NOLA ESATEN ZAIO EUSKARAZ BOROBIL POTXOLO HORRI?

  • Zientzian eta beste esparruetan terminoen euskarazko baliokideak erabakitzerakoan eztabaida ugari piztu ohi da. Oraingoan Internet alorreko zenbait hitz hartu ditugu erabilera hedatuenak zein diren jakitearren. @ dugu zeinurik bereziena, axeri-buztana deitu dute batzuk.

2007ko otsailaren 21ean
Internet gizarteratzen ari da pixkanaka eta, ondorioz, hizkuntza normalizazioan aurrera egiteko, terminologia berezitua sortzen ari da euskaraz. Dagoeneko euskarak Interneten bere lekutxoa egin du. Sarean euskal bilatzaileak, aldizkari eta egunkariak, testuak eta orrialde pertsonalak aurki ditzakegu. Baina zein hizkera eta terminologia erabiltzen da? Oraindik ez da gai honen inguruan ezer finkorik erabaki, ez dago eredugarri den hizkera bateraturik. Erakunde ofizialek ez dute baliagarri izan daitekeen erabakirik hartu, hori dela eta, sareko erabiltzaile bakoitzak irizpide propioa jarraitzen du.
Euskaraz zein termino erabiltzen diren jakitearren, Internetekin lanean dabiltzan erakunde eta adituekin hitz egin dugu. Hauek ere ez dira guztiz ados jartzen. EIZIE, Elhuyar eta UZEIk adierazi digutenez, Windows 98 eta Explorer 5 programak itzultzean sortu zen euskarazko materialik gehien. Erakunde hauek hizkuntza bera erabiltzeko ados jarri eta zerrenda bateratu bat sortu zuten. Informazio hori glosategi batean datza, aipatu programetan erabiltzen diren ingeles-euskara hitz zerrendan, baina ez da ofiziala. Ildo horretatik, UZEIk aurten egitekoa du Internet hiztegia.
Gehien erabiltzen diren terminoen artean bi multzo bereiz daitezke. Batetik, guztiek erabilera eta izen bera eman dieten hitzak aurki ditzakegu. Eta bestetik, itzulpen ezberdina jaso dutenak eta erabilera bateratua ez dutenak ditugu.
Lehen multzoan net sar daiteke, orokorrean sarea gisa arazorik gabe itzultzen baita. Webpage eta website hitzen kasuan ere itzulpenak literalak dira, web orri eta web gune. Sarean nabigatu egiten dugu informazioa aurkitzeko asmoz eta bilatzaileak oso lagungarri zaizkigu lan horretan. Zerbitzu hauetako askotan chat eta news group-en eskaintzak aurki ditzakegu eta kasu hauetan UZEIk berriketa eta berri-talde itzulpenak hobetsi ditu. Browser hitzaren kasua, aldiz, ez da hain sinplea. Izan ere, Netscape Navigator eta Internet Explorer-en izendapen orokorra den honek programaren araberako itzulpena jasotzen du. Netscape-en kasuan nabigatzaile erabiltzen da eta bigarrenarenean, berriz, esploratzaile. Hala ere, arakatzaile izendapen orokortzat har daiteke.
Bigarren taldeko hitzekin hasten dira duda-mudak. Sign up, esaterako, UZEIk sinatu gisa itzuli duen arren, ez dago erabakiarekin asmatu duenentz ziur. Link hitzarekin ere bertsu gertatu da: terminologia zentroak esteka hobetsi badu ere, lotura da jende artean gehiago zabaldu dena. Eztabaida gehiago sortzen duten hitzen multzoan barneratuz gero, download aurki dezakegu bertan. UZEIk eta Elhuyarrek Windows eta Explorer itzultzeko zerrenda bateratua egin zuten mementoan behera kargatu erabili zuten, baina badirudi itzulpen honek ez duela harrera onik izan. Jaitsi, aldiz, gero eta gehiago erabiltzen da eta baliteke horregatik egokiena izatea. Download-en esanahia datuak edo programak sarearen bidez zerbitzari edo ordenagailu nagusitik ordenagailu pertsonalera kopiatzearena da. Aurkakoa ere egin daiteke, hau da, ordenagailu pertsonaletik zerbitzarira datuak edo programak kopiatu. Kasu honetan, UZEIk gora kargatu hobetsi du upload adierazteko. Baina jaitsi onartuz gero, jaso izango litzateke adiera egokia. Beste aukera bat ere badago, arruntagoa: hartu. Hori ulergarriagoa izan arren, erabilera mugatua du.
E-mail eta @-ren kasuan ere bada hainbat ika-mika. Lehenari dagokionez, posta elektronikoa da baliokide zabalduena. UZEIko informatika arduraduna den Lore Azkaratek adierazi digunez, "eztabaida luzea izan da e-posta onartu behar den ala ez. Bisita txartel eta horrelakotan UZEIk e-mail mantentzen du, bestela, p.e. jarriko bagenu euskaldunok bakarrik ulertuko genukeelako. Zenbaiten iritziz kendu ere egin daiteke, helbide elektronikoak azalpenik ez duelako behar". E-mail-ek mezuaren esanahia hartzen duenean, aldiz, mezu elektronikoa edo mezu erabiltzen du UZEIk, mezu soila testuinguruaren arabera nahasgarria gerta daitekeela kontuan izanik.
Hitz honen inguruan Javier Diaz Noci EHUko irakaslearen iritzia ere jaso dugu. Bere hitzetan, "baten batek erabaki izan du, bere kabuz eta jarraitzaileren baten laguntzaz, ingelesez bezala hainbat izenen aurrean "e" atzizkia jartzea, hala nola e-posta. Nik ez dut uste bide zuzena denik. Euskaraz, gaztelaniaz bezala, eta zenbait salbuespen kenduta, adjektiboak izenen ondoren jartzen dira, eta edozein kasutan posta-e izango litzateke. Moda honi jarraituz, ziurrenik laster hedatuko dira e-komertzio, e-merkataritza eta abar". Diaz Nociren aburuz, aldizkari elektronikoak, merkataritza elektronikoa eta abar lirateke baliakide egokiak.
Diaz Nocik arrobaren kasuan jende guztiak, salbuespenik gabe, arroba erabiltzen duela dio. Lore Azkarate ere ados dago: "Normalean arroba esaten dugu, baina jendeak ez du idatzita ikusi nahi. Hainbat proposamen egin izan dira: arroba, arroa (euskarazko forma txukunagoa), at, kanpo, txiribita, axeri-buztan, barraskilo... baina ez zen ezer erabaki". Arroba hitzak duen abantaila da euskaldun gehienok erraz ulertzeko modukoa dela baina etsai ugari ditu, Azkaratek adierazi duenez.

Azken erabakia Euskaltzaindiarena izango bada ere, badirudi erabilerak finkatuko dituela terminoak

Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude