"NORBERAK BILATU BEHARKO, JOLASERAKO DUEN ZENTZUA"


2007ko otsailaren 21ean
Nola sortu zen liburu hau egiteko ideia?
Badira urte batzuk, ahozko literaturari leiho bat irekitzeko asmoz, Arrasateko liburutegiko arduradunak zenbait irakasle, ipuin kontalari, guraso eta abar gonbidatu zituen, geroz eta gehiago galtzen ari den tradizioaren altxorra nola zaindu aztertzeko edo. Eta niri egokitu zitzaidan han zegoen gogo hura bidera zezakeen hitzaldia ematea. Liburuaren eskakizuna gero etorri zen.

Oso zaila suertatu al zaizu berau egituratzea?
Beno, materiala baneukan, azkenengo hogei urtetan beti ibili naiz gauzak jasotzen-eta. Hura guztia nola aurkeztu izan zen arazoa. Badago liburuxka oso berezi bat, italiar batek eta libiar batek egina: italieraz hasten da, baina beste aldean arabieraz dago, liburu simetrikoa dela esango genuke. Nire asmoa, hasieran, horrelako zerbait egitea zen. Julio Cortazar-en "Rayuela"z oroitu nintzen gero, hura ere oso interaktiboa delako: hemendik hara joan, han zerbait bururatu, handik itzuli... Horrelako egitura bat eman nahi nion nik "Axa mixa zilarra"ri. Baina zailtasun handiak neuzkan, gai ezberdinak nituelako esku artean... Orduan, Elenarekin hitz egin nuen, ea berak hor zegoen Babel horretan liburua ikusten zuen, liburu batek bere balioa erabilgarritasunean bermatu behar baitu. Eta Elenak oso ondo hartu zuen nik neukan espiritua.

Zein izan beharko luke liburu honen zeregina?
Jolasa. Deskubritzen edo bilatzen joateko liburu bat da, eta norberak bilatu beharko dio jolaserako duen zentzua.

Zer esan nahi du "Axa mixa zilarra" horrek?
Berez formula ezagun bat da, haurren artean zenbatzeko edo. Baina horren esanahia ere bilatu egin behar da, ezkutuan baitago.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude