SORGINDUKO GAITUEN BAILARA

  • Mariren lurretara itzuli gara, hots, Anbotok barrenean hartzen duen Atxondo-Elorrioko bailara idilikora. Idilikoa Atxondoko zatian, Axpe eta Arrazolako etxe multzoak ezinhobe egokitzen zaizkiolako Anbotopeko paisaje harritsu bezain berdeari. Baina idilikoa Elorrio aldean ere bai, toki gutxitan aurkituko baitugu hainbeste monumentu eder, historiko eta misteriotsu. Elizak, jauregi, baseliza, gurutze eta armarri ugari zutik da oraindik, eta gure jakinmina aseko dute. Marik bazekien non bizi.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Durango-Elorrio errepidean eskuinera, segituan Atxondoko bailara idilikoaren kartela ikusiko dugu eta 1,5 kilometro barru udalerri zoragarri honen erdigunean sartuko gara, Apatamonasterion alegia. Bertan San Pedro parrokia eta jauregi-dorretxea bisita ditzakegu.
Eskuinerantz joko dugu, Marzana, Axpe, Santiago eta Arrazola auzune ederrak bisitatu asmoz. Kilometro batera dugun bidegurutzearen atzean Marzana etxe multzoa aurkituko dugu, Axperekin batera auzo bakarra osatzen duena. Marzanan aipagarriena San Martin parroki ederra da, atxikirik duen Marzana armarridun kanpandorrearekin.
Aipatutako bidegurutzera itzuli eta Axpera abiatuko gara. Kilometro bat eginda iritsiko gara. Axpe auzo gogoangarrian ezker-zuzeneko errepidetik jarraituko dugu. Axpeko San Joan Bataiatzailearen parrokiak atalde zorrotza erakusten du, oso beheratutako arku batekin. Orokorrean, isabeldar eta platereskoaren arteko lana da.
Bi kilometrotan Santiago etxe multzora iritsi, eta bertako bidegurutzean eskumara joko dugu, bihurgune luze baten ostean Anboto izugarriaren magalean aurkituko dugun Arrazola atseginera iristeko. Kokagune zoragarri honetako eraikinen artean San Migel parrokia nabarmenduko dugu, 1510ean ermita baten gainean nabe bakarrean eraikia.
Bailara zoragarri honetatik irtenez, Apatamonasterion Elorriorako bidea hartuko dugu. Ondare historiko-artistiko oso aberatsa erakusgai duen Elorrion pare bat kilometrotan sartuko gara, eta erdigunea harrapatuko dugu. Hortik aurrera osotasun monumental izugarria eratzen duten elizak, jauregiak, gurutzeak... bata bestearen atzetik etorriko dira.
Horien artean hilerria. Argiñeta hilerri misteriotsura iristeko, plazaren atzealdera ailegatu eta gorantz hasten den errepideari jarraitu. Kilometro batera dagoen bihurgune handi batean ezkerrera eginez (aparkatzeko lekutxo bat dago) bisigodoen garaiko hilobi harrigarriak dauden ermita topatuko dugu.


ELORRIO

Elorrioko Hiria Bizkaian izendatu zen (1964an) lehenengo Osotasun Monumental Historiko-Artistikoa da, eta horretarako arrazoiak soberan ditu: Bizkaiko zaindari den San Balentinen sorterria, bi parrokia, Erdi Aroko hilerri bat, 20 bat jauregi eder, bederatzi gurutze artistiko, 69 armarri eta beste zenbait monumentu ditu. Horiek guztiek, hiri ezin ederrago eta ezinbestez bisitatu beharreko lekua bihurtzen dute.

Historia
Hiria Don Tello Kondeak, Bizkaiko Jauna zenak, 1356an fundatu zuen, Etxebarriako San Agustin elizatearen lurretan. Harresiz inguratu zuten, gipuzkoarren erasoei eta sendien arteko gudei aurre egiteko. Bere historia luzean pertsonaia garrantzitsu bat baino gehiago sortu du, eta horren ondorioa ikusgai dugun jauregi-bilduma zabala. Garrantzitsuena San Balentin Berriotxoakoa da. 1827an Arriola jauregian jaio eta Santa Ana komentuan eliz-mutil izan ostean, Filipinak eta Vietnam aldean misiolari eta apezpiku izan zen, 1861ean harrapatu eta lepoa moztu zioten arte. 1905etik beato, 1988an santu bihurtu zen.

Ikustekoak
Gernikako Arbola plaza atseginean alde batean arkupedun udaletxea dago, aurrealdean bi armarri eta Bibliatik ateratako bi esaldi dituela eta beste aldean Sortzez Garbiaren basilika dago. 1506an amaitutako basilika honen aurrealdean Berpizkundeko estiloa eta estilo gotikoa nabaritzen dira. Barrualdean urreztaturiko erretaula nagusia, eta San Balentinen aldarea, ekialdeko estiloan marmolez egina nabarmentzen dira. Basilikako elizpe zabaletatik Elizburu kaleko etxe lerrokatuen irudi polita dugu.
Plazan bertan, elizaren alboan Arabio-Beitia jauregia dago. Honen alboko Don Tello kalean ezkerrera, Arezpakotxaga jauregiari atxikia, Don Tello Ate almenaduna dugu, harresietatik geratzen den bakarra.
Ezkerrera egin eta bidegurutzera ailegatuz, eskuinerantz Durangorako bidea hartuz San Agustin Etxebarriakoa parrokiara (XV. mendeko euskal neogotikoa; erretaula platereskoa eta kanpandorre barrokoa) hurbil gaitezke, tartean Iturbe eta Larrañaga jauregiak, San Fausto ermita eta Gurutzebarri gurutzea pasatuz.
Beste aukera bidegurutzean ezkerrera egin eta Elizburu kalea jarraitzea da. Segituan Berpizkundeko Santa Ana gurutze ederraren, atzean duen Arezpakotxaga-Askarraga jauregiaren eta honen parean dagoen Santa Ana monastegiaren (San Balentinen estatua eta museoa) artean pasako gara.
Ezkerrean eliza (kanpandorre ederrarekin) igaro ostean, eskuinean Iturri eta Larreategi jauregiak ditugu, eta harantzago, eskuinean baita ere, Olazabal jauregi oso ederra. Honen pareko bidegurutzean Elorrioko perletako bat dugu: 1522an eraiki zen Gurutziaga gurutze gotikoa. Bizkaian ez dago antzeko lan ederrik.
Gurutzea inguratuz, eskuineko Arkitekto Kapelasteki kalea hartuko dugu, lehenbizi San Juan gurutzea eta harantzago Urkizu jauregi ezin dotoreagoa behatu asmoz (ohar zaitezte ertzetako pinakuluetan).

Itzuleran, azken gurutzea ezkerrean utziz, San Juan kaletik Otsa-Goikoa eta alboko Ugalde jauregiak igaro eta berriz ere plazaraino eramango gaituen eskuineko Balentin Berriotxoakoa kalea hartuko dugu. Kale galant honetan, oraindik ere Lekerika-Otsa, Altzerreka, Ibarguen-Urkizu, Urkizu-Iturbe, Arriola, Untzeta eta Urkizu jauregiak izango ditugu ikusgai.
Argiñetako Nekropolia
San Adrian ermitaren aurrean, eta ferra antzera antolatuta, lekuari misterio kutsua eta zer pentsatua ematen dion antzinako hilobi multzo harrigarri eta bitxia dago. Hareharriz egindako 23 hilobiak (horietako bat bikoitza) antza denez bisigodoen garaikoak dira, seguraski arabiarrengandik iheska etorritako bisigodo nobleenak.
Sarkofago bakoitzaren gainean erditriangeluar itxurako estali bana daukate, eta zakar landuak dira. Harriaren gainean IX. mendeko latinezko inskripzioak dituzte. Multzo honetaz gain, kristo aurreko bost hilarri ere badira.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
ATXONDO

Udaletxea:
Foruen Plaza 1.94- 682 10 09.

Mediku-Kontsultategia:
Foruen Plaza 2.94- 682 10 00.

Botika:
Bengoa- Jose Antonio Agirre Etorb. 1.
94- 658 20 97.

Bankuak:
BBK- Jose Antonio Agirre Lekube Etorbidea

11.Kotxe-tailerra: Carrocerias Atxondo- Bentaberri 4. % 94- 623 18 96.
Jatorduan:
Etxebarri Erretegia- San Joan Plaza 1 (Axpe).
Makatzeta Jatetxea- Arrazola auzoa z/g.

Jan eta lo egiteko:
***Hotel Mendigoikoa- San Joan auzoa 33 (Axpe). 94- 682 08 33.
Lo egiteko:
Imitte-Etxebarria Nekazal Etxea- Imitte-Etxebarria (Axpe) 94- 623 16 59. Logela bikoitza 6.000 pzta.

ELORRIO

Turismo Bulegoa:
Niceto Urkizu 11. 94- 682 01 64.

Udaletxea:
94- 658 27 12.

Udaltzaingoa:
94- 682 02 18.

Ertzaintza:
94- 444 14 44.

Osasun-zentrua:
Esteibarlanda 10. % 94- 658 27 00.

Botikak:
- C. Jimenez- Erreka 6. 94- 682 03 04
- R. Balenciaga- Berriotxoa 6. % 94- 682 09 84.

Bankuak:
- BBVA eta Lan Kide Aurrezkia- Balentin Berrio-Otxoa kalean.

Kotxe-Tailerrak:
- Auto-Reparaciones Victor (Renault)- Urkizuaran 17. 94- 682 00 37.
- Autos Elorrio (Ford)- Betsaide 9. 94- 658 30 60.
- Talleres Anaiak (garabia-Nissan)- Betsaide 1. 94- 658 21 32.
- Urkilan (Opel)- Urkizuaran 39. 94- 682 02 30.

Jatorduan:
- Katxarro Sagardotegia- San Fausto 25.
- Lejarazu Jatetxea- Urarka 10.
- Narru Jatetxea- San Agustin auzoa 10.
- Niko Jatetxea- Pl./ Gernikako Arbola 4.

Jan eta lo egiteko:
- ***Hotel Villa de Elorrio- San Agustin auzoa.
94- 623 15 55. Logela bikoitza 14.000 pzta.
- Arabio Azpikoa Nekazal Etxea- Arabio auzoa 8. 94- 658 33 42. Logela bikoitza 4.000-4.500 pzta.
Lo egiteko:
- Galartza Barrena Nekazal Etxea- Zenita auzoa 1. % 94- 658 27 07. Logela bikoitza 5.000 pzta.
- Berriolope Nekazal Etxea- Barrio auzoa 10. 94- 682 06 40. Logela bikoitza 5.500 pzta
- Nerea Ostatua- San Pio X 34. % 94- 682 04 86 / 658 27 55.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude