EUROPAKO HERRIEN ESKUBIDEAK EZ DIRA ESKUBIDE SOZIALEN AGIRIAN SARTZEN

  • Urriaren 12tik 14a bitartean burutuko den Europako gobernuburuen gailurrak ez ohiko espektatibak jalgiarazi ditu. Lapurdiko Miarritzen burutu izanak Euskal Herrian bizi den gatazka politikoa azaleratu du. Hartaz, kontra-gailurra antolatzen ari diren taldeen arabera, Miarritze setio egoeran dago engoitik.
Miarritzeko gailur hau datorren abenduaren 7an eta 8an Nizan burutuko den gailurraren aurrekari bezala ulertu beharra dago. Europako hamabost estatuen gobernuburuek Miarritzen aztertuko duten gai nagusia Europako Oinarrizko Eskubideen Agiria da. Europako Batzordeak eta Parlamentuak euren iri-tzia eman ostean, estatuburuek Nizan onartu beharko dute agiria. Halabeharrez, Miarritzen, aktualitateko arazoak ere izanen dira aztergai: erregaien krisia, Serbiako hauteskundeak edota Israel eta Palestinaren arteko gatazka, kasu.


KONTRA-GAILURRA ABIAN DAGOENEKO.

Europako Oinarrizko Eskubideen Agiria eztabaidan dago eta kontra-gailurra sozialaz arduratzen diren taldeek, agiriak "sekulako gibelapena" ekarriko duela adierazi dute honezkero. AB, AC!, ATTAC, Koordinaketa, Corrent Revolucionari Occtitan, DAL, Eraikizan, Haika, LCR eta Sud-PTT taldeek osaturiko plataformaren iritziz, agiri hau ez dator bat Pertsonen Eskubide Unibertsalen Aldarrikapenarekin. Konparazionea, soldata eta etxebizitza herritarren eskubidea izatetik estatuen lagun-tza izatera pasako da. Plataforma hau osatu duten kolektiboek, eskema liberal eta antisozialaren beharrean Europa sozialaren ideia aldarrika-tzen dute. Era berean, Europako herriek beren buruaren eta geroaren jabe izateko duten eskubidea eskatuko dute ere plataformako talde abertzaleek.


KONTRA-GAILURRAREN AURKA.

Kontra-gailurran ari diren alderdi, sindikatu eta mugimendu ezberdinen artean Hego Euskal Herriko zenbait talde dago. Euskal Herritarrok (EH) alderdiaz gainera "Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada" eta "Bai Euskal Herriari" kolektiboak daude. Honek kontrobertsiak sortarazi zituen plataforma honetako hainbat taldetan, CGT, FSU eta SUD sindikatuetan bereziki. Hegoaldeko kolektibo hauek parte hartu izanaren aitzakian frantses hedabide batzuek kontra-gailurrari buruzko toxikazio kanpaina egin dute kontra-gailurraren antolatzaileen aburuz. Hauek hedabideek burutu duten "desinformazioa" fermuki salatu dute. Besteak beste, "Miarritze terrorismoaren ikusmiran" bezalako titularrak agertu dira Frantziako hainbat komunikabidetan.


GAILURRA PARADOXA HISTORIKOA.

Euskal Herriko alderdi abertzaleetatik EH eta AB parte hartzen ari dira kontra-gailurraren mobilizazioetan. Alderdi hauetako ordezkariek EAJ eta EA alderdiei ekimenetan parte hartzeko dei egin badiete ere, ezker abertzaleko indar politikoak baino ez dira engaiatu kontra-gailurrean. EH eta AB alderdiek, herrien autodeterminazioa eskubidea Eskubide Sozialen Agirian aztertuko ez denez, "paradoxa historikoa" iritzi diote gailur honi. Kari honetara, Haikak "ukazioaren gailurra" bezala kontsideratu du gailurra eta "independentziaren gailurra" antolatu du. Gailurra burutzen den bitartean talde honetako jarraitzaileek kanpaldia burutuko dute Baionan.
"Bai Euskal Herriari" kolektiboak ere Euskal Herria herriaren eskubideak gailurrean ez planteatzeak herri honen ukazioaren agerpide bat dela adierazi du. Hartara, gailurra burutzen den bitartean mobilizazioetan parte hartzeko deitu die euskal herritarrei.


MOBILIZAZIO UGARI ETA POLIZI NEURRIAK UGARIAGOAK.

Euskal preso politikoen aldeko Koordinaketaren aburuz "Frantziako eta Espainiako estatuek Euskal Herriaren egoera politikoa ezkutatu nahi dute munduaren aitzinean. Europako herrien eta herritarren eskubideaz ariko dira gailurrean baina Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideaz mintzatu gabe". Kontra-gailurrarren bidez antolaturiko ekimenetan estatuburuek isiltzen duten herri honen eskubideen aldarrikapena eraman nahi dute karriketara. Urriaren 13ko goiz partean 250 elkarretaratze iragarrita daude Ipar Euskal Herrian. Egun berean, arratsaldeko ordu bietan, manifestaldi bat abiatuko da Baionako San Andres plazatik Miarritzerantz. Auto-karabanak antolatuak dira Hegoaldetik Lapurdira. Arra-tsaldean Euskal Herriko hautetsiak Baionako udaletxearen aitzinean bilduko dira. Ekitaldi hauek kontrobertsia ugari sortu dute jada. Jean Grenet Baionako auzapezak baionesak babesteko polizi neurriak eskatu dizkio Andre Viau Pirinio Atlantikoetako prefetari. Prefetak erabakirik ez duela hartu eman du aditzera, eta egoera eta beharren arabera jokatuko duela gaztigatu ere. Jean Grenetek, berriz, pren-tsaurrean adierazi duenez "ez du onartuko abertzaleek Baiona setio egoera bihurtzea". Alta, Miarritze hirian setio egoera sentitzen da engoitik. Hiria, lurrez, airez eta itsasoz hartua dute segurtasun indarrek. Gailurraren karietara 4.000 pertsona hurbilduko dira Miarri-tzera. Ohiko poliziez bestera 1.500 agente bereziek zainduko dute gailurra.

JEAN FRANÇOIS LEFORT: "GURE FUNTZIOA EZ DA SOILIK KONTRA-GAILURRA ERATZEA"
Koordinaketako partaide zara eta kontra-gailurraren eraketan diharduzu. Nola sortu da plataforma hau?
Plataforma hau ATTAC elkartearen bidetik sortu zen joan den ekainan. ATTAC Frantziako estatu mailan zergen eremuan borrokan ari den talde bat da. Talde honek iniziatiba hartu zuen Ipar Euskal Herriko mugimenduak gonbitatuz, ezker abertzalearen mugimenduak barne. Hastapeneko bilkuretan 25 talde bildu zituen kontra-gailurra eratzeko.

Zein xedetan bildu zineten?
Bilkurek bi funtzio zituzten: batetik, elkarteen artean adostasun bat lortzea, eta bestetik, bakoitzak bere aldetik ekimenak zentraliza-tzea eta egutegi bat eratzea. Plataforman, Ipar nahiz Hegoko sindikatuak, alderdiak eta mugimenduak hasi ginen, baita Landak eta Biarnoko hainbat mugimendu ere.

Plataformak ez omen du elkarrekin iraun. Zergatik?
Plataforma utzi duten taldeek ez dute zintzo jokatu; bereziki CGT sindikatuak. Sindikatu hauek lehen bilkuratik jakin zuten mugimendu abertzaleak mobilizazioak antolatuko zituela. Mugimendu abertzalearen egutegiaren ekimenak aurkeztu genituenean, plataformak onartu zuen guk aurkeztu autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea. Horrek sortu zuen traba CGTen. Eskubide honekiko traba baino mugimendu abertzalearekiko oztopoak jarri dituzte alta. Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea bakarrik balitz gure aldarrikapenak onartuko zituztela erran dute. CGT, FSU eta SUD sindikatuek eskuak lotuak dituzte Parisen. Parisen ez dute begi onez ikusten abertzaleekin aritzea, baina aitzakiak besterik ez dira. Euskal Herrian bizi den egoera da funtsean onartzen ez dutena. Bazekiten hasieratik Euskal Herriko mugimendu abertzaleosoak parte hartuko zuela. Zer nahi gisaz ere, nahiago izan dute plataforma uztea eta beren bidetik segitzea.

Jarrerak ez al du kontrobertsiarik sortu haien artean?
Bai. Sindikatuetako baseetan gaizki hartu da jarrera hau. Abertzaleekiko erabaki politiko bat hartu dutela jakitun dira militanteak eta mobilizazioetan eragina izango duenez langileak kexu dira.

Zertan datza kontra-gailurra?
Ez da kontra-gailurra soila. Gure funtzioa ez da kontra-gailurra ofiziala antolatzea, Europako sindikatuen arteko elkarretaratze eta lan komun bat burutzea baizik. Europa instituzionala nahiz soziala erabakiko da Nizan. Biziki garrantzitsua da Miarritzeko kontragailurran azaltzea zein Europa eraiki nahi duten estatuetatik. Abenduko gailurra berant izan liteke erreakzionatzeko.

Eragozpenak espero al dituzue poliziaren aldetik?
Poliziaren presioa izugarria da. Guk Europako eboluzioa lantzea eta ber denboran euskaldunen errebindikazioak trabatzea onartezina dela aditzera eman nahi dugu, besterik ez.

Jean Grenet auzapezaren jarreraz zer diozue?
Baionako auzapezak eta espainol edo frantses poliziek izaera bera dute: kontra-gailurra gelditzea dute helburu. Euskal Herrian gatazka politiko bat dagoela isilarazi nahi dute, ez zaie interesatzen Frantzia eta Espainiako mugetan gatazka bat dagoela azaltzea, 500 preso eta 2.000 errefuxiatu daudela. Iparraldean euskara ez dela ofiziala ezkutatu nahi dute. Guk, modu baketsu batez, Euskal Herriari ukatzen zaizkion eskubideak aldarrikatu nahi ditugu munduaren aitzinean.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude