PELLO JOXEPE PARISEN IZAN ZEN 1.900 URTEAN

  • Eusko Ikaskuntzak "Euskarazko lehen soinuak" CD-ROMa kaleratu berri du. Bertan topa daitezkeen grabazioak 1900. urtekoak dira, eta orain gutxi arte Parisen gorderik zeuden. Inaxio Lopez de Arana bertara joan eta grabazio hauek argitara atera ditu.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Orain arte ezagutzen diren euskaraz eginiko grabazio zaharrenak jaso ditu Inaxio Lopez de Arana itzultzaile gasteiztarrak "Euskarazko lehen soinuak" CD-ROMean. Orotara lau abesti, bertso bat, irrintzi bat eta ebanjelioko bi pasarteren irakurketak entzun daitezke, guztiak 1900. urtean Parisen grabatuak izan zirenak. Lopez de Aranak berak esan digunez, "kasualitatez" izan zuen grabazio horien berri 1996an. Arabako Biltzar Nagusietan zebilen lanean, eta ohiko zereginetan murgilduta zegoela, Karl Rudolf Trebitsch izeneko etnologo austriarrak 1913an idatzitako artikulu bat iritsi zitzaion esku artera. Trebitschek urte hartan Euskal Herrira eginiko bidaiaren nondik norakoak azaltzen zituen artikuluan, eta euskalki guztien grabazioak egin zituela kontatzen zuen. Hala ere, euskarazko lehen grabaketak berak eginiko horiek ez zirela zioen doktore austriarrak.
Artikuluan aipatzen zuenez, Léon Azoulay izeneko antropologoak 1900ean Parisen eginikoak ziren aurrenekoak. Horren berri izatean, Lopez de Aranari grabazio horiek eskuratzeko grina piztu zitzaion, eta Beñat Oihartzabal euskaltzainarekin jarri zen harremanetan. Haren bidez jakin ahal izan zuen desio zuen materiala Pariseko Musée de l'Hommen gorderik zegoela. "Hori jakitean, gutunak bidaltzeari ekin nion, baina idatziz nahiz telefonoz ezer lortzen ez nuela ikusita, 1999ko urrian Parisera joatea erabaki nuen". Frantziako hiriburura heltzean Tran Quang Hai doktore vietnamdarrak hartu zuen itzultzaile arabarra, eta zenbait buruhausteren ondoren, azkenean lortu zuen Azoulay doktoreak eginiko grabazio horien kopia bat egitea. Diren garaikoak kontuan izanda, balio historiko handia dute grabazio hauek, nahiz eta soinu kalitate nahiko eskasa izan.


IRRINTZIA, "CRI DE GUERRE BASQUE".

Euskaraz grabaturiko lehen soinuak Pariseko Antropologia Elkartearen ekimenez bildu ziren. Léon Azoulay elkarte hartako kide zenak kontinente guztietako hizkuntzak bildu nahi izan zituen 1900ean Parisen, Erakusketa Unibertsala orduan ospatzen zela aprobetxatuz. Orotara mundu osoko 70 hizkuntza elkartu ziren Frantziako hiriburuan. Bertan ziren, besteak beste, kroaziera, suomiera, letoniera, turkiera, japoniera, txinera, malaysiera, tamilera, Tunisiako arabiera, araukaniera, maputxera eta euskara bera. 1900ean Eusko Ikaskuntzak antolatuta Nazioarteko Euskal Kongresua burutu zen Parisen, eta ekitaldi hartan parte hartu zuten Zuberoako bikote batek eta neska gipuzkoar baten ahotsak entzun ahal izan ziren Pariseko Erakusketa Unibertsalean. Euskaldunek lau abesti grabatu zituzten: "Donostiako hiru damatxo", "Maitia, nun zira", "Prima eijerra" eta "Pello Joxepe". Kantu hauez gain, fonografoak "Herrietan batzubek" izenburuko bertsoa, irrintzi bat eta ebanjelioko honako bi testu hauen irakurketak ere jaso zituen: "San Juan Ebanjelariaren 20. Kapitulua" eta San Lukas Ebanjelariaren "Seme Iriolearen alegia".
Behin parte hartzaile guztien grabazioak entzun eta egin beharreko ikerketa amaituta, Azoulayk txosten bat aurkeztu zuen Antropologia Elkartean. Bertan aipatzen zuenez, maitasuna ohiko gaia da euskarazko kantuetan, baina benetan azpimarragarria dena abesti satirikoen kopurua da. Umorea ardatz duten abestiei dagokienez, Euskal Herrian adina ez omen dago ez Europa eta ezta munduko beste lekuetan ere. Alaitasun, oinaze eta gerrako oihu oso gutxi daude, ordea. Horietako bat irrintzia da, Azoulayk "cri de guerre basque" (euskal guda oihua) bezala bataiatu zuena.


FONOGRAFOA DEABRUAREN PARE.

Azoulayk aitortzen duenez, zailtasun ugari izan zituen egitasmoa aurrera eramateak. Gonbidatu askori adibidez, makina grabatzailea sorginkeria baten fruitu ez zela azaldu behar izan zitzaion, eta benetan lan astuna izan zen horietako batzuk kantuan jartzea. Izan ere, gehienak biziki izutu ziren fonografoaren tutuari esandakoa handik gutxira makina hark berriro errepikatzen zuela entzutean. Zenbait kulturatako lagunek gainera, islamiarrek kasu, ebanjeliokoa izaki, ez zuten Seme Iriolearen pasartea irakurtzea onartu. Zailtasunak zailtasun, Azoulayk lan polita egin zuen, oso hizkuntza gutxi baitira testigantza hau baino zaharragoak dituztenak. Inaxio Lopez de Aranak dioenez, "munduko beste hizkuntzen mailan edo aurrerago dago arlo honetan euskara"


Azkenak
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


Eguneraketa berriak daude