IPARRALDEKO UDA LEKU HEGOALDEKO UDALEN AIDURU

  • Uda Leku elkarteak orain arte burutu ohi duen hainbat ekimen bertan behera uztea deliberatu zuen azken biltzar nagusian. Finantzamendu falta izan da erabakiaren arrazoia. Orain, Iparraldeko instituzioen jarrera salatu ostean, Hegoaldeko udalei sostengua eskatu die.

2007ko otsailaren 21ean
Uda Leku Ipar Euskal Herriko haur eta gazte euskaldunen aisialdiak antolatzen dituen elkartea da. Hamabost urte luze daramatza gizarte zerbitzu hau eskaintzen, euskaraz diharduen elkarte bakarra izaki. 203 familia eta 21 ikastetxe biltzera iritsi da bere ibilbidean. Iparraldeko ikasleen denbora librea euskaraz antolatzea ez da aise. Alta, Uda Lekuk proiektu eta egitasmo pedagogiko ontsa landua eskaintzen dio bertako gizarteari. Ibilbide eta esperientzia luzeko jarduera honek ez dio instituzio publikoen aldetiko baitezpadako finantza laguntzarik ekarri ordea. Urrian buruturiko azken biltzar nagusian adierazi zuenez, elkartearen egoera ekonomiko larriaren ondorioz, orain gutxi arte ikastetxeei eskaini izan zaien ateraldien ekimena bazter utzi behar izan du Uda Lekuk.


TALDE HANDIA ETA SAIL UGARI.

Uda Lekuk eskaintzen dituen aktibitateak ugari dira. Iaz, ikasturtearen bitartean, Hendaian eta Baionan antolatu zituen barne egonaldiak: musika, eskulana eta informatika ikastaroek, hala nola kanpo ateraldiek bete zuten haur eta gazteen aisialdia. Hamar egonaldi burutu zituzten han-hemenka: zaldi ikastaldia edota bertsolaritzari buruzko jardunaldia, kasu. Zinema hamabostaldia gauzatu zen laugarren aldikotz, Miarritzeko haurtzaindegi zerbitzuak hirugarren urtea bete zuelarik.
Lan kontratua duten hamar langile ari dira elkarte honetan. Denak ez dira denbora osoz ari, ordea. Elkarteak zortzi lan kontratu oso kudeatzen ditu orotara. Alabaina, aldi baterako 25 bat laguntzailek parte hartzen dute elkartearen ekimenetan. 1999ko ekitaldirako 2 milioi liberako (50 milioi pezeta) aurrekontua kudeatu zuen Uda Lekuk.


DIRU ITURRI URRIAK.

2.000.000 libera edo 50.000.000 pezetako aurrekontua darabilen elkarte batek ezin ditu bere egitasmoak bat--batean edo etorri ahala antolatu. Hots, urtean barrena eratuko dituen aktibitateak burutu ahal izateko berme gutxieneko bat eskatzen du aldez aurretik. Uda Lekuk garatu duen hamabost urteko zerbitzu eskaintzak ez du instituzioen aldetiko konfiantza eta sostengua bildu orainokoan. Elkarteak ez du etsitzen ordea, eta nola edo hala finantzatzen da. Iazko aurrekontuaren % 59 zerbitzu erabiltzaileek ordaindu zuten. Ikastetxeek eta gurasoek, alegia. Hauxe izan zen diru iturri nagusia. Estatuen instituzioen aldetiko dirua honela heldu zen: CAF (Caisse d'Allocations Familiales) delakotik %19. Frantziako Estatuan familiei laguntza ekartzen dien kutxa da CAF. Aurrekontuaren % 7 tokian tokiko herriko etxeekin hitzartzen den akordio berezi baten bidez heldu zen, haur txikientzako kontratu berezi baten bitartez. Derragun, bitxikeri gisara, udalek ematen duten % 7ko laguntza honen % 70 CAFetik heldu zaiela udalei. Udalen ahalegina eskasa da, beraz. Adibidez, lehen aldia da aurten Baionako Herriko Etxeak dirua eman duela. Gutxi da, ordea. Honela erran digu Uda Leku elkarteko Tito Agerre zuzendariak: "Baionako Herriko Etxeak eman behar lukeen baino bospasei aldi gutxiago eman digu. Gure egoera ekonomikoa behiti doa nabarmen. Gure aurrekontua goiti doa eta instituzioen laguntza ez da hein berean goiti ari. Iaz 12.600 libera ukan genuen udal zenbaitetik, baina ez molde finko eta jarraikorrean". EKEk aurrekontuaren % 2 hartu zuela aipatu behar da, bestalde.


UDALEN LAGUNTZA BEHAR.

Paueko (Departamenduaren izenean) eta Bordeleko (Erregioaren izenean) Kon-tseilu Nagusiek hartu beharko lukete beren gain Uda Lekuren finantziazioaren ardura, baina ez dute hartzen. Elkarteak, hartara, Ipar nahiz Hegoaldeko Udal eta Herriko Etxe guztiei laguntza eskatu die. Hegoaldeko hainbat udalek, bospasei oraingoz, eskaera kontuan hartu dute eta diru laguntza jasotzea espero dute aurki. Ber gauza egina dute Iparraldean. Iragan urtera arte kosta aldeko udal handietara baina ez zuten luzatua eskaera. Egun, berriz, elkarteak herriko etxe guztietara helarazi du gutun bana.
Udalbiltzan hitzartu zen dirua igurikatzen du anartean Uda Lekuk: "Udalbiltza bozkatuak izan ziren 400.000 libera ez dira etorri eta ez dakigu noiz etorriko diren. Funtsean, diru hori Udalbiltzaren egoerari lotua dago. Udalbiltza gelditua den bitartean ez dugu deusik ukanen. Bistan da, guk Udalbiltza abian jartzea nahi dugu. Alabaina, politikari lotuta dagoen afera da hori. Anartean, Hegoaldeko udalen erantzunen zain gaude. Laurogei bat udaletxek dirua eskainiz erantzungo baligute, heldu den martxoko herri bozken karietara, Iparraldeko herriko etxeak Uda Leku laguntzera 'behartuak' senti litezke nolabait. Hegoaldeko udalek laguntza hau publikoki adierazi zezaten munta handikoa litzateke guretzat", adierazi digu Tito Agerrek .


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Eguneraketa berriak daude