TREBIÑO: DEMOKRAZIAREN ARGI-ILUNAK


2021eko uztailaren 15ean
Ditugun gabezi demokratikoen artean, aspaldiko bat Arabako bihotzean aurkitzen dugu: Trebioren auzia. Gabezi demokratikoa diot, zeren, badago hutsune demokratiko handiagorik herriari hitza kentzea baino? Ez, baina, Trebiñoko geroa erabakitzeko udal ordezkari demokratikoek eskatutako erreferenduma ukatzen du Madrilek. Tamalez, Trebiñokoa ez da adibide bakarra, eskubide hori bera Euskadiri ere ukatzen zaiolako.
Dena dela, gabezi demokratiko hori nabarmenagoa da oraindik Trebiñoko auzian: jokaera demokratikoari ateak ixten dizkiotenek bortizkeriaren aitzakiarik ez dutelako, eta auzi horren konponbideak Espainiaren batasuna arriskuan jartzen ez duelako. Halere, hitza herriari emateari muzin egiten zaio. Zergatik, bada, demokrazia batean?
Izan ere, demokrazia hitza hi-tzetik-hortzera erabilia dugu, baina bere zinezko esanahi sakonetaz jabetu gabe gaude. Eta demokraziaz hitz egitean joera dugu, kontzeptu hori norberak gogokoak dituen eduki politikoez soilik betetzen. Adibidea, PPk eta PSOEk sinatu berria duten hitzarmenak dioena: "Euskal gizarteak duen defizit demokratiko bakarra, egiazko gatazka, hauxe da: demokrazian sinesten ez dutenek bortizkeria terrorista erabiltzen dutela, herritar gehienei beren helburuak inposatzeko"


BAINA, demokraziak baditu interpretazio interesatuak ez ezik, beste funts sakonagoa, Joxe Azurmendik ezin hobeto azaltzen duena: "Demokrazia izan liteke herri batek bere historian, poliki-poliki, lan eta borroka artean, irabazia eta landua eta beti landuz jarraitzen duena. Kultura bat. Edo izan liteke dekretu batez goitik behera ezarria (...) Begientzat axala gainean aldatu bada, barruago kultura ez"
Demokrazia dugu mingain puntan, baina gure errealitateak horren falta salatzen du askotan. Duda izpirik ez daukat gure arteko askok lan franko egiten dutela mota guztietako jokaera eta portaerak demokratikoak izan daitezen; baita eguneroko zeregin xumeenetan ere. Baina, aldi berean, beste batzuek adierazten dituzten jarduerak ikusita, gure demokrazia hezurmamitu ez dugun harri-kartoizko zerbait ez ote den zalantza potoloa badut. Izan ere, gure gizartea eta gure kultura zinez demokratatzat jo ahal izateko gabezi garrantzitsua antzematen da: aniztasuna onarpenik eza.
Aniztasuna demokraziaren ezinbesteko baldintza da, bene-benetan barneratu eta gure egin beharrekoa. Hau da, besteek duten guk ez bezala pentsatzeko eta jokatzeko zilegitasuna onestea.
Eta gu bezalakoak ez direnak onartzeko dugun zurruntasun kultural horren adibideak, Euskadiko nahiz Frantzia edo Espainiako politikagintzak sarri askotan eskaintzen dizkigu: arerio politikoak akabatuz, arerio politikoen ideiak kriminalizatuz, gurekin bat ez datozen pertsonak besterik gabe deskalifikatuz, edo Trebiñori (eta Euskadiri) autodeterminazio eskubidea ukatuz.


DENOK ez dugu barneratu modernitatearen ezaugarri nagusienetako bat aniztasuna dela: janzkeratan, ideiatan, bizimoldetan...; iraganean gaude iltzatuta. Eta pertsona ezberdinak elkarren ondoan bizi arren, besteen ezberdintasunak arrotz ikusten ditugu. Demokraziaren funtsa den aniztasunari uko egiten diogu.
Kultura demokratikoaren gabezi hori zuzentzeko, geure burua demokratatzat dugun guztiok ahalegin sendoa egin behar dugu. Lehendabizi, eguneroko bizitzan, guk geuk besteek izan nahi dutenaren eskubidea onartuz; gu ez bezalakoak izateko eskubidea barne. Beste alde batetik, politikagintzan, ideia ezberdinen eskubidea eta zilegitasuna aldarrikatuz -gureekin bat ez datozenenak ere-.
Ahalegin horietan dihardu aspaldian, hain zuzen, Uda Trebiño elkarteak, "poliki-poliki, lan eta borroka artean" eskubideak bide demokratikoetatik etengabe exijituz, demokrazia landuz. Hori da Trebiñoko auziaren alde argi-tsua, neurri batean Euskal Herriarentzat eredu izan daitekeena. Ez dezagun ahaztu, Joxe Azurmendik aurrerago bota-tzen duena: "Demokrazia eror daiteke puntu batera, non berari eusten dion kultura -axaleko formak utzita- funtsean faxismoari eusten zion kultura bera den". Erne ibil gaitezen!.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude