SAR ZAITEZ DURANGOKO KALABAZAN...

  • Gustura aurkeztuko genituzke banan-bana eta ahalik eta zehaztasun handienarekin, Durangoko Azokara gerturatuz gero aurkituko dituzuen liburu eta disko guztiak, baina... ez da posible! Gauzak horrela, ahal duguna egingo dugu, hots, batzu-batzuek baino ez ditugu aipatuko, eta akabua, xehetasun gutxirekin gainera: zer egingo diogu, bada, 250 stand ez dira hemen kabitzen, eta are gutxiago bakoitzak eskainiko duen altxor oparoa.

2021eko uztailaren 27an
Nonbaitetik hasi behar, eta Iparraldeko Gatuzain argitaletxeari egingo diogu lehen bisita. Zer ote da bertan? "Euskal Kama Sutra", Mattin Hirigoien, Itxaro Borda eta Antton Lukuren idazlanaz osatutako liburua. Edo "Txalapartatatik modemera, Internet Euskal Herrian", Goio Teletxea eta Gatuzainen arteko elkarlana eta "Irudika", Jon Maia eta Dalbret-en artean eginiko bertso eta marrazkien liburua. Horiez gain, Bixente Vrignon-en "Les annés oubliés, jalons pour une histoire du mouvement abertzale en Pays Basque Nord", Eneko Bidegainek euskaratu duen Martine Sistiagueren "ELB, Ipar Euskal Herriko laborarien oihartzuna", eta Anuntxi Aranaren "Mito Hurbilak" ere bertan daude.

Baina begiak altxa eta, zer ikusiko? Sendoa, "Enbeitatarrak", "Txirrita" eta "Pernando Amezketarra"ren istorioa eskainiz. Eta handik bertara? Ixiar Rozasen "Edo zu edo ni" Ereinen stand-ean. Tximista bezala harantz goaz, ukabilkada eder batzuk banatuz bidea oztopatzen digutenen artean. Ez da alferreko bidaia, han baitaude ere Iñaki Aldekoa eta Mari Jose Olaziregik osatutako "Literatura Unibertsala (XVIII-XIX. mendeak)" eta "Ulises", Juan Cruz Igerabidek egokitutako Homeroren "Odisea"ren bertsioa. Baina jendea bultzaka ari zaigu, alde egin behar. Pausoak norabait zuzendu eta, Alberdaniarekin egiten dugu topo. Apetak hala agintzen digulako-edo, bereziki nobedadeetan jartzen dugu arreta. "Ez balego beste mundurik", Karlos Linazasororen ipuin-bilduman, esate baterako. Edo Koldo Zuazoren "Euskararen Sendabelarrak" saiakeran, gure hizkuntzak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuz sendatu nahian gabiltzalako. Eta Pello Zabalaren eguraldi iragarpenen jarraitzaile garenez, "Naturaren mintzoa"n erreparatzen dugu baita ere.


ELKARLANEAN, SUSA, GAIAK...

Liburu berri franko eskuratzeko asmoa dugunez, Elkarlanean-en bila hasten gara urduri. Baina, bat-batean, Susa letra larriz idatzita ikusi, eta hara goaz denbora galdu gabe. Bere erakustokian, Juan Luis Zabalaren "Agur, Euzkadi" eta Pablo Sastreren "Henriren irudia" nobelez gain, poesia aurkitu dugu: Koldo Izagirrek antologatutako "XX. mendeko poesia kaierak", Juanjo Olasagarreren "Puskak bizi" eta Angel Zelaietak Gabriel Arestiri buruz idatzitako biografia.
Elkarlanean-en bila hasteko ordua. Izan ere, lagun batek aipatu digunez, "Lur bat haratago", Joan Mari Irigoienen obrarik anbiziotsuena daukate salgai. Eta Aingeru Epaltzaren "Rock'n'roll", trama beltza omen duen nobela. Izugarri atsegin dugu nobela beltza! Baina beste era batekoa ere bai. Martin Ugalderen "Mohamed"ek oso itxura ona du, esate baterako, eta baita "Zazpi kolore"k ere, Jon Arretxeren ipuin bildumak.
Halere, dagoeneko gose gara, hobe zerbait jan eta gero itzuli. Asmo horrekin buelta eman eta, zer ikusiko? "Gure arbaso zaharren sukaldaritza. Elikadura-ohiturak kobazulotik monasteriora arte", Gaiak-en erakustokian. Ikusi behar dugu hori, bada! Aldamenean, "Artea gazteentzat eta guztiontzat", "Europako Batasuna XXI. mendean" eta Erlantz Urtasunen "Euskara eta Historia". Harantzago, berriz, "Idazkera zibilizazio desberdinetan", ogibidea ematen digun hau nola eta zertarako asmatu zen, alajaina! Mokadu bat jateko ordua... Zer da hau, ordea? "Klonazioa, eutanasia, transgenikoak, kontsumismoa... Mundu globalizatuaren erronketarako prestatzen" eta "Historiako prozesurik garrantzitsuenak", Basandere taldeak egina, antza: Sokratesen kontrako auzitegia, Jesusen kontrako auzia, Joana Ark-eko kondena... Ospa, bestela goseak geurea ere irakurraraziko digu-eta.


LIBURU ALTERNATIBOAK

Baina Azokatik aldentzea ez da erraza. Bidean, Txalapartaren "Historia del cura Santa Cruz" begiztatzen dugu. Eta harantzago Pamiela, Xabier Etxanizen "Geure ipuinak", Aingeru Epaltzaren "Baloika", Xabier Olasoren "Auskalo, igarkizuna eta aho-korapiloak" eskainiz. Hor dago Likiniano, bere liburu libertarioekin. "El hilo negro de los noventa. Encuentros con la autonomía", Juantxo Estebaranz-en lana, 1990etik gaur arte euskal talde autonomoek egindako bilkurak jasoz. Beste liburu bitxi bat: "Kaskalen untzia", politikoki desegokia omen dena. Ted Kazcyinski da egilea, "Unabomber" kasua dela-eta bizitza osorako kartzela jasaten ari den presoa. Eta hau? "Rapto en París. Cronología de los hechos de los GARI"... Baina, bada norbait gu baino interesatuago, antza! Atzetik eman digun bultzadaz Hiru-ren pareraino eraman gaitu, Alfonso Sastreren "El drama y sus lenguajes" ia irensteko moduan utziz. Antzerkiaren gorabeherak jakin nahian gabiltzanez, ahaztu zaigu bultzatzaileak sortutako haserrea.


ITZULPENEN TXOKOA

Hiruk, gainera, hain zuzen hiru euskal idazleen lanak gazteleratu ditu: Edorta Jimenezen "La estela de los ahogados", Patxi Iturregiren "Con el viento en contra" eta Xabier Mendigurenen "Mi vieja montaña". Aurkakoa egin du Ibaizabalek, alegia erdaratik euskarara itzuli literatura unibertsaleko zenbait lan: Guy de Maupassant-en "Fantasiazko ipuinak" eta Oscar Wilden "Fidel izen beharraz", kasu. Hainbeste gustatu zitzaigun Alfred Döblin-en "Berlin Alexanderplatz" ere hemen da. Tripazorriak, berriro. Non egongo ote da Igelaren erakustokia? Henry Jamesen "Aspernen paperak" eta Truman Capoteren "Kamaloientzako musika" euskaratu omen ditu. Martxa honetan, ez goaz sekula azokatik!


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude