GALDUTAKO BIDEAREN BILA


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hamaika aldiz galdetu diogu geure buruari dinamika berri baten gozokia ezpainetan izan ondoren, zergatik ari garen berriro ozpina dastatzen. Paris eta Madrileko gobernuen eta estatu-mailako alderdien jokabidea gorabehera, badirudi abertzaleek elkar hartzean datzala gakoa. Ez da erraza jakitea zergatik huts egin zuen lehenengo elkartze-ahaleginak: EAJ/EAren borondate eskasagatik? HB/ETAren errealismorik ezagatik? Agian, alde bietan egongo da erantzukizuna. Baina hori esatea erosoegia denez, eta hurbilen ditudanengandik hasita, erantsiko dut ezker abertzaleak ondorengo hiru puntuotan bere jokaera hausnartzea ziur asko mesedegarria litzatekeela galdutakoa berreskuratzeko:


Bat. Lurraldetasunaren aurretik, jendearen borondatea jartzea. Badirudi ez dela asmatu Euskal Herria politikoki elkartu eta egituratzeko proiektua taxutzen edo komunikatzen. Azkenaldian Iparraldeko, Nafarroako, baita Arabako ere, abertzale askotxo kexu mintzo da euskal jakobinismoaz, hegoaldekoen inperialismoaz, Gipuzkoan pentsaturiko proiektua beste herrialdeetara hedatu nahiaz, etab.
Gauza bat da Euskal Herri osoko ikuspegiaz jokatzea, eta beste bat ez ohartzea
-edo ez onartzea- errealitate desberdinak ditugula, bai historiari, bai hizkuntz eta kultur egoerari, bai boto abertzaleari (%10-12 Iparraldean, %21 Nafarroan) dagokionez. Eta gaur egungo errebindikazioak oinarritzeko (berdin horiek ukatzeko!) duela 800 urteko egoerak alegatzea argudio ahula da. Gaurko jendearen borondatean datza gakoa (hortxe dago gure indarra eskualde batzuetan, eta ahulezia besteetan), eta horrek eskatzen du gure ahaleginik handiena: borondate horiek gogatu edo konbentzitzea proiektu abertzale zabal eta ireki batean sartzeko.
Horretarako onena, tokian tokiko abertzaleak bakean uztea, eurek erabaki dezaten bertan aurrera egiteko bidea, eta denok prest egotea elkarri laguntzeko, eskatzen zaigun neurrian eta eran.


Bi. Borroka-mota guztiei buruzko hausnarketa kritikoa egitea, sakon eta patxadaz, ondorioz horietako batzuk desaktibatzeko eta beste batzuk indartzeko.
Politikoki zilegi diren borroka-mota guztiak ere ez dira nahitaez zertu beharrekoak: giza kostu handiegia dutelako, edo helburuetara hurbildu ordez horietatik urruntzen gaituztelako, edo beste dinamika batzuetarako oztopo direlako, edo kontrarioak errazegi manipulatzen dituelako, edo gaizki planteatuta daudelako (haize-errotak etsaitzat hartuz)...
Egon daitezke alternatiba eraginkorragoak, hemen eta orain kausa batzuen alde indarrak metatzeko eta jendearen borondatea irabazteko, ziur asko, hobeak!: Solidarioak, Demoak, salaketa-kazetaritza, informazio- eta komunikazio-borroka, desobedientzia zibilaren ildoko gizarte-ekimenak, eguneroko lana instituzioetan, manifestazioetan harriak bota ordez krabelinak banatzea, etab.


Hiru. Indarrak errealismo gehixeagoz neurtzea. Batzuetan baikortasunak itsutu egiten gaituela dirudi. Ezker abertzaleak asko egin dezake bakarrik, baina beste abertzaleak gabe salto kualitatibo handirik ezin du eman. Alderantziz ere, gauza bera. Eta abertzaleok elkartuta ere, bakarrik urrutiegi ezin gara joan (Hegoaldean, Ezker Batua eta txikiagoak gutxietsi gabe, PSOEren beharra dago). PSOEren egungo jarrerak ez duela hurbilketarik ahalbidetzen? Hori lortzea gure trebetasun politikoaren erronketako bat da, guk baitugu interes eta premia handiena hurbilketa horretarako. Eta gehiengoa garen lekuetan ere, kontuz zer egiten dugun, ez bakarrik biharko arazoen hazirik ez ereiteko, baita geure etxean beste alde batzuetan gutxiengoa garelako ere.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude