BASANDERE: IRAGANAREN ETA GEROAREN TOPAGUNE

  • Euskaldunon historiari buruzko lanak bilduko dituen Basandere argitaletxea sortu da. Azaroaren 17an kaleratuko ditu lehen bi liburuak, lehena Alizia Stürtzek idatzia. Urteko lau lan plazaratuko ditu, Euskal Herriaren iraganaz jabetu eta etorkizunaz eztabaidatzeko asmoz.

2021eko uztailaren 20an
Euskal Herriaren historia eta euskaldunon jatorria ikertu, datuak interpretatu eta lorturiko jakintza gizarteratzeko asmoz euskal kulturako hainbat aditu Basandere argitaletxea izeneko proiektu berrian ari da lanean. Orain hiruzpalau urte sorturiko egitasmoak berehala emango ditu bere lehen fruituak. Izan ere, urte hauetan buruturiko lanari esker, bi liburu kaleratuko dituzte azaroaren 17an.
Argitaletxeak kaleratuko dituen lehen bi liburuok gaztelaniaz idatziak egongo diren arren, hurrengoak euskaraz argitaratzeko asmoa dute egitasmoaren arduradunek. Izan ere, liburuak idazterakoan erabili beharreko hizkuntzak buruhauste ugari sortu dizkie Basandere argitaletxeko partaideei. Alde batetik, kontuan izan behar da instituzioen dirulaguntzarik ez dutela jasoko, independentzia ideologikoa nahi baitute, ondoren eztabaida teorikoa irekia izan dadin. Gaztelaniaz idatziriko liburuak gehiago saltzen direla eta, liburuen erdia hizkuntza horretan plazaratzea erabaki dute. Aldiz, euskaldunon hizkuntzari bere tokia uzteko asmoz, liburuen beste erdia euskaraz argitaratzea erabaki dute.
Asmoa, urteko lau liburu kaleratzea da, bi azaro aldera eta beste bi maiatza inguruan. Era berean, harpidedunei eta laguntzaileei %20ko beherapena egingo diete.


LEHEN BI ALEAK.

Beraz, gaztelaniaz argitaratuko dira lehen bi lanak. Alde batetik, Alizia Stürtzek azken zortzi urte hauetan "Euskaldunon Egunkaria"n, "Gara"n, "Euskadi Información"en... idatzi dituen artikuluak "La izquierda desde la clase, el género y la opresión" izeneko liburuan bilduko dira. Basandere argitaletxeak kaleratuko duen lehen lan hau atalka banatua egongo da. Izan ere, Stürtzeren liburuan, besteak beste, erlijioa, nazioarteko politika, kultura eta ideologia lantzen dira eta izaera ezberdinetako 100 artikulu hauek biltzeko asmoz, hamabi sailetan banatu dute liburua.
Era berean, "Euskal Herria: año 1000 año 2000" izeneko liburua ere kaleratuko du Basanderek egun berean. Bertan, 1000. urteko Nafarroako Erresuma ekonomikoki, ekologikoki, historikoki eta kulturalki nola zegoen kokatua azaltzearekin bat, egun Euskal Herriak bizi duen egoeraz hausnartuko dute Antxon Mendizabal, Igor Ortega edo eta Nekane Juradoren gisako adituek.


ATZERA BEGIRA, AURRERA JARRAITU.

Izan ere, Basandere proiektuaren partaide den Alfonso Martinezek azaldurikoaren arabera, euskaldunon jatorriaz eta kulturaz buruturiko lanak biltzeko helburua du argitaletxe berriak, bere esanetan, "gure iraganaldiaz jabetu behar baikara geroaldia egiteko". Alor honetan, XXI. mendeko estatuen Europan, Euskal Herriak proiektu propio bat izan dezan, euskaldunon nortasun ezaugarriak eta identitatea aztertzea beharrezkoa dela uste du Martinezek. Eta ondorioz, Euskal Herriaren iraganaldi antropologikoa, prehistorikoa, linguistikoa... lotu nahi izan dituzte proiektu honetan.
Izan ere, Euskal Herria oso herri zaharra izanik ere, Basandere argitaletxeko partaide Josu Naberanek azaldutakoaren arabera, euskal kulturak Paleolitiko garaietatik egun arte bizi izan duen garapena orain ari dira aztertzen. Bere esanetan "inkonzientzia kolektibo bat dago. Bizirik dago zeinu sinbolikoz eta identitatez osaturiko mundu hori, baina berari buruzko ezagutza historikorik ez daukagu". Basandere argitaletxeko partaideen helburuetariko bat euskal kulturaren jatorriaz dagoen ezjakintasuna gizarteratzea da, hain zuzen. Martinezen aburuz, geroaldiko proiektu izateko iraganaz jabetuEuskal Herriaren historia eta euskaldunon jatorria ikertu, datuak interpretatu eta lorturiko jakintza gizarteratzeko asmoz euskal kulturako hainbat aditu Basandere argitaletxea izeneko proiektu berrian ari da lanean. Orain hiruzpalau urte sorturiko egitasmoak berehala emango ditu bere lehen fruituak. Izan ere, urte hauetan buruturiko lanari esker, bi liburu kaleratuko dituzte azaroaren 17an.
Argitaletxeak kaleratuko dituen lehen bi liburuok gaztelaniaz idatziak egongo diren arren, hurrengoak euskaraz argitaratzeko asmoa dute egitasmoaren arduradunek. Izan ere, liburuak idazterakoan erabili beharreko hizkuntzak buruhauste ugari sortu dizkie Basandere argitaletxeko partaideei. Alde batetik, kontuan izan behar da instituzioen dirulaguntzarik ez dutela jasoko, independentzia ideologikoa nahi baitute, ondoren eztabaida teorikoa irekia izan dadin. Gaztelaniaz idatziriko liburuak gehiago saltzen direla eta, liburuen erdia hizkuntza horretan plazaratzea erabaki dute. Aldiz, euskaldunon hizkuntzari bere tokia uzteko asmoz, liburuen beste erdia euskaraz argitaratzea erabaki dute.
Asmoa, urteko lau liburu kaleratzea da, bi azaro aldera eta beste bi maiatza inguruan. Era berean, harpidedunei eta laguntzaileei %20ko beherapena egingo diete.


LEHEN BI ALEAK.

Beraz, gaztelaniaz argitaratuko dira lehen bi lanak. Alde batetik, Alizia Stürtzek azken zortzi urte hauetan "Euskaldunon Egunkaria"n, "Gara"n, "Euskadi Información"en... idatzi dituen artikuluak "La izquierda desde la clase, el género y la opresión" izeneko liburuan bilduko dira. Basandere argitaletxeak kaleratuko duen lehen lan hau atalka banatua egongo da. Izan ere, Stürtzeren liburuan, besteak beste, erlijioa, nazioarteko politika, kultura eta ideologia lantzen dira eta izaera ezberdinetako 100 artikulu hauek biltzeko asmoz, hamabi sailetan banatu dute liburua.
Era berean, "Euskal Herria: año 1000 año 2000" izeneko liburua ere kaleratuko du Basanderek egun berean. Bertan, 1000. urteko Nafarroako Erresuma ekonomikoki, ekologikoki, historikoki eta kulturalki nola zegoen kokatua azaltzearekin bat, egun Euskal Herriak bizi duen egoeraz hausnartuko dute Antxon Mendizabal, Igor Ortega edo eta Nekane Juradoren gisako adituek.


ATZERA BEGIRA, AURRERA JARRAITU.

Izan ere, Basandere proiektuaren partaide den Alfonso Martinezek azaldurikoaren arabera, euskaldunon jatorriaz eta kulturaz buruturiko lanak biltzeko helburua du argitaletxe berriak, bere esanetan, "gure iraganaldiaz jabetu behar baikara geroaldia egiteko". Alor honetan, XXI. mendeko estatuen Europan, Euskal Herriak proiektu propio bat izan dezan, euskaldunon nortasun ezaugarriak eta identitatea aztertzea beharrezkoa dela uste du Martinezek. Eta ondorioz, Euskal Herriaren iraganaldi antropologikoa, prehistorikoa, linguistikoa... lotu nahi izan dituzte proiektu honetan.
Izan ere, Euskal Herria oso herri zaharra izanik ere, Basandere argitaletxeko partaide Josu Naberanek azaldutakoaren arabera, euskal kulturak Paleolitiko garaietatik egun arte bizi izan duen garapena orain ari dira aztertzen. Bere esanetan "inkonzientzia kolektibo bat dago. Bizirik dago zeinu sinbolikoz eta identitatez osaturiko mundu hori, baina berari buruzko ezagutza historikorik ez daukagu". Basandere argitaletxeko partaideen helburuetariko bat euskal kulturaren jatorriaz dagoen ezjakintasuna gizarteratzea da, hain zuzen. Martinezen aburuz, geroaldiko proiektu izateko iraganaz jabetu behar baikara, iragana onartu gabe duten herriek ez dutelako ezer lortzen: "Bestela, herri bat izango gara, baina inolako ezaugarririk gabe, pentsamendu bakarraren edota multinazionalen munduan beste merkatu bat izango gara soilik".
Alor honetan, Euskal Herriaren historiari eta mitologiari buruzko lan solteak badiren arren, interpretazioa falta zaiela uste dute Basandere proiektuko kideek. Beraien hitzetan, Barandiaranek eta Azkuek Euskal Herriko mitoak jaso zituzten, beraz, ahozko kultura duen herri baten historia jaso zuten. Hala ere, arazoa urteetan mantenduriko mitoak interpretatzean dago, "ipuinen itxura duten istorio horien atzean zer dagoen azaltzea". Horretarako, besteak beste, antropologiaren eta linguistikaren alorretara salto egin beharra omen dago.
Naberanek euskararen jatorriari garrantzia berezia ematen dio: "Orain ari gara konturatzen garai batean Mendebaldeko Europan, eta baita ere Afrikako Iparraldean euskara oso zabaldua zegoela eta duela 10.000 eta 7.000 urte hitz egiten ziren hizkuntzak euskararen estrukturarekin lotura zutela".
Era berean, une hauetan euskaldunon jatorriaz burutzen ari diren ikerketek duten garrantzia aipatzen dute. Esaterako, populazioaren genetikaren ikerketa, "herri bezala oso zaharrak garenez, oraindik arrasto biologikoak daude eta geneen mundua interpretatuz gure kulturaren nondik norakoaz jabe gaitezke".
Martinezek salatzen duenez ordea, Euskal Herriari begirako lanak batez ere kanpotik ari dira burutzen. Normalena, lan hauek bertoko unibertsitateak burutzea litzateke, "baina frankismotik sasidemokraziara egon zen trantsizioan sortu ziren estruktura kolonialen artean eratu zen unibertsitatea ere".
Ondorioz, momentu hauetan Euskal Herriari begira garrantzitsuak diren unibertsitateko departamentuak, historia, antropologia edota politika alorrekoak adibidez, espainiarren interesen arabera erabiltzen direla dio. Ikerketak burutzeko EHUk urtero 10 mila milioi pezetatik gorako aurrekontua duela azpimarratzen du Martinezek, "nahiz eta ezer ez sortu gure herriaren alde egiteko, izatekotan sortzen dena kontra egiteko izaten da". Josu Naberanek euskaldunon aliatuak bilatzen ditu afera honetan: "Europari dagokionez, euskaldunon aliatuen artean Korsika, Irlanda... moduko herri erdi indigenak izan behar ditugu. Politikoki, ekonomikoki, militarki oso mugatuak egotean, baloreen, antropologiaren, kulturaren mundua da geratzen zaigun elementu propioa. Alor honetan, Euskal Herria oso aberatsa baita".
Alor horiek dira, hain zuzen, Basandere egitasmoko partaideen arteko eztabaidagaiak. Euskal Herria egun bidegurutze batean kokatua dagoela jabetuta, euskaldunon iraganaz eztabaida piztekotan dira argitaletxeko partaideak. Horretarako, atal hauek modu errazean jorratuko dituzte.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude