argia.eus
INPRIMATU
PURON IBAIA
2007ko otsailaren 21
Puron-ek parkea iparretik hegorantz zeharkatzen du, beherago Ebro-rekin bat eginez, eta tartean milioika urtetan zehar ebaki duen haizpitarte zoragarria eskainiz. Batez ere udaberrian, ibaiak sekulako indarra hartzen du, eta bere bidean urjauzi eta urlaster ikusgarriak sortzen ditu, ikuskizun ederra benetan.
Haizpitartera hurbiltzeko, Lalastrako parketxearen aurrean dagoen bidegurutzean Puron bidea hartu behar da. Honek bailaran barneratuko gaitu, oso laster Vallegrull mendigunearen horma-ilara zuriska eta izugarria aurrean agertuko zaigula. Bere azpian, Villamardones herri abandonatua.
Basoan sartuz, bidegurutze batean eskuin-beherantz jo eta laster erreka topatuko eta zeharkatuko dugu. Gutxira, gure eskuinaldean Erribera herriaren hondakinak ageriko zaizkigu. Bere aurreko atsedenleku-zelai zabala zeharkatu eta jada haizpitarte zoragarrian barrena sartuko gara, urjauzi eta behatoki izugarriak bata bestearen atzetik agertuko zaizkigularik. Ederra.