegoko barrualdean gurutzeria-sabaia eta hilobi gotikoak azpimarratuko ditugu.
Elizaren alboko Korreria kalea segituz, Urrutia jauregira iritsiko gara, XIX.eko neoklasikoa. Kantoietan Urrutiarren armarriak ikusiko ditugu. Ibairantz joaz, Pio Bermejillo kalean sartuko gara eta bertan Buñuel Markesen jauregia dugu, XVII. mendekoa, barroko eta neoklasikoa nahastuz egina. Pixka bat aurrerago, eta San Juan plaza zeharkatuz, XV. mendeko Berpizkundeko San Juan eliza parez-pare geratzen zaigu.
Hau ere atzean utziz, Kadagua ibairaino iristen gara, eta gure eskuinera Balmasedako ikurra, Zubi Zaharra. Merkatarien pasabide zen zubi hau, Bizkaia eta Gaztelaren arteko aduana funtzioarekin, Balmasedako sarreretako bat zen. XIII. mendean eraikia, erdiko arku oso garaia du, eta alboetan beste txikiago bi. Atxekiriko dorrona berriagoa da, eta harresien ateetako bat zen. Azkenik, Martin Mendia kalea jarraituz, Santa Klara komentu-eliza-museoa dugu.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
ZALLA

Udaletxea:
94- 639 00 01.

Jatorduan:
Zalla Erretegia- J.F. Estefania y Prieto 5.

Lo egiteko:
**Hostal-Egoitza Chicote- Bizkaitarra 2. 94- 639 01 78. Logela bikoitza 6.000 pzta.

BALMASEDA

Udaltzaingoa:
94- 680 00 00.

Ertzaintza:
Virgen de Gracia 2. 94- 444 14 44.

Botikak:
- Palacio Coloma- Korreria 8. 94- 680 02 33.

- Santos- Foru Plaza. 94- 680 16 56.

Osasun zentrua:
Enkartazioak Etorb. 11. 94- 610 23 25.

Kotxe tailerra:
Carrocerias Vadillo (garabiarekin)- El Arroyo 10. 94- 680 04 08.

Jatorduan:
Abellaneda Jatetxea- Aldapa 21.

Jan eta lo egiteko:
**Hotel San Roque- Enkarterriak 1. 94- 610 22 68. Logela 8.500 pzta.

Lo egiteko:
*Hostal Begoña- San Seberino 12. 94 610 23 26. Logela 2.800-3.900 pzta.


Azkenak
2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Eguneraketa berriak daude