ZUK ZEUK AUKERATU

  • 10 urte daramatzate gauza bera iragartzen baina oraingoan egiazkoa dirudi. Orain arte ezagutu dugun telebista analogikoa bere azkenetan omen dago eta berau ordezkatuko duen sistema digitala lehen urratsak ematen hasi da.

2007ko otsailaren 21ean
Orain arte ezagutu dugun telebista motaren bizitza bere azkenetan dago. Aditu batzuek diotenez, gehienez 10 urte baino gutxiago geratzen zaizkio, hortik aurrera albistegi eta programekiko lotura on-line izango da.
Telebista analogikotik digitalerako bidean, irudi eta soinuak jasotzeko besterik balio ez zuen aparailua multimedia-gune garrantzitsua bihurtuko da: hezkuntza interaktiboa, Interneterako sarrera, etxeko segurtasunaren kontrolatzailea, bideotelefonia...
Telebista pantailan Interneteko atari baten (kaixo.com, esaterako) antzeko irudia agertuko zaigu eta ordenagailuarena bezalako teklatu berezi batez, edo besterik gabe urrutiko agintearekin, bertatik nabigatuko dugu, programa bat edo beste aukeratu, zerbait erosi, informazioa bilatu ala beste edozer egiteko.
Honek pantaila txikiaren aurrean denbora gehiago igaroko dugula esan nahi du. Orain, ikus-entzule bakoitzak hiru ordu eta erdi igarotzen ditugu telebista aurrean, bada, hemendik aurrera dezente gehiago. (Estatu Batuetan denbora bikoitza da eta eredua hangoa omen da). Hori bai, aukeratzeko beta askoz handiagoa izango dugu, denbora alferrik galdu gabe.
Geroko telebistaren gakorik garrantzitsuena interaktibitatea izango da, hau da, programazioa kartara. Benetako telebista interaktibo batean aukeratutako programak formatu digitalean gordeko dira, ordenagailu baten disko gogorrean bezala, eta honek programok ikusi, aldatu ala ezabatzeko parada eman beharko liguke.
Teknikoki, telebista kartara kable bidez edo satelite bidez helduko zaigu, konprimitua eta kanal zein formatu ezberdinetan. Plataforma bakarrak (Via Digital, adibidez) seinalea deskodifikatu, deskonprimitu eta kudeatuko du, gero "disko gogorrean" grabatu, eta informazioa ikusi, aldatu edo ezabatzeko moduan geratuko zaigu. Hau guztia burutzeko audio sistema digitala (bafle bereziak), betiko pantaila (nahikoa izango omen da) eta (ezinbestekoa, funtzio interaktiboak honen bidez elkartrukatuko baitira) telefono konekxioa beharko ditugu.
Ikuslegoa, nagusiki familiarra izatetik zeharo indibiduala izatera igaroko omen da. Hala diote adituek behintzat.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude