argia.eus
INPRIMATU
EUSKALERRIA IRRATIA
UHIN KAFKIANOEN 10 URTEAK
  • 1987ko azaroak 7: Iruñeko Euskalerria Irratia emititzen hasi zen. 1990eko urriak 25: Nafarroako Gobernuak emititzeko lizentzia ukatu zion. 2000ko azaroan gaude.
2021eko ekainaren 30
Euskalerria Irratiak, jakina, emititzen jarraitzen du, erakunde eta prentsaurrekoetan akreditatzeko ez du arazorik, baina juridikoki ez da existitzen. Mikel Bujanda zuzendariaren esanetan: "Egoera kafkiano eta lotsagarria bizi dugu; ignominia bat da".
Alde batetik, lizentzien banaketa polemikoa auzitegietan dago eta euskal irrati honetan Auzitegi Gorenak zer erabaki zain daude, baina bestetik gaia parlamentuan eztabaidagai bihurtu da. Irrati lizentziak 10 urtetarako luzatu ziren, eta berriztatze nahia epe hori baino hiru hilabete lehenago eskatu behar zen. Orain, lizentziadunek urrats horiek jarraitu dituzten jakitea falta da, eta, horretarako, Ezker Batuak galdera luzatu dio Gobernuari.
Kontutan izan behar da Nafarroan baimenak lehen unetik irregularrak izan direla, esaterako, hauek ezin ziren eskuz aldatu eta horixe bera egin izan da. Emisora erabat erdaldunek euskara erabiltzeagatik ematen diren puntuak ere eskuratu izan dituzte.
Ez da aurreikusi lizentzia berririk eta beraz, Euskalerria Irratiak bide judizialarekin eta parlamentuaren bidearekin jarraituko du eskakizuna lortu nahian. Bitartean, emisorak egoera kafkianoa jasaten jarraituko du: "Hedabide gisa ezagutzen gaituzte eta ez dugu lan egiteko arazorik. Baina ez gara gure titulartasunaren jabe eta horrek segurtasun juridiko eza eragiten du. Injustizia larria da gainera, duela 13 urte hasi, lehen unetik legeztatu nahi eta egoera lotsagarri hau jasan behar izatea".