Hego haizeek gotortzen ari dutena. Azken hau, amaitzear daukagun aurtengo udazken hau beroa izan da. Epeletara ohituak baginen ere, bere hondarrean haizetsu oraindik beroegia suertatu zaigu. Niza. Gure ordezkaritza urriaren ospitalea bilakatu nahi izan dutena. Estatuen Europa azkartze bidean, bere egin ez gaitzaten ahaleginetan aurre egiten diogunei, ezegokitzat jo eta gure presentzi eragaitza gainetik kentzea xede, gure absentzia legez inposatu nahi digute. Demokratikoa oso. Ez gaituztela nahi beren Europa librea beztitzeko ere alegia. Ez eta Europa pastizaren gindako. Ez gaituztela behar. Ospitalera denak. Han, ura xukratua zainetatik menutzat eman eta flakiak jotako asistitutzat erakusgai behar gaituzte suntsiketa xuritu dezaten. Estrasburgo. Estrategi horren atala. Bastayaka taktikaren antzokia. Geroz eta profesionalagoa. Gidoilari industria horretako ikonopean dabiltzan katedradunen buruan Savater intelektuala dugu arrakastatsuena, bere Espainiatik kideen Europara errazenen bidaiatu duena. Aurki, Chirac-eta baino ospe handiagoa bilduko duena Europa horren telebistatan. Heroi bat .