ENDESA ETA IBERDROLAREN BAT-EGITE KALTEGARRIA

  • Azken orduko funtsezko aldaketarik ez badago, Iberdrola euskal enpresa Endesa enpresa espainiarrak bereganatuko duela iragarri daiteke laster batean. Eragiketa hau, aurreikusitakoaren arabera gauzatzen bada, kaltegarria izango da euskal Ogasunarentzat.

2021eko uztailaren 15ean
Joan den irailaz geroztik entzun dira dagoeneko abian zegoen eragiketa horri buruzko datu ofizialak eta ofiziosoak. Orain arte, ofizialki eta publikoki, bat-egite hori negoziatzen ari direla besterik ez dute onartu bi enpresek. Ikusteko dago kontzentrazio enpresarial eta elektriko honek Espainiako Estatuan, Europan edota mundu osoan zer nolako ondorioak izango dituen, baina argi dago euskaldunontzat beste ikuspegi bat ere izango duela. Euskal Ogasunak, bere lurraldean aritzen diren eta egoitza bertan kokatutarik duten enpresen zergak jasotzen dituen neurrian, galera garrantzitsua izango luke Iberdrola desagertu eta elkarte berriaren egoitza Madrilen ezarriko balitz, eta hala izango dela dirudi.


SOZIETATE BATEN EGOITZA SOZIALAREN GARRANTZIA.

Orain arte, Iberduerok lehenik eta Iberdrolak gero, Oriolen enpresarekin bat egin ondoren, Bilbon izan du bere egoitza. Horren ondorioz, horien zerga guztiak, ekonomi jarduerarenak, sozietatearenak, BEZarenak eta abar euskal Ogasunari ordaindu behar izan dizkio. Horrela, adibide bat jartzearren, 1999ko ekitaldian, orain arteko azkenean, Iberdrolak 129.803 milioi pezetako (5.192 milioi libera) mozkinak izan zituen, zergak ordaindu aurretik. Beraz, sozietateen zergari dagokionez, mozkin horiengatik 50.357 milioi pezeta (2.014 milioi libera) ordaindu behar izan zizkion Bizkaiko Foru Ogasunari.
Endesak Iberdrola bereganatuz gero bi enpresa horiek bat egiten baldin badute eta, dirudien bezala, talde berriaren egoitza Madrilen kokatzen bada eta ez Bilbon, Iberdrolaren zergarik gabe geratuko litzateke euskal Ogasuna. Eta ikusi denez, ez da inolako huskeria.
Beste arazo bat, bat-egite guztietan gertatzen den bezalaxe, Lehendakaritza nork bereganatzen duen izango da. Orain artean, Rodolfo Martin Villa zen Endesako lehendakaria. Bere garaian izendapen politikoa izan zen, eta hor jarraitzen du sozietatea pribatizatu ondoren ere. Iberdrolan, berriz, Iñigo Oriol Ybarra da lehendakaria, Neguriko euskal oligarkiako familietako partaidea. Honelako bat-egiteetan, hasiera batean, bien arteko lehendakaritza bat izendatzea da ohikoena, eragiketaren ondorengo bi urteetan lehendakaritza bakarra hitzartuz. Ziur aski, orduan bietako inork ez du bereganatuko lehendakaritza. Akziodun nagusiek, BBVAk eta La Caixak, aukera ezin hobea izango dute memento horretan beren ordezkariren bat jartzeko.
Langileen gaia izango da beste gai korapilatsua. Bat-egite guztietan, edo gehienetan, gehiegizko langileen arazoa eta kostuak murrizteko plan bat aztertu ohi da. Eta lehenengo kostu murrizketa langileak egoera berrira "egokitzea" izaten da. Eta horrek, beti, lanpostuen murrizketa ekartzen du, baja pizgarriak eta aurretiko erretiroak eskaintzearen bitartez. Bakoitzaren 1999ko memoriako datu ofizialen arabera, Iberdrola Taldeak, 1999ko ekitaldiaren amaieran, 11.063 langile zituen. Endesak, berriz, 33.712, horietako 18.199 langile Espainiako Estatuan arituz, eta gainerako 15.413ak atzerrian. Horrek esan nahi du, bat-egite horretatik sortuko den talde berriak 44.675 langile izango lituzkeela. Zenbat milaka langileri eragingo dio "egokitzapenak"? Horra hor eragiketa honek sortzen dituen zalantza ugarietako bat.
Abian dagoen bat-egite horrek aldaketa eragingo du Espainiako Estatuko arlo elektrikoak duen enpresa egituran. Sektoreko erraldoi berri bat izango da, munduko hamar enpresa handienetakoa bihurtuz. Kopuru batzuk ikustea besterik ez dago sozietate berriaren tamainaz jabetzeko.
Endesak bere ustiapenean izandako diru sarrera garbia bi bilioi pezetatik gorakoa (2,245) izan zen 1999an. Zergak ordaindu ondorengo mozkina 212.653 milioi pezetakoa izan zen ekitaldi horretan. "Cash Flow"-a (mozkinak gehi amortizazioak), zergak ordaindu ondoren, 734.974 milioi pezetakoa izan zen. Bertako akziodunen artean 103.758 milioi pezetako dibidenduak banatu zituen 1999an. Bere aktiboa zortzi bilioi pezetatik gorakoa da (8,272). Fondo propioak bilioi bat pezetatik gorakoak dira (1,550) eta 33.612 langile ditu. Espainiako Estatuan instalatutako potentzia 22.576 MW-koa da, eta atzerrian 13.962 MW-koa.
Iberdrolak, bestalde, bilioi bat pezetatik gorako dirusarrera garbia (1,039) izan zuen 1999an. Zergak ordaindu ondorengo mozkina 121.531 milioi pezetakoa izan zen ekitaldi horretan. "Cash Flow" garbia 242.594 milioi pezetakoa izan zen. 73.927 milioi pezetako dibidenduak banatu zituen. Fondo propioak bilioi bat pezetatik gorakoak dira (1,303) eta 11.063 langile ditu. Iberdrolak instalatutako potentzia 16.041 MWkoa da.
Azkenik, bat-egitea onartu behar duen Espainiako Gobernuak eragiketa honen inguruan erantzun beharreko galdera bat hauxe da: bi enpresa horien arteko bat-egitea gauzatzen denean, zer gertatuko da Administrazioak, sektorearen liberalizazioaren konpentsazio gisa, enpresa elektrikoei joan den urtean "opari emandako" bilioi eta erdi pezetarekin, kontuan izanik kopuru horren ia hiru laurdenak bi enpresa horien artean banatu zirela? Bat-egitea gauzatzen bada, zentzuzkoa litzateke Iberdrolari eta Endesari egokitu zitzaien kopurua altxortegi publikora itzultzea berriro.

THE CASE MANHATTAN ETA BBVA, SOZIETATE BERRIKO BAZKIDE NAGUSIAK
Gaur egun bi sozietateetan dagoen kapital egituraren arabera, bat-egite hori une honetan bertan gauzatzen bada, The Chase Manhattan, kapitalaren %15arekin, eta BBVA, %12,10arekin, izango lirateke bazkide nagusiak. Bestalde, Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK) ere leku garrantzitsuan legoke, kapitalaren %6arekin, Bartzelonako La Caixaren antzeko kopurua edukiz.
Iberdrolaren kapitala honela dago osaturik: The Chase Manhattanek %10,170 du, BBVAk %9,889, BBK-k %6, Compañia de Cartera de Inversionesek %7,385, Tractebel -ek%5, Portugaleko EDPk %2,50 eta bestelakoek, akziodun txikiek, %60,296. Bestalde, Endesaren kapital sozialak honako banaketa du: %23 Estatu Batuetako inbertitzaileen esku dago, horien arteko garrantzitsuena, %5,020rekin, The Chase Manhattan delarik; beste %14 Espainiako Estatuko erakundeek dute, BBVA nabarmenduz %2,60rekin; beste %15 kutxek dute, indartsuenak La Caixa eta Caja Madrid izanik, %5,004rekin eta %4,8rekin; beste %25 Europako hainbat erakunderen esku dago, eta, gainerakoa, %23, akziodun txikiei dagokie.
Beraz, oraingo akzio egiturarekin jarraituko balu, enpresa berriaren kapital soziala honela osatuko litzateke: The Chase Manhattanek %15,170 izango luke; BBVAk %12,10; Compañia de Cartera de Inversiones-ek %7,385; BBKk %6; La Caixak %5; Caja Madridek %4,98, eta horiei partaidetza txikiagoko beste bazkide batzuk eta akziodun txikiak gehitu beharko litzaizkieke.
Dena den, eta bat-egitearen bilakaerak hartzen duen bidearen arabera, ikusi beharko da egungo kapitalaren egitura aldaraz dezaketen salerosketa berriak egongo ote diren .
Zein da zein administrazio kontseilu bakoitzean? Euskal oligarkiako familia garrantzitsuak daude Iberdrolako Administrazio Kontseiluan, eta, aldi berean, horietako asko beste finantza erakundeetako kontseilariak ere badira, esate baterako BBVAkoak.
Hona hemen Iberdrolako kontseiluaren osaketa: Manuel Gomez de Pablos ohorezko lehendakaria da; Iñigo de Oriol Ybarra lehendakaria; lehendakariordeak Jose Antonio Garrido eta Jose Domingo Ampuero y Osma (BBVAren ordezkaria). Kontseilari ordezkaria Javier Herrero; Bokalak Victor de Urrutia Vallejo, Rafael Icaza Zabalburu, Jose Maria Rotaeche y Velasco, Ramon de Rotaeche y Velasco, Fernando de Ybarra y Lopez Doriga, Javier Aresti y Victoria de Lecea, Juan de Basterra, Jose Orbegozo Arroyo, Cesar de la Mora, José Luis Antoñanzas, Celedonio Jose de Isusi, Ignacio de Pinedo, Lucas Maria de Oriol, Antonio Garay, Ricardo Alvarez Isasi, Antonio Maria de Oriol, Mariano Ybarra y Zubiria, Jose Ignacio Berroeta (BBKko lehendakaria), Juan Luis Arregui Ciarsolo eta Mario Cristina de Sousa (Portugaleko EDPren ordezkaria).
Endesaren Administrazio Kontseilua, berriz, hauxe da gaur egun: Feliciano Fuster, ohorezko lehendakari; Rodolfo Martin Villa, lehendakari; Manuel Pizarro lehendakariorde (Ibercajako lehendakari ere bada); Rafael Miranda, kontseilari ordezkaria. Bokalak honakoak dira: Alberto Alonso, Rafael Español, Jose Maria Fernandez Cuevas, Jose Manuel Fernandez Norniella, Jose Fernandez Olano, Rafael Gonzalez Gallarza, Francisco Gonzalez Rodriguez (BBVAko lehendakarikide ere bada), Sebastian Retortillo, Francisco Nuñez, Jose Luis Oller Ariño, Manuel Rios Navarro, Jose Serna Massia.

HEGO AMERIKA HELBURU NAGUSIETAKOA
Hegoamerika izango da talde berriaren hedapenerako helburu estrategiko nagusietakoa. Bi enpresa hauek, dagoeneko, badaramate denboraldi bat inguru hartan. Diru kopuru handiak inbertitu dituzte eta inbertitzen jarraitzen dute, batez ere Endesak, eta maila apalagoan Iberdrolak. Esan genezake, gaur egun, enpresa bakoitzak Hego Amerikako hainbat lekutan bultzatu dituela inbertsioak eta, beraz, bat-egitea gauzatzen bada, merkatu hori osagarria izango da.
Horrela, Iberdrola, nagusiki, Brasilen ipar-mendebaldean eta Mexikon zabaldu da, bai elektrizitatearen sektorean eta bai komunikazioetan. Brasilen, energia elektrikoaren banaketarako hainbat enpresetan dago sarturik Iberdrola, hala nola Coelba (%42,8), Cosern (%35,5) eta Celpe (%31,2). Duela gutxi, Iberdrolak 1.300 milioi pezeta (53 milioi libera) inguruko inbertsioa iragarri zuen energia sortzeko hiru fabrika eraikitzeko Brasileko ipar-ekialdean, herrialde horretako bere inbertsio energetikoak biltzen dituen Guaraniana holdingaren bidez. Euskal enpresa honek, halaber, holding horretan duen partaidetza %50ean gehitzeko asmoa azaldu du. Bertan, Pensiones Previ eta Brasileko Bankua ditu bazkide.
Endesa, bestalde, nagusi da Txile, Argentina, Kolonbia eta Brasileko merkatu elektrikoetan. Eta Venezuelan, Dominikar Errepublikan eta Ertamerikan ere ageri da. 2000-2004 epealdian bilioi erdi bat pezeta inbertitzeko asmoa du, Hego Amerikan %10eko merkatu kuotari eusteko, eta Mexikoko eta Brasileko pribatizazioetan sartzeko.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude